Euskal Herriko gazte-belaunaldi baten bizipenak jasotzen ditu liburuak, eta, fikzioa izanik ere, oso modu sinisgarrian kontatzen ditu. Ez da zehatz-mehatz nire belaunaldia, baina oso gertuko kontuak iruditu zaizkit: Lizarra-Garazi, su-etenaren amaiera, ilegalizazioa, atxiloketak, torturak... Horiek guztiak bertatik bertara bizi ditugu. Agian, horregatik da liburua horren erakargarria.
Narratzaile-aldaketak, hasieran batez ere, despistatu egin dezake... baina dinamika berehala hartzen da. Ebook formatuan irakurri dut eta zenbat orri falta ziren ikusten ez nuenez... liburua bapatean amaitu delako inpresioarekin geratu naiz. Azkarregi ;-)
Fernando Alonso kazetariak Josu Urrutikoetxearen memoria politikoak aletzen ditu, 1960ko hamarkadan ETAn sartu zenetik gaur …
Ongi. Tarte batzuk trinko samarrak iruditu zaizkit baina ongi.
Gustukoa dut "memoria bizia" esakunea. Ez dakit memoriak noiz uzten dion memoria izateari, historia bihurtzeko. Liburuak bietatik ditu: memoria eta historia. Alde horretatik interesgarria da: ekintzak, gogoetak eta iritziak tartekatzen ditu. Ezagunak ez diren detaile batzuk ematen ditu han-hemenka, baina, batez, ere historioaren irakurketa eta gogoeta egiten du.
Kontu pare bat egin zait deigarri:
Garai bateko militantzia-moldearen kritika moduko bat antzematen da: militantziak dena betetzen zuen, ez zegoen ezer militantzia ez zenik, ez zegoen ezer (ez familia, ez lagunak, ez zaintzak...) militantziatik harago. Garai bateko lagunak harritu omen dira, han-hemenka besarkadak banatzen ikusten dutenean... lehen ez omen zen horrelakoa. Distantziak distantzia, herri mugimenduetan ere horrela zerbait bizi izan da. Militantzia-moldeak aldatu dira, neurri handi batean, feminismoaren eraginagatik. Liburuan ederki nabaritzen da... kontaketaren tonoa erabat ezberdina da hasieran eta amaieran.
Liburuan asko hitz egiten du negoziazio-prozesuei buruz: gatazkak dialogoaren bidez nola konpondu. …

Liburuan asko hitz egiten du negoziazio-prozesuei buruz: gatazkak dialogoaren bidez nola konpondu. Iruditzen zait horren atzean badela halako teorizazio bat, ziur aski gehiago landu beharko litzatekeena, baina interesgarria iruditu zaidana.
Harritu nau! Espektatiba guti nituen, baina izugarri gustatu zait. Narrazioak horrebeste gustatzen zitzaizkigun garaiko usaina eta erritmoa hartu diot... Sorpresa bat narrazio bakoitzean, eta istorio bereziak... Liburuaren sipnosian ezinhobe daude azalduta: Herriko kintoen artean bizirik segitzen duten azken bi lagunen artean sortzen den lehia sorra; semearen zaintza kendu zioten emakume toxikomanoak biloba topatu zuenekoa; bainuetxeko ustezko baretasunean pizturiko gorroto gorria; kondesa baten jauregiko jardinean bizi den anakoretak inguruan biltzen duen jendetza…
Uste dut ez naizela oso iraganzalea... Propio jarri behar naiz atzera begira, iraganeko kontuak gogoratzeko; eta esango nuke nostalgiarik gabe begiratzen diodalara iraganari. Beno... ez dakit. Agian nostalgia ere bada etortzen zaidana.
