Kritikak eta Iruzkinak

Alex Blokeatutako kontua

Alex@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da liburuaren kritika egin du

Xabier Mendiguren Elizegi: Oso latza izan da (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa …

Oso latza, benetan

5 izar

Kronika ala nobela?

Kronika periodistikoak idazleak berak bizitakoak kontatu ohi ditu; pentsatzekoa da argazki zehatzagoa emango duela, eta litekeena dela idazlearen begirada subjektiboa izatea. #OsoLatzaIzanDa nobela bat da, baina asko du kronikatik. Joxe Arregirenarekin batera, garai bertsuan gertatu zien bestelako gertaerak ere kontatzen ditu: istorioa denboran kontestualizatzen laguntzen dute.

Pertsonaiak

Neurri batean nobela korala da, baina esango nuke hiru protagonista nabarmentzen direla: Joxe Arregi bera, Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bixente Ameztoi. Hirurak oso ezberdinak. Egin ez baduzue... wikipedian kontsultatu bakoitzaren istorioa. Nonbait irakurri dut, eleberrigintzaren estrategia ohikoa dela: pertsonai oso ezberdinak hautatu, kontraste horretan gehiago nabarmentzeko bakoitzaren ezaugarriak.

Itziarren seme-alabak

Liburua Itziarren seme-alaba guztiei dago dedikatua: tortura jasan duten guztiei. Zenbat aldiz ez ote dugu "Itziarren semeak" abestia kantatu! Abesti matxista dela entzun izan dut, emakumearen rol mendekoa erabat nagusitzen delako. Eta halaxe da... bere garaiko kumea da kantua. Niri, dena den, are ederragoa (eta ARE LATZAGOA) iruditzen zait Anje …

(e)k Andrea Camilleri(r)en Gauaren usaina liburuaren kritika egin du

Andrea Camilleri, Josu Zabaleta Kortaberria (Itzultzailea): Gauaren usaina (Paperback, Euskara language, 2011, Erein) 5 izar

Udazkena iritsi da eta Mimi Augello, Salvo Montalbano detektibearen laguntzaile fidela, ezkontzekotan da. Baina denbora …

GAUAREN USAINA: hainbat bitxikeria

Baloraziorik ez

Aurtengo udan Montalbanoren istoriei lotuta ibili naiz tarteka. Gogoa nuen bere liburu bat euskaraz irakurtzeko. Gustura irakurri dut GAUAREN USAINA.

Gogoetatxo batzuk:

  • Istorio poliziakoen eskema klasikoak ondo funtzionatzen du Montalbo komisarioaren nobeletan. Istorioak lehengo pausoak eman ondoren, irakurleak bere hipotesiak egingo ditu, gerora aldatu, eraldatu eta azken kapituluetan erabat zapuztu egingo direnak. Edo ustez zerikusirik ez dute bi istorio txirikordatuko dira, kasu bera dela ohartu arte.
  • Montalbanoren liburuak serie baten moduan irakurri behar direla iruditzen zait. Ez dago arazorik liburuak solte irakurtzeko, baina nabardurak galtzeko arriskua dago. GAUAREN USAINA liburuan, esate baterako, François mutikoa ageri da, aurreko kasu bateko protagonista. Agian nahi izango duzue istorio hori ere irakurri/ikusi, nobelan sakontzeko. EL LADRON DE MERIENDAS du izenburua.
  • Gustatu zait liburuaren amaieraren eta Faulkerren ARROSA BAT EMYLIRENTZAT ipuinaren arteako lotura. Merezi du ipuin horri buruz wikipedian zerbait bilatzea... edo ipuina irakurtzea, euskaratuta dago eta: andima.armiarma.eus/ttut/ttut0308.htm Bitxia da: Miranderen ERESI KANTARI ipuina ekarri …

(e)k Anjel Lertxundi(r)en Ihes betea liburuaren kritika egin du

Anjel Lertxundi: Ihes betea (Paperback, Euskara language, 2018, Alberdania) 5 izar

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere …

Ihes betea... zilegi balitz

Baloraziorik ez

Gogoan dut Anjel Lertxundiren aspaldiko liburuak irakurri izana, baita, beranduago, "Otto Pette" irakurri izana ere; baina ez dut horietaz aparteko oroitzapenik gordetzen. Halere, betidanik iruditu zait idazle bete-betea dela. Entsaiogile edo zutabegile bezala estimatu izan dut, nobelagile gisa baino gehiago. "Gogoan zubi" entsaio bikaina da. "Eskarmentuaren paperak", ederra; "Basamortuan behatxulo bat", inspiratzailea; eta Berria egunkariko zutabeak, urre gorria.

