Belarriko kilkerra

Paperback, 112 pages

Euskara language

Published by Elkar.

ISBN:
978-84-1360-209-7
Copied ISBN!
4 stars (6 reviews)

Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo ditxa zirelako, gogoratzea merezi zuten. Akorduan hartu zituenak ez zituen beretzat gorde, ordea, eta, aldian-aldian, lagunen konpainia noblean, ahora ekarri izan ditu txitean-pitean.

1 edition

Goxoa... baina ez nau erabat harrapatu

2 stars

Liburuak ez nau erabat harrapatu… baina gustura irakurri dut. Agian honelako liburu bati ezin zaio gehiago eskatu. Gustatu zait liburuaren hasieran Uxuek berak egiten duen aitorpena: "ahozkotasuna, memoria eta transmisioa dira liburu honen funtsa eta helburua". Nik neuk badut halako mania bat hiru gai horiekin.

Akordatzen naiz, orain dela urte askotxo, Walter J Ong-ek ahozkotasunari buruz idatzi zuen liburu bat irakurri izana. Gaizki gogoratzen ez badut, bi eratako ahozkotasuna bereizten zuen: lehen eta bigarren mailakoa (primarioa eta sekundarioa). Lehen mailako ahozkotasuna da testu idatziaren mediaziorik behar ez duena. Zerikusi handia du memoriarekin eta kulturaren transmisioarekin. Gertuko munduaz hitz egiten du... eta mundu horri buruzko jakintza biltzea eta gordetzea du helburu.

Lehen mailako ahozkotasunak oso ezaugarri jakin batzuk omen ditu: esaldi subordinatu gutxi erabiltzen ditu, errepikapen eta berformulazio ugari, entzulea narrazioan inplikatzeko formulak... Irakurri bitartean hori guztia buruan izan dut, eta testuan ahozkotasunaren zantzu horiek bilatzen entretenitu naiz.

Uxueren liburuak euskaltegi-garaian …

Ez da niretzat

3 stars

Onartu behar dut ipuin-liburuak ez direla nire gustukoenak izaten eta @elegose@mastodon.eus-en irakurri izan ez banu, seguruenik ez nukeela irakurriko. Liburu hau bere horretan ipuin-liburu gisa sailkatuko ez banu ere, anekdotaz beteriko istorio ugari aurkezten ditu, gai-multzo desberdinetan antolatuak, eta gai komunak jorratzen dituzten arren, elkarren artean loturarik ez dutenak. Liburu hau irakurtzen ari nintzela, Gabonetako afari bat imajinatzen nuen, bereziki nire gustukoa ez den jai bat. Hala ere, onartzen dut afari horiek batzuetan irribarre bat edo beste ateratzen didatela, istorio hauetakoren bat bezala. Hala ere, hori ez da nahikoa izan irakurketaz erabat disfrutatzeko.

Hori bai, azpimarratu behar dut idazteko modua oso berezia eta aintzat hartzeko modukoa dela, nire uste apalean.

Kuttuna

5 stars

Kontaketa laburrez osatuta dago liburua. Oso errex irakurtzen da eta denetariko istorioak jasotzen ditu. Pertsonaiak irudika ditzazkezu, bai eta haien solas egiteko modu eta izaerak ere. Dibertitu, hausnartu, hunkitu... denetariko emozioak sentitzen ahalko dituzu irakurketan zehar. Ohiko nobeletatik desberdintzen den altxor kutttuna ekarri digute Uxue eta Begoñak.

avatar for Urko

rated it

4 stars
avatar for Izenbe

rated it

3 stars