Gustatu zait liburuaren azala... eta harritu nau liburu barruan horren argi azalduta ikustea: "Ura geldirik ea zubia itsasontzi bat bezala ibaian gora zihoala sentituz, eta inbidarekin batera, neu ere aurrera nindoalako ilusioa nahita indartuz. Gero jiratu egin nintzen, zubiaren beste aldea joan, eta ibaian behera zihoan urari …
Harritu nau! Espektatiba guti nituen, baina izugarri gustatu zait. Narrazioak horrebeste gustatzen zitzaizkigun garaiko usaina eta erritmoa hartu diot... Sorpresa bat narrazio bakoitzean, eta istorio bereziak... Liburuaren sipnosian ezinhobe daude azalduta: Herriko kintoen artean bizirik segitzen duten azken bi lagunen artean sortzen den lehia sorra; semearen zaintza kendu zioten emakume toxikomanoak biloba topatu zuenekoa; bainuetxeko ustezko baretasunean pizturiko gorroto gorria; kondesa baten jauregiko jardinean bizi den anakoretak inguruan biltzen duen jendetza…
Uste dut ez naizela oso iraganzalea... Propio jarri behar naiz atzera begira, iraganeko kontuak gogoratzeko; eta esango nuke nostalgiarik gabe begiratzen diodalara iraganari. Beno... ez dakit. Agian nostalgia ere bada etortzen zaidana.
Gustatu zait liburuaren azala... eta harritu nau liburu barruan horren argi azalduta ikustea: "Ura geldirik ea zubia itsasontzi bat bezala ibaian gora zihoala sentituz, eta inbidarekin batera, neu ere aurrera nindoalako ilusioa nahita indartuz. Gero jiratu egin nintzen, zubiaren beste aldea joan, eta ibaian behera zihoan urari begira geratu nintzen. Orain ura zen aurrera zihoana, denboraren jario garaezina bezala, eta ni atzean geratzen ari nintzena edo atzerako zihoana, lehengo efektu edo ilusioaren guztiz kontrara"
Irakurria dut denboraren martxa hori kulturala dela... Mendebaldeko kulturan etorkizuna aurrean dugu, iragana atzean. Kultura aimaran, ordea, atzean dugu etorkizuna eta iragana aurrean. Iraganari begira ibiltzen dira.
Gogogoratzen dut orain dela hainbat urte (askotxo) Joan Subiratsek zuzentzen zuen mooc-ikastaro bat egin nuela: Democracia y decisiones públicas. Introducción al análisis de políticas públicas. Oraindik ere Coursera plataforman dagoela ikusi dut. Bertan adierazten zuen politika publikoetan ez dela beti eredu tekniko-arrazionala nagusitzen. Politika publikoak, ezer baino lehen, politikak dira: iritzi ezberdinak daude, interes (legitimo) ezberdinak, eta erabaki baten aurrean beti dago zeinek galdu eta zeinek irabazi, apurtxo bat besterik ez bada ere.
Kontua ez da beraz zientziak esatea zer egin behar dugun... Zientziak ebidentziak eman behar ditu, hainbat bide posible argitu... Politikari dagokio horien artean hautatzea (ahalik eta deliberazio zabalenaren bidez. Ez da posible (ezta desiragarria ere) zientziaren eta erabaki politikoen arteko lotura zuzena egotea; problemaren definizioa bera, azken batean, politikoa baita. Adibidez: zer da garrantzitsuagoa... segurtasuna ala askatasuna? Zientziak hor gutxi du esateko.
Adimen artifizalari buruz ere aitu da eta "biki digitalak" sortzeko aukeraz hitz egiten du. Biki …

Adimen artifizalari buruz ere aitu da eta "biki digitalak" sortzeko aukeraz hitz egiten du. Biki digitalak errealitatearen baldintza berdinak erreproduzitzen dituzten sistemak. Han balizko erabaki polikikoek izan ditzaketen ondorioak aztertu daitezke modu seguruan. Ez dakit gauza horietan asko sinisten dudan... Prospektiba-sistemak ezagutu ditugu (euskararen biziberritzearen inguruan Jaurlaritzak landu zuen RECLUS proiektua dut buruan). Egun adimen artifizialaren garapena hori guztia askoz modu arinagoan egin daiteke. Ziur aski potentzialitate handia izan dezakete, baldin eta emaitza horiek deliberazio-prozesu baterako inputa badira eta ez azken erabakia hartu behar duen "jauntxoarentzako" materiala.
Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, …
Betaurreko moreak
4 izar
Narrazio batzuek ez naute harrapatu... beste batzuek liluratu egin naute. Gustuko narrazioak? Batez ere hiru aipatuko nituzke:
Irla. Ez dakit... garai bateko giroa ekarri dit akordura. Agian horregatik gustatu zait. Gustatu zait Sarrionandiaren figura hor Kuban irudikatzea, berak izena aipatzen ez badu ere.
Gizakiaren adin guztiak. Aita adinean aurrera egin arren kirolari eusten; alabarekin erronka bota... eta alabak irabazten uzten dio. Nire burua islatua ikusi dut ;-)
Sehaska kanta. Istorio bat jauzika kontatua. Parrafo labur-laburrak, batzuetan esaldi bakarrekoak, bakoitzak bizitza-historiaren mugarri bat erakusten duena. Gehiago da iradoki egiten duena, kontatzen duena baino. Eta narrazioa apurtzaileagoa izateko... atzekoz aurrera kontatua. Liluratu egin nau ;-)
Gustatzen zait ipuinak inkonkluso geratzearen sentsazio hori... amaitu eta "Hau da dena? Ez da ezer gehiago gertatzen?" galdetzea. Bizitza ere horrelakoa da sarritan.
Audioliburua eta liburua tartekatu ditut. Biak bikain, baina ezberdinak.
Irakurri aurretik, Uxue Alberdiri entzun irakurri nion liburua betaurreko morez irakurri behar zela. Egia da. …
Narrazio batzuek ez naute harrapatu... beste batzuek liluratu egin naute. Gustuko narrazioak? Batez ere hiru aipatuko nituzke:
Irla. Ez dakit... garai bateko giroa ekarri dit akordura. Agian horregatik gustatu zait. Gustatu zait Sarrionandiaren figura hor Kuban irudikatzea, berak izena aipatzen ez badu ere.
Gizakiaren adin guztiak. Aita adinean aurrera egin arren kirolari eusten; alabarekin erronka bota... eta alabak irabazten uzten dio. Nire burua islatua ikusi dut ;-)
Sehaska kanta. Istorio bat jauzika kontatua. Parrafo labur-laburrak, batzuetan esaldi bakarrekoak, bakoitzak bizitza-historiaren mugarri bat erakusten duena. Gehiago da iradoki egiten duena, kontatzen duena baino. Eta narrazioa apurtzaileagoa izateko... atzekoz aurrera kontatua. Liluratu egin nau ;-)
Gustatzen zait ipuinak inkonkluso geratzearen sentsazio hori... amaitu eta "Hau da dena? Ez da ezer gehiago gertatzen?" galdetzea. Bizitza ere horrelakoa da sarritan.
Audioliburua eta liburua tartekatu ditut. Biak bikain, baina ezberdinak.
Irakurri aurretik, Uxue Alberdiri entzun irakurri nion liburua betaurreko morez irakurri behar zela. Egia da. Irakurketa oso bestelakoa da horrela.
Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure …
Terra Incognita
4 izar
Belaunaldi berri bat iritsi da zahartzarora eta ez zaio gustatu han aurkitu duena.
Gazte - Heldu - Zahar kategoriak aldatu egin dira. Garai batean heldua izatea zen bizitzaren gailurra. Egun, heldua gazte da zaharrentzat eta zahar gazteentzat. Gaur egun GAZTE izatea da gailurra, gailur-puntu hori ahalik eta gehien luzatu nahi dugu denboran.
Gezurra da gaztaroari errebeldia dagokion modu berean zahartzaroari konformismoa dagokiola dioen erranairua. Nor dago jubilatuen manifetan? Ikastola klandestinoak, borroka sindikaletan trebatutakoak... Hemendik 10 urtera belaunaldi berri bat ere iritsiko da zahartzarora: gaztetxeak antolatu zituztenak, feminismoaren bigarren belaunaldia, mila manifetan zaildutako gazteak.
