Paperjale.eus

Irakurketa eta iritzi soziala

Decentralized

Friendly

Anti-Corporate

BookWyrm logo

Euskal irakurleak eta liburu maitaleak batu gaitezen!

Pilatutako liburu asko dituzu? Noizbait irakurri nahi dituzu? Euskaraz gehiago irakurri nahi duzu? Ez daukazu zer irakurri eta inspirazio bila ari zara? Bada, Paperjale.eus zuretzat da.

Paperjale.eus librea, soziala eta federatua da. Liburuez eta literaturaz euskaraz aritzeko lekua. Gainontzeko BookWyrm instantzietako erabiltzaileekin harremanetan egon zaitezke, baita fedibertsoko beste kide batzuekin ere, hala nola, Mastodon, Pleroma...

Jarrai gaitzazu Mastodonen informazio gehiago izateko: @abaraska@mastodon.eus

Code of Conduct

Begirunea. Guztiontzako atsegina, segurua eta erosoa den giro bat sortzeko asmoa dugu, edozein dela ere erabiltzailearen esperientzia, genero-identitate eta -adierazpena, sexu-orientazioa, ezgaitasuna, itxura pertsonala, gorputzaren tamaina, arraza, etnia, adina, erlijioa, nazionalitatea edo antzeko beste ezaugarriren bat. Izan atsegin eta adeitsua. Ez dago zakarra edo desatsegina izateko beharrik. Genero aldetik iraingarri izan daitezkeen erabiltzaile izenak debekatuta daude. Eztabaidatzea, eszeptikoa edo kritikoa izatea aberasgarria izan daiteke, baina modu eraikitzailean egiten bada bakarrik.

Erantzukizuna. Webguneko erabiltzaile bakoitza bidaltzen duen eduki guztien erantzule da.

Irainik ez. Inor iraindu, degradatu edo jazartzen baduzu, interakzioa galaraziko dizugu, jarrera hori ez delako ongi etorria. Bereziki, ez dugu onartzen gizarteak baztertutako taldeetako banakoak baztertzen dituen portaera. Ez ezkutatu anonimatuan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu mezu hori zeure izenean.

Letra larririk ez. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, garrasika zabiltzala adierazten baitu.

Euskara. Webgune hau euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutakoa da eta euskaraz bizi da. Erabiltzaileren batek beste hizkuntzaren bat erabili nahi izanez gero, izan dadila noizean behingo zerbait. Liburuen kritikak, iruzkinak eta aipuak gutxienez euskaraz idatzi behar dira eta, hala nahi duenak, beste hizkuntza batzuk ere erabil ditzake.

Jazarpena. Debekatuta dago beste erabiltzaile batzuk zelatatzea edo jazartzea. Ez du axola nor den, komunitateko kide batek jazarri edo deseroso sentiarazi duela sentitzen badu, mesedez, jar zaitez harremanetan Paperjale.eus-en moderazio-taldeko edozeinekin. Erabiltzaile erregularra edo etorri berria bazara, komunitate hau zuretzat leku segurua izatea eta zuretzako babesa edukitzea axola zaigu. Debekatuta dago beste erabiltzaile batzuek zerbitzua erabiltzea oztopatzea, zerbitzuaren errendimendua degradatzea edota beste erabiltzaile batzuk jazarpenera edo aipatutako ekintzak burutzera bultzatzea.

Debekatutako edukiak

Besteen datu pertsonalak. Debekatuta dago baimen espliziturik gabe pertsona baten datu pertsonalak argitaratzea.

Eduki automatikoak. Webgune hau gizakiek gizakientzat egina da. Edonola automatizatutako edukiak bidaltzea (script bidez, bot bidez, adimen artifiziala erabiliz…) debekatuta dago. Etorkizunean, salbuespen bakanen bat egiteko aukera egon liteke, beti ere aurretiaz instantziaren administratzaileen baimena lortuz gero.

Intolerantzia. Fanatismoa edo gorroto-diskurtsoa bezala sailkatu daitezkeen eduki hauek espresuki debekatuak daude: arrazakeria, xenofobia, sexismoa, misoginia, genero edo sexu-orientazioaren araberako diskiminazioa (adibidez, LGBTIQ+ pertsonen aurkako jarrera edo transfobia), ideologia nazionalsozialista bultzatzea, holokaustoaren ukazioa, Nazien sinbologia, gutxiengoen aurkako gorroto diskurtsoa. Hauetako edozein diskurtsoren defentsa ere debekatua dago.