Mai_te95 (e)k Jon Artano(r)en Juana liburuaren kritika egin du
Desberdina
5 izar
Ez nuen inoiz halako libururik irakurri eta oso interesgarria iruditu zait. Erraz irakurtzen da
Euskara hizkuntza
Elkar(e)k argitaratua.
Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakoitzak inguruan sortzen duen samina sentitzeko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu du egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor duen zorroztasuna muturreraino eramanaz egin du hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian; Jose Antonio Agirreren bulegotik Tribugáko oihan abarotsura, Afganistanen barrena.
Ez nuen inoiz halako libururik irakurri eta oso interesgarria iruditu zait. Erraz irakurtzen da
Zerbati laburra behar nuen astebururako eta, JUANA liburuari buruz oso kritika onak entzunak nituenez, hari ekin nion, zertaz zihoan oso ongi jakin gabe. Lehen atalak despistatu egin nau... baina, gerora, ohartu naiz beharrezkoa zela Juanaren nondik-norakoak kontatzeko.
Harritu egin nau pertsonajeak: XIX. mendeko abenturazale bat, XXI. mendean. Gustatu zait pertsonajea nola eraikitzen duen liburuan zehar, elkarrizketaz elkarrizketa.
Ezin izan dut amaierara arte itxaron eta Interneten sartu naiz Juanari buruzko historian eta istorioetan kuxkuxeatzeko. Liburuan bere Facebook-profila aipatzen da behin baino gehiagotan. Ez dut aurkitu (agian ezabatu dute, honez gero), baina hainbat testu eta argazki aurkitu ditut hor eta han.
Inpaktatu egin nau gertaera horiek 2020. urtekoak izateak. Beste garai bateko kontakizuna dirudi, baina ez... atzo goizekoa da.
Uste dut noiz edo noiz hitz egin dudala honetaz: gustukoa dut kronika. Kronika informazioa eta sentsorialitatea da: historia gertatu den lekuaren usaina du eta irakurtzen duenari hunkidura eragiten dio. Jonek oso ondo garatu …
Zerbati laburra behar nuen astebururako eta, JUANA liburuari buruz oso kritika onak entzunak nituenez, hari ekin nion, zertaz zihoan oso ongi jakin gabe. Lehen atalak despistatu egin nau... baina, gerora, ohartu naiz beharrezkoa zela Juanaren nondik-norakoak kontatzeko.
Harritu egin nau pertsonajeak: XIX. mendeko abenturazale bat, XXI. mendean. Gustatu zait pertsonajea nola eraikitzen duen liburuan zehar, elkarrizketaz elkarrizketa.
Ezin izan dut amaierara arte itxaron eta Interneten sartu naiz Juanari buruzko historian eta istorioetan kuxkuxeatzeko. Liburuan bere Facebook-profila aipatzen da behin baino gehiagotan. Ez dut aurkitu (agian ezabatu dute, honez gero), baina hainbat testu eta argazki aurkitu ditut hor eta han.
Inpaktatu egin nau gertaera horiek 2020. urtekoak izateak. Beste garai bateko kontakizuna dirudi, baina ez... atzo goizekoa da.
Uste dut noiz edo noiz hitz egin dudala honetaz: gustukoa dut kronika. Kronika informazioa eta sentsorialitatea da: historia gertatu den lekuaren usaina du eta irakurtzen duenari hunkidura eragiten dio. Jonek oso ondo garatu du, nire ustez. Nik hiru puntu azpimarratuko nituzke:
Oro har, kazetaritza-kronikaren eta literatuaren arteko nahasketa interesgarria iruditu zait.
Hurrengoaren zain!
Maitasun handiz idatzitako liburua da. Behin hasitakoan harrapatu egiten zaitu berehala. Nor zen Juana jakin nahiko duzu. Zer gertatu zitzaion. Zergatik. Eta irakurritakoa kusi egiten duzu begien aurrean pasako balitz bezala.