Garai bateko zahartzaroari begira jarri eta estereotipoak besterik ez dugu ikusten: jakintsuak bai, baina haurtzarora bueltan, lagun berriak egiteko ez-gauza, gauza berriak ikasteko ezintasuna, adina izkutatu beharra... Edadismoa erabat presentea dago. Egungo zaharrek estereotipo horiek apurtzen ari dira. Zahartzaroa duintzen ari dira. Frogatzen ari dira zahartzaroan ere proiektuak egin ahal direla, eta ez atzera begira bizi.
Arantxa …

Arantxa Urretabizkaiarenean bezala, koadrilan aspaldina dugu erabakita: elkartzen garen bakoitzean, gaixotasun bat eta gehienez ezagun baten heriotza... kitto. Ez dugu utziko gure ajeek elkarrizketa osoa kolonizatzen.
Zaintza da zahartzaroari lotutako beste kezka garrantzisu bat. Urretabizkaiaren ustetan, lau pertsona-mota dago munduan: zaintzaile izandakoak, zaintzaile direnak, zaintzaile izango direnak eta zaintzailea behar izango dutenak... eta batzuetan lauak batera.
Adinagatik izango da, baina gero eta gertuagoak ikusten ditut zahartzaroari buruzko debateak.
Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek —Gora Liga Komunista Iraultzailea!— idazlearen aitaren gaztaroko jendea …
Memoria eta dolua
3 izar
Planteamendu interesgarria: liburua bi narrazio-lerrotan ardaztea eta kapituluz kapitulu batetik bestera salto egitea, aitaren lagunen elkarrizketak eta bere oroitzapenak txirikordatuz. Batean memoria, bestean dolua.
LKI-ko jendea ezagutu dut gaztetan (ez Aitorren belaunaldikoak, jakina), baina ez nuen mugimenduaren historia ezagutzen. Agian horregatik nahi nuen liburua irakurri. Alde horretatik ongi. Aitorren lagunen bizipenen bidez kontatzen du bereziki. Faltan bota dut testuinguru apurtxo bat gehiago ematea. ORT-ko jendea ere ezagutu dut, gerora ezker abertzalean ibili direnak. POUM George Orwell-en liburuaren bidez ezagutzen dut (Homenaje a Cataluña), baina ez nekien EH-n ere inplantaziorik izan zutela.
Hedoiren dolua ere interesgarria... baina tarteka galdu egin naiz bere gogoetetan (sofistikatuegiak niretzat)
Aipu batzuk:
-Lisabören abesti baten letrarekin geratu naiz: "Zugandik ezer espero ez denean zara kasik askea"
-Gaixotasunari buruz, autonomia galtzen denean: "Hor deskubritu nuen bizitza eta heriotza ez den hirugarren toki bat zegoela"
-"Inuxenteak ginen. Iraultza posible zela uste genuen"
Gustukoak ditut soinu-banda duten liburuak:
- …

- Georges Moustaki - Sans la nomme
- Mouloudji - L'amour l'amour l'amour
- La bomba in testa - Fabrizio De Andrè
- Amália Rodrigues Fado Português
- Stormy Six - Stalingrado
Tarteka irakurtzen ibili naiz. Han hemen argitaratutako artikulu eta sare sozialetako edukien bilduma bat da. Jarraian irakurriz gero, errepetitiboa suerta daiteke; ez da horrela idatzia izan, eta esango nuke ezin dela horrela irakurri.
Yasnayaren ohiko gaiak ager dira: arrazismoa, indigena izatea zer den, hizkuntza-aniztasuna, mexikarren nazionalismoaren kritika... Yasnayak, han hemen, dozenaka podcast, bideo eta elkarrizketetan jardun du. Bere ibilbidea jarraitu baduzue, ez duzue liburuan gauza berri askorik aurkituko. Besteak beste, gure artean bolo-bolo dabiltzan kexkak eta proposamenak ageri dira: hizkuntza ohiturak nola aldatu, justizia linguistikoa...
