Alex (e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel liburuaren kritika egin du
Porrota da bide bakarra
3 izar
Gustatu zait 80eko hamarkadaz Sarrik egiten duen deskripzioa.... Harek dioenez, liburua idatzi du: “ez, dakielako; baizik eta ez dakielako” (hitz-joko polita). Sarrik bizitzerik izan ez duen garai bat deskribatzen du. Batzuetan argigarria da kanpoko begirada hori, geronek ikusten ez duguna erakusten baitu.
Pertsona berezia izan da Markos (Markus) Gimenez. Konplikatua izan behar du bipolarra izatea: inoiz gogo iluna eta inoiz euforia sortzaile bete-betea. Ez nuen apenas haren berririk. Julio Kageta, Dantzut, Puto Amoak Matematiketan dira Markosen musika-taldeak. Hiruen izenak nituen entzunak, baina ez haien musika, liburua eskuartean izan dudanera arte.
Markus = Sukram (eskerrik asko, arabieraz)
101 palindromo ageri dira; bakoitzaren ondoren... hainbat gogoeta eta digresio, Sarriren moduan eginak, bereak edo besteenak. Eta bai... neuk ere Interneten begiratu dut... Graziosa Oroz eta Koldo Miscelania zein diren begiratzeko... Ahaztua nuen Sarrik adarra jotzeko duen abilezia ;-)
Palindromo bat osatzeko hizkuntza behartu egin behar da neurri batean, baina ez beti. Irakurtzen ari nintzela, palindromo gutxi batzuk apuntatu ditut, bereziki bereziak iruditu zaizkidalako:
• Nazi bi Ibizan • Arrate ere etarra • Zeutako katuez • Kaosaren erasoak • Izar arrosa sorrarazi • Zerua urez
Ederrak Ezta?
Neronek ere insomnioa izateko joera dut. A ze kirola, lorik eza! Liburuan ageri da lo egin ezin baduzu beste baten ametsean izarrik zaudelako izaten dela. Oxala!
Portzierto... bi liburu eta abesti bat apuntatu ditut, Markusen izpirituan sakontzeko:
• Ambrose Bierce-ren Deabruaren hiztegia • Iñaki Segurolaren Ganorexia • Lou Reed-en "Lorerik ez duzu" (the proposition)
Kontatuko dizuet.