Liburua izugarri gustatu zait. Istorioa ondo josita dago. Pertsonaiak ondo. Erritmo bizia du. Eta Anjel Lertxundiren idazkeraren freskotasuna erabat gordetzen du. Ustekabe ederra bat izan da: "deskubrimendu" bat. Badut, beraz, etxeko lana: Anjel Lertxundi nobelagilea berriro deskubritzea.

Oso deigarri egin zait erreferente geografikoak eta erreferente historikoak nola erabiltzen dituen. Italian kokatzen diren kapituluetan dira bereziki nabarmenak, baina egongo dira niri eskapatu zaizkidan beste batzuk.

--- Anjel Lertxundik ikasle garaiak Italian bizi izan zituen, 60ko hamarkadan. 2004 urtean Berria egunkariak hara bidaiatzea proposatu zion, eta bidaia horren kronika argitaratzea. Horrela sortu zuen "Italia, …

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Komunista.com liburuaren kritika egin du

Joan Mari Irigoien: Komunista.com (Paperback, 2005, Elkar) 4 izar

Borrokalari sutsua izan da beti amona Kontxi, zalantzen artean bizi izan da bere alaba Teresa, …

komunista.com

4 izar

Joan Mari Irigoiren hainbat liburu irakurri ditut, baina aspaldi samar. Gogoan dut "Lur bat haratago" gustatu zitzaidala. Besteetaz ezer gutxi gogoratzen du. Komunista-k despistatu egin nau erabat... Zertaz doa? Zaila da esatea. Seme-alaben heziketaz hitz egiten du, militantziaz, belaunaldien arteko talkaz, mikromatxismoez, emakumeen aurkako biolentziaz, yogaren esoterismoaz, tertulien banalizazioaz, hipokresiaz, inkluso erotismo puntutto bat ere badu... Gai asko berrehun orri exkasean sartzeko. Jakina denez, ez du gaietan sakontzen, zertzelada batzuk ematen ditu eta hurrengora pasatu. Emaitza interegarria da. Ez da kriston liburua, baina gustura irakurtzen da. Zapore ona uzten du.

Hiru apunte

(1) Lehen atala oso potentea iruditu zait: ume bat nola hezi, gure balioak izan ditzan, adoktrinazioan erori gabe? Iruditzen zait badela gure belaunaldiaren kexka bat. Euskararen aferarekin antzeko zerbait gertatzen da... nola transmititu gure atxikimendua?

(2) Zergatik liburu bat gazte literaturaren atalean sailkatu? Zeintzuk ezaugarri behar ditu? Gaia? Idazkera? Ideiarik ez...

(3) Ataltxo bat oso bitxia egin zait... …

(e)k Jose Antonio Loidi(r)en Hamabost egun Urgainen liburuaren kritika egin du

Jose Antonio Loidi: Hamabost egun Urgainen (Paperback, Euskara language, Erein) 4 izar

Urgain bezalako herri baketsuetan ere gertatzen dira gauza ikaragarriak. Galde diezaiotela, bestela, Txomini, kanposantuko arduradunari: …

Garai bateko zaporea

4 izar

Liburu bitxia iruditu zait. "Lehen Euskal Nobela Beltza". Ziur aski, horregatik izan ez balitz ez nukeen liburu hau irakurriko.

Hainbat ideia:

  • Agatha Christieren istorioen antza duela irakurri dut. Litekeena. Aspaldian ez dut bere istoriorik irakurri. Agian amaierako eszena? Susmagarri guztiak gela batean bildu eta istorio oso-osorik argitu. Akordatzen zarete txikitan ikusten genuen Colombo detektibearen telesailez. Nik horren antza hartu diot ;-)

  • Idazkerari buruz zer esan? Ez zait erosoa egin (harridura marka gehiegi, narradorea presenteegia...); baina ez dut ukatuko hizkera horrek zapore "añejoa" ematen diola liburuari. Xabier Gereñoaren liburuak ekarri dizkit gogora.

  • Gaur egun nola idatziko genuke istorio hori? Ez dakit... ziur aski pertsonajeak apurtxo bat gehixeago landuko genituzke. Nahiko "planoak" iruditu zaizkit, baina garaiko estiloagatik izango da.