Portzierto... hizkuntza guzietan bereizi ohi dira bertako hiztunak beste hizkuntzan hitz egiten dutenak, guk euskaldunen eta erdaldunen artean egiten dugun bezala. Mixe hizkuntza hitz egiten ez dutenei akäts deitzen diete (ez du euskararekin zerikusirik, baina polita da) ;-)
Apunte batzuk:
Hizkuntza minorizatuan hitz egitearen deskortesia, harreman-botereen araberakoa da. Ingelesez hitz egitea ez al da deskortesa?
Indigena kategoria tranposoa da. Literatura españolez eta literatura indigena? Indigena …

Indigena kategoria tranposoa da. Literatura españolez eta literatura indigena? Indigena horren atzean unibertso oso bat dago, ez gauza homogeneo bat.
Ikuspegi agonikoa ere antzematen da. Hizkuntza biziberritzeko egiten duguna balio al du? Hizkuntza minorizatuan idatzitako ipuinen lehiaketa batek zer lortzen du? Beharrezkoa da ahalegin guztiak ondo lerratzea eta ondo artikulatzea... bestela egiten dugun guztia su artifizialak besterik ez dira (hitzak nereak dira, baina ideia hori antzeman diot)
Language awareness: kontzientzia linguistikoa. Aniztasunaren kontzientea izatetik harago, aniztasunarekin gozatu... burua eta bihotza aniztasunari irekia izatea.
Arrazoi asko dago hizkuntza berri bat ikasteko, baina bakarra hitz egiteari utzi nahi izateko: hiztunak sufritu duen diskriminazioa, alegia.
Aspaldian irakurri nuen eta oroitzapen ona nuen. Bigarrenez irakurrita ere, ongi... baina gehixeago espero nuen.
Neuk ere urteak eman ditut (ia) egunero korrika egiten. Orain hainbat hilabete daramatzat (ia) dike sekoan (lesioak, osasuna...). Bueno. Gezurrik ere ez dut esango... hainbat hilabete, serio-serio korrika egin gabe (serio, Murakamik dioenaren ildotik, hau da, egunero 10 km). Agian horregatik aukeratu nuen liburua...
Korrika egiteaz hitzegiten du: entrenamendua; entrenamenduaren bidez aurrerapena nola lortu; diziplina; korrika egitea bizimodua aldatzeko tresna gisa; auto-motibazioa; norberaren mugak onartzen jakitea; zahartzeak dakartzan muga berriak ere bai (garai bateko eta oraingo zahartzeari buruzko ezberdintasunei buruzko digresioa egiteko probesten du); maratoiaren gogortasuna eta kontzientziaren barrera gainditzen denean zer pasatzen den; korrikalariaren tristezia... helburu berriekiko lilura galtzen denean...
Korrika egiteko talentoa behar da... baina konstantzia eta kontzentrazioa ere bai, edo esperientzia. Talento falta konstantzia eta kontzentrazioaz konpentsa daiteke. Korrika egitea eta idaztea alderatzen ditu etengabe. Liburua, azken batean, horrela labur zitekeen: zertan …
Aspaldian irakurri nuen eta oroitzapen ona nuen. Bigarrenez irakurrita ere, ongi... baina gehixeago espero nuen.
Neuk ere urteak eman ditut (ia) egunero korrika egiten. Orain hainbat hilabete daramatzat (ia) dike sekoan (lesioak, osasuna...). Bueno. Gezurrik ere ez dut esango... hainbat hilabete, serio-serio korrika egin gabe (serio, Murakamik dioenaren ildotik, hau da, egunero 10 km). Agian horregatik aukeratu nuen liburua...
Korrika egiteaz hitzegiten du: entrenamendua; entrenamenduaren bidez aurrerapena nola lortu; diziplina; korrika egitea bizimodua aldatzeko tresna gisa; auto-motibazioa; norberaren mugak onartzen jakitea; zahartzeak dakartzan muga berriak ere bai (garai bateko eta oraingo zahartzeari buruzko ezberdintasunei buruzko digresioa egiteko probesten du); maratoiaren gogortasuna eta kontzientziaren barrera gainditzen denean zer pasatzen den; korrikalariaren tristezia... helburu berriekiko lilura galtzen denean...
