Izenbe reviewed Maitasun kapitala by Karmele Jaio Eiguren
Maitasun kapitala
5 stars
Maitasunari buruzko liburu gogoangarria, norberaren barrura begira jartzeko abilezia duena, artea lanabes hartuta.
Paperback, 240 pages
Euskara language
Published by Elkar.
Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana.
Aldi berean, tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten erakutsi zaien moduan sakontzen duena, horretarako Artearen eta Literaturaren historiako zenbait lanetan oinarrituz.
Pertsonaiek bizitako esperientziak eta bateko nahiz besteko artistek piztutako gogoetak tartekatuz, nobela anbiziotsu bat osatu du Karmele Jaiok, arin irakurtzen dena baina arrasto sakona uzten duena, nor bere buruari begira hausnarketara bultzatuz.
Maitasunari buruzko liburu gogoangarria, norberaren barrura begira jartzeko abilezia duena, artea lanabes hartuta.
Maitasunari buruzko liburu gogoangarria, norberaren barrura begira jartzeko abilezia duena, artea lanabes hartuta.
Maitasunari buruzko gogoeta interesgarria, ondo idatzita dagoena, eta irakurle orok gogoetarako helduleku bat aurkitzeko modukoa. Pertsonaiak asko eboluzionatzen dute elkarrekin liburuan zehar, baita bigarren mailakoak ere; hala ere, azken kapituluetara arte ez dut lortu haiekin konektatzea (oro har, guztiekin). Liburuan zehar egon dira momentuak non, maila batean edo bestean, guztiak gorrotatu ditudan.
Gauza bakarra bota dut faltan: beste praktika batzuk asmatzea, beste eszenatoki batzuk, beste aukera batzuk...
Artearekin duen lotura asko gustatu zait eta gustura nabigatu dut Wikipedian zehar.
Zaila da emakume hauekin identifikatuta ez sentitzea. Maitasunari buruz izugarri ikasi dut liburu honi esker eta artelanekin egindako loturak ere miresgarriak iruditu zaizkit. Bikaina!
Gaixan interes minimo bat eskatzen jok (abentura nobelian billa datorrenari, etxakok gustauko), baiña behiñ harixan sartuta, oso egittura efektibua daukan liburua. Historia interesgarri bat, liburuan zihar interesez eruaten habena, eta tartian historia horrekin bat datozen aipuak, kontakizuna irudiz eta kolorez janzten dabenak. Bide batez, historixiakin integrauta bebai, gaixari buruz idatzi daben autorieri buruz ikasten juagu, jakinmiña ixotzen daben pilulekin. Oso liburu intelijentia!
#MaitasunKapitalaren hasierako orriak astunak egin zitzaizkidan, Martin eta Olga oso pertsonaia gogaikarriak iruditu zitzaizkidalako. Liburua uztekotan ere egon nintzen. Hala ere, aurrera jarraitu nuen, eta orriak pasa ahala gero eta interesgarriagoa iruditu zait liburua: maitasunaren, maiteminaren eta eragiten duten minaren inguruko gogoetak, intriga puntua duten argumentuaren jira-birak...
Zenbait balorazio: • Liburu bikaina. Ederki idatzia. Azkar irakurtzeko modukoa, kalitatean ezer galdu gabe... • Deserosoa, zer pentsatua ematen duena... • Intriga puntu egokia... • Aipamen ugari arte(et)an maitasuna nola islatua izan den... Interesgarria.
Hainbat galdera: • Maitasunaren atzean ez ote dago, sarritan bakarrik egoteari beldurra izatea? • Maitasun-ideologia ezberdinak existitzen dira? Horri buruzko azterketarik egin da inoiz? • Maitasun erromantikoa kaltegarria da? Emakumeen aurkako indarkeriaren aliatua da? • Zein da alternatiba? Maitasunean sinisteari uztea eta bere existentzia bera ukatzea? Ala maitasuna berrasmatzea? • Posiblea da, feminismoa lagun, bestea suntsituko ez duen maitasun bat irudikatzea?
Esaldi borobil batzuk:
"Bizitzak banatzea bezain zaila da etxe batean urteetan pilatutako liburuak banatzea." "Mende honetan hiru izan dira asmakizun onenak, dudarik gabe: Tinder, satisfyer-a eta itzultzaile neuronala. Zenbat denbora aurreztu diguten hirurek..." "Harreman betea izateko zerbait falta zitzaion: denbora" "Indarkeria era askotara mozorrotu daiteke. Eta maitasuna gauza asko estaltzen dituen pintura lodia bihur daiteke." …
Zenbait balorazio: • Liburu bikaina. Ederki idatzia. Azkar irakurtzeko modukoa, kalitatean ezer galdu gabe... • Deserosoa, zer pentsatua ematen duena... • Intriga puntu egokia... • Aipamen ugari arte(et)an maitasuna nola islatua izan den... Interesgarria.
Hainbat galdera: • Maitasunaren atzean ez ote dago, sarritan bakarrik egoteari beldurra izatea? • Maitasun-ideologia ezberdinak existitzen dira? Horri buruzko azterketarik egin da inoiz? • Maitasun erromantikoa kaltegarria da? Emakumeen aurkako indarkeriaren aliatua da? • Zein da alternatiba? Maitasunean sinisteari uztea eta bere existentzia bera ukatzea? Ala maitasuna berrasmatzea? • Posiblea da, feminismoa lagun, bestea suntsituko ez duen maitasun bat irudikatzea?
Esaldi borobil batzuk:
"Bizitzak banatzea bezain zaila da etxe batean urteetan pilatutako liburuak banatzea." "Mende honetan hiru izan dira asmakizun onenak, dudarik gabe: Tinder, satisfyer-a eta itzultzaile neuronala. Zenbat denbora aurreztu diguten hirurek..." "Harreman betea izateko zerbait falta zitzaion: denbora" "Indarkeria era askotara mozorrotu daiteke. Eta maitasuna gauza asko estaltzen dituen pintura lodia bihur daiteke." "Pertsona bat maitatu ahal izateko, lehenik zuhaitz bat maitatzen jakin behar da, arroka bat, hodei bat..."
Liburua irakurtzen ari nintzela Cira Cresporen artikulutxo bat topatu nuen berria egunkarian. Komedia erromantikoak gustukoak zituela zioen, tarteka, horien atzean pornografia emozionala ikusten bazuen ere. Deigarria egin zitzaidan. Hemen irakur daiteke: www.berria.eus/kultura/maitasuna-egia-da_2118937_102.html
Aitortuko dut. Nik ere gustura ikusten ditut komedia erromantikoak. Rafaela Carra ere gustukoa dut. Nork bere kontraesanak bizi ditu! Eta bai... Ederra litzateke, hil aurretik, inor zoriontsu egin duzula sentitzea.
Maitasun kapitala irakurri berri dut: bapo (eta brabo!). Hasierako momentu batean, hausnarketan, astun samarra egingo ote zitzaidan zalantza egin nuen, baina berehala harrapatu eta amaierararino eraman ninduen. Uste dut aurrerago berriro ere irakurriko dudala. Ea egin ditudan azpimarrek zer erakusten didaten neure buruaz. Bitartean, aipatzen diren margolanak begiratuko ditut Interneten. Zenbat azpimarra!