  • Gustatu zait Jon Alonsoren hitzaurrea. Egia da: euskaldunok arazotxo bat dugu detektibe istorioekin. Detektibe euskaldunak ez dira sinisgarriak... pelikula amerikar baten itzulpen kaxkarra dirudite. Polizia edo goardia zibil bat euskaraz? Mesedez... hori ez! …

(e)k Eneko Bidegain Aire(r)en Bichta éder liburuaren kritika egin du

Eneko Bidegain Aire: Bichta éder (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. …

Irakurketa ederra, Iparraldeko "taupada" hartzeko

5 izar

Bat Aitortu egin behar dut kosta zaidala engantxatzea. Jakin badakit hori gertatzen zaidanean, gehienetan, arazoa ez dela liburua, kontzentratzeko gaitasuna baizik. 100 orrialde inguru joan dira, haria hartu dudanerako. Hori bai... hartu dudanean, primeran!

Bi Askotariko gaiak: kazetaritza, etxebizitza, espekulazioa, militantzia, gerra zikina, Arjel, gerra zibila, eskuin muturra, ekologia, laborantza, twitter... Gai guzti-guztiak ondo landuta. Koktel ederra! Horrez gain, istorioak erritmo ederra du; sinisgarria da; tentsioa mantentzen du... Bikaina!

Hiru Enekori egindako elkarrizketa bat entzun dut irratian. Oso ondo deskribatzen du liburu baten konplexutasuna. Kontua ez da ekintzak kontatzea eta pertsonaiek ekintza horietan zein parte duten azaltzea. Kontua da, pertsonaiak definitu ondoren, horien gorabeherak ere kontatu behar direla, ekintzekin erabat lotuta ez badaude ere. Horrek espazio behar du, eta liburua "potolotu" egin daiteke. Arrazoi du, bai horixe!

Lau Beti egin zait deigarria Iparraldeko militantzia-moldea. Enekok lurzaindia mugimendua aipatu du. Gehiago ere okurritzen zaizkit niri. Portzierto... liburua irakurtzen egon naizen egun …

(e)k Oihane Amantegi(r)en Cayo Hueso liburuaren kritika egin du

Oihane Amantegi: Cayo Hueso (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. …

Lau apunte

Baloraziorik ez

(1)

Kapitain zahar honek honez gero amaitu du Cayo Hueso nobela irakurtzen. Eta kapitain zahar honek aitortu behar du ez dela bere estiloa, baina, oro har, gustura irakurri duela. Ez da gutxi, gero!

Tontakeriak alde batera utzita... asko gustatu zait propio pertsonaje bat asmatu izana, narratzailearen papera egiteko.

Akordatzen zarete literaturaren teorian nola ikasten genuen narratzaile-tipoak zein ziren?

  • Ikuspegiaren arabera, lehen, bigarren edo hirugarren pertsona erabil zitekeen, narratzailea mintzarazteko.
  • Narratzailearen rolaren arabera: narratzaile orojakilea (batez ere literatura klasikoan), istorioaren parte den narratzailea (ezberdina zen, protagonista izan edo lekukoa izan)... edo istorioaren parte ez den pertsona zein objektu bat.
  • Narratzailea objektiboa, subjektiboa... edo istorioa interpretatzen duen narratzailea.
  • Narratzaile fidagarria, ez-fidagarria... edo istorioa ikuspuntu ezberdinetatik azalarazten duen narratzaile-taldea. Kapitain zaharra nolakoa den? Lehen pertsonan hitz egiten du; lekukoa da baina badu zerbait gehiago; istorioaren parte da, baina margen batean kokatzen da; istorioa interpretatu egiten du, eta... pentsatzekoa da haretaz fidatu ahal garela. …

(e)k Irati Bereau (itzultzailea)(r)en Deitora zaitzala Tigrisek liburuaren kritika egin du

Emilienne Malfatto, Irati Bereau (itzultzailea): Deitora zaitzala Tigrisek (Paperback, Euskara language, 2023, Txalaparta) 4 izar

Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko …

Bikaina

5 izar

Bai horixe! Liburu bikaina.

Badira liburuak azkar irakurri ohi direnak... kapitulu bat bestearen atzetik irentsi, nola jarraitzen duen jakiteko. Beste batzuk, ordea, poliki irakurri behar da, era pausatuan, esaldi bakoitzaren erritmoa ongi digeritzeko. #DeitoraZaitzalaTigrisek bigarren horietako da. Liburu mehea izatea lagungarria da. Merezi du kapitulu bakoitza bitan irakurtzea.