Korrika egiteko talentoa behar da... baina konstantzia eta kontzentrazioa ere bai, edo esperientzia. Talento falta konstantzia eta kontzentrazioaz konpentsa daiteke. Korrika egitea eta idaztea alderatzen ditu etengabe. Liburua, azken batean, horrela labur zitekeen: zertan dira antzekoak korrikalariaren eta idazlearen ofizioak.
Hurrengo liburua; Correr o Morir. Kilian Jornetena ;-)
Sei ipuin. Seietan gai bera lantzen dela esango nuke: harremanak... edo, agian, gehiago zehazteko, biko(te) harremanak. Sei ipuinetan malenkonia-puntu bat dagoela esango nuke... urruntzen ari den edo urrundu daitekeen harreman bati dagokiona (Nerudarekin akordatzen? Ya no la quiero, es cierto. Pero cuánto la quise).
"Zuloa" ipuinaren harira, interpretazio interesgarri bat entzun dut: bikote-harremanek, sarritan, gure buruari jartzen diogun misio batekin dute zerikusirik. Behin misioa amaituta, zertarako harremana jarraitu? "Zuloa" egitea zen Jonen helburua: "Zertarako erabiliko dugu ba?, esan zuen. Ezertarako ez, zulo bat da". Esaten dute bikote batzuk bereizi egiten direla, umeek etxea uzten dutenean, beren misioa agortutzat hartzen dutelako. Ipuin ederra.
"Kraterra" ipuina ikaragarri hunkigarria iruditu zait. "Ahate Bihotz" ipuina ere ongi. Gustatu zait "moderatuki zoriontsu" esamoldea... Uste dut gehiagotan erabiliko dudala aurrerantzean: moderatuki zoriontsu eta moderatuki zentzudun neu ere.

Ibai Atutxak liburuaren iruzkina egin du HIZLANDIA podcastean (www.berria.eus/podcastak/hizlandia/ibai-atutxa-eider-rodriguezen-dena-zulo-bera-zen_8221755_110_S.html). Haren ustez, badira ipuinotan hainbat gai: ezintasuna, zaurgarritasuna, gorputza, min zaharrak, estalitako emozioak, egunerokotasuna, bizi-ufadak... Haren ustez Eiderren ipuinok halako deserosotasuna sortzen dute: arnasestuko irakurtzen dira, zer gertatuko den jakiteko. "Itsasoak eta hondakinak" ipuinaren protagonistak, June eta Lila, Elena Ferranteren "La amiga estupenda" tetralogiaren Lenu eta Lilarekin konparatzen ditu (izenak ere antzekoak dira). Oharkabean pasa zait, baina bete-betean asmatu du. Ohartxo bat: podcasta entzuteko asmoa baduzue, hobe amaieran egitea, liburua irakurri ondoren ;-)
Lagun batek gonbidatu zida. Lehenik Guillermo Arriaga, eta, bigarrenik, liburua bera. Liburua ongi dago.... Asko du umoretik eta satiratik baina beste zerbait espero nuen.
Abokatu batek, Feliciano Velascok, gillotinaren asmakizun ospetsua hobetu eta Pancho Villari, eskaini dio, iraultzaren kontrakoak hiltzeko. Pancho Villari ideia ona iruditu eta Feliciano matxinatuen armadan sartzera behartudu. Haren esperientziak kontatzen ditu. Mexikoko iraultzaren ikuspegi zentzugabe, absurdo, heroiko eta aldi berean ankerra erakusten du.
Hasieran narrazioa oso arin doa; gero apurtxo bat trabatu naiz.
Ohartu naiz ze gutxi dakigun Mexikoko iraultzari buruz. Ohartu zarete? Gure artean, jaso dugun historia apurra korridoen edo westerren bidez jaso dugu, eta, ziur aski, ez oso modu fidagarrian ;-)
Uxue Alberdiren "Belarriko kilkerra" liburua irakurri genuen iaz. Ez ninduen erabat harrapatu. Beldur nintzen oraingo honekin ere berdin gertatuko ote zitzaidan, baina ez... gozatu egin dut liburuarekin. Istorio laburrak, bitxiak eta arruntak, barregarriak eta trajikoak... Irribarretxo bat sortzen dutenak eta halako egonezin bat uzten dutenak. Guztietan EMAKUMEA da protagonista.