Gustatu zait idazkera. Esaldi laburrak eta errazak... baina kalitatetik eta poesiatik ezertxo ere galdu gabe. Ez dakit estiloa Malfattori zor zaion, Iratiri ala bioi. Agian saiatuko naiz beste bertsioren bat eskuratzen, konparatu ahal izateko.

Gustatu zaizkit Tigris ibaiaren narrazio-atalak. Gustatu zait neskatxak bere patuaz egiten duen narrazioa, tristuraz eta etsipenez bustia. Eta gustatu zait, bereziki, familiako kideak nola agertzen diren banaka-banaka, beren burua aurkezteko eta istorioan non kokatzen diren azaltzeko.

Pertienentea iruditzen zait hainbat elkarrizketatan Malfattori irakurri diodan komentarioa... Ez da Islamaren kontrako narrazio bat; erlijioa aitzakia besterik ez da. Emakumearen kontrako biolentzia non-nahi ageri da; baita mendebaldeko gizarte "zibilizatuan" ere.

Esandakoa: …

(e)k Kirmen Uribe(r)en Izurdeen aurreko bizitza liburuaren kritika egin du (Narratiba, #141)

Kirmen Uribe: Izurdeen aurreko bizitza (EBook, euskera language, 2021, SUSA) 5 izar

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen …

Izurdeen aurreko bizitza: iruzkina

Baloraziorik ez

Astebete eman behar nuen kanpoan eta liburu poloto bat eraman nuen irakurtzeko. Ezin izan nuen ezta 10 orri irakurri. Liburu honetaz akordatu nintzen eta telefonoan eskuratu nuen. Lehendabiziko aldia da liburu bat telefonoan irakurtzen dudana. Ez da batere erosoa, ez horixe! Dena den, oso gustura irakurri dut. Merezi du benetan.

Autofikzio bat dela irakurri dut inon, protagonista Kirmenen alter-egoa dela. Nabaria da. Irakurri bitartean Kirmen bera hizketan ari zela iruditu zait. Ispiluen jolasen antzerako da: nobela bat idazteko historia ikertzen ari den idazlea da pertsonajea; eta nobela bat idazteko ikertzen ari den pertsonajea da idazlea (Kirmen, alegia).

Nahasketa gustatzen zait... narrazioan, saiakeratik asko duten zatiak txertatzen ditu: gogoetak, hausnarketak, digresioak...

Aipu batzuk liburutik (eta kontestutik) atereak:

"Ikusten ez dena ezinegona eragiten digu".

"Zergatik ez dugu susmatzen eskuin muturraren agerpena. Gizartearen barruan zerbait mugitzen ari da eta gu konturatu ez."

"Boga-boga kanta etorkinei buruzko kanta da, Ameriketara doazen migrariei buruzkoa /.../ …

(e)k Kirmen Uribe egilearen Izurdeen aurreko bizitza irakurtzen amaitu du (Narratiba, #141)

Kirmen Uribe: Izurdeen aurreko bizitza (EBook, euskera language, 2021, SUSA) 5 izar

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen …

Astebete eman behar nuen kanpoan eta liburu poloto bat eraman nuen irakurtzeko. Ezin izan nuen ezta 10 orri irakurri. Liburu honetaz akordatu nintzen eta telefonoan eskuratu nuen. Lehendabiziko aldia da liburu bat telefonoan irakurtzen dudana. Ez da batere erosoa, ez horixe! Dena den, oso gustura irakurri dut. Merezi du benetan:

Autofikzio bat dela irakurri dut inon, protagonista Kirmenen alter-egoa dela. Nabaria da. Irakurri bitartean Kirmen bera hizketan ari zela iruditu zait. Ispiluen jolasen antzerako da: nobela bat idazteko historia ikertzen ari den idazlea da pertsonajea; eta nobela bat idazteko ikertzen ari den pertsonajea da idazlea (Kirmen, alegia).

Nahasketa gustatzen zait... narrazioan, saiakeratik asko duten zatiak txertatzen ditu: gogoetak, hausnarketak, digresioak...

Aipu batzuk liburutik (eta kontestutik) atereak:

"Ikusten ez dena ezinegona eragiten digu".

"Zergatik ez dugu susmatzen eskuin muturraren agerpena. Gizartearen barruan zerbait mugitzen ari da eta gu konturatu ez."

"Boga-boga kanta etorkinei buruzko kanta da, Ameriketara doazen migrariei buruzkoa /.../ …