Liburua laburbildu beharko balitz, Uxuek ederki egiten du lehen orrietan:
«Badira andre banderak eta andre pañeluak, etxekoak, barrurakoak, beren burua ondo plegatzen dakitenak. Badira kuleroak labean lehortzen dituzten andre señorak eta zuhaitzak aizkoraz botatzen dituzten andre mandoak; bost urteko artzainak eta atso kontrabandistak; abantekoak eta izuak, esanekoak eta etxekalteak, debilak eta fuerteak, txatxalak eta txorrotxak, emakaitzak, andrekoiak, antzuak, lokak. Fosforozko eta merkuriozko andreak».
Hobeto azaltzerik ez dago. Egia esan, parrafo horrek Eduardo Galeanoren poema ezagun horren oihartzuna ekarri dit:
«No hay dos fuegos iguales.
Hay fuegos grandes y fuegos chicos
y fuegos de todos los colores.
Hay gente de fuego sereno …

Hay gente de fuego sereno que ni se entera del viento,
y gente de fuego loco que llena el aire de chispas.»
Gustatu zait liburua nola dagoen idatzita...polifoniatik. Pertsona ugarik (anonimoak, zenbaki soil batek identifikatuta) nork bere bertsioa kontatzen, harik eta istorioa oso-osorik osatu arte.
Liburuak bi hari-mutur ditu: Guillem-en hilketa eta horren epaiketa. Ez dakit esaten bietako zeinek egiten duen min gehien. EHn ere ezagutu ditugu (garai bertsuan?) kalean jendea bildurtzen ibiltzen ziren banda faxista horietakoak. Eraso horien aurkako ikasle-greba batetaz akordatzen naiz. Epaitegiari dagokionez... Guillem irakurtzen amaitu dudan aste berean "14/98 Desobedienteak" antzezlana ikustera joan gara. Kafka motz geratu zen, justiziaren funtzionamenduaz idatzi zuenean... Zenbat min eta zenbat inpotentzia!
Guillem hil zutenean Xavi Sarriàk 16 urte zituen. Harek idatzi du "La mort de Guillem" filmean ageri den abestia: "No s'apaguen les estreles". Kantu ederra da, baina aukeran, bakarka egin zuen lehen diskari izena ematen diona nahiago dut nik: "Amb l'esperança entre les dents" (Esperantza hortzen artean). Kantu hori izan da, hain zuzen ere, liburua irakurri bitartean buruan bueltaka izan dudana: …
Gustatu zait liburua nola dagoen idatzita...polifoniatik. Pertsona ugarik (anonimoak, zenbaki soil batek identifikatuta) nork bere bertsioa kontatzen, harik eta istorioa oso-osorik osatu arte.
Liburuak bi hari-mutur ditu: Guillem-en hilketa eta horren epaiketa. Ez dakit esaten bietako zeinek egiten duen min gehien. EHn ere ezagutu ditugu (garai bertsuan?) kalean jendea bildurtzen ibiltzen ziren banda faxista horietakoak. Eraso horien aurkako ikasle-greba batetaz akordatzen naiz. Epaitegiari dagokionez... Guillem irakurtzen amaitu dudan aste berean "14/98 Desobedienteak" antzezlana ikustera joan gara. Kafka motz geratu zen, justiziaren funtzionamenduaz idatzi zuenean... Zenbat min eta zenbat inpotentzia!
Guillem hil zutenean Xavi Sarriàk 16 urte zituen. Harek idatzi du "La mort de Guillem" filmean ageri den abestia: "No s'apaguen les estreles". Kantu ederra da, baina aukeran, bakarka egin zuen lehen diskari izena ematen diona nahiago dut nik: "Amb l'esperança entre les dents" (Esperantza hortzen artean). Kantu hori izan da, hain zuzen ere, liburua irakurri bitartean buruan bueltaka izan dudana:
Som la gent
que no es rendeix
fràgils humils
supervivents
tota una vida
a la deriva
amb l'esperança
entre les dents