Alex (e)k Jon Artano(r)en Juana liburuaren kritika egin du
Kazetaritza-kronika eta literatura
3 izar
Zerbati laburra behar nuen astebururako eta, JUANA liburuari buruz oso kritika onak entzunak nituenez, hari ekin nion, zertaz zihoan oso ongi jakin gabe. Lehen atalak despistatu egin nau... baina, gerora, ohartu naiz beharrezkoa zela Juanaren nondik-norakoak kontatzeko.
Harritu egin nau pertsonajeak: XIX. mendeko abenturazale bat, XXI. mendean. Gustatu zait pertsonajea nola eraikitzen duen liburuan zehar, elkarrizketaz elkarrizketa.
Ezin izan dut amaierara arte itxaron eta Interneten sartu naiz Juanari buruzko historian eta istorioetan kuxkuxeatzeko. Liburuan bere Facebook-profila aipatzen da behin baino gehiagotan. Ez dut aurkitu (agian ezabatu dute, honez gero), baina hainbat testu eta argazki aurkitu ditut hor eta han.
Inpaktatu egin nau gertaera horiek 2020. urtekoak izateak. Beste garai bateko kontakizuna dirudi, baina ez... atzo goizekoa da.
Uste dut noiz edo noiz hitz egin dudala honetaz: gustukoa dut kronika. Kronika informazioa eta sentsorialitatea da: historia gertatu den lekuaren usaina du eta irakurtzen duenari hunkidura eragiten dio. Jonek oso ondo garatu du, nire ustez. Nik hiru puntu azpimarratuko nituzke:
- Bitxia egin zait eguraldiari eta inguruko naturari zenbat aldiz egiten dion erreferentzia. Horixe da sentsorialitatea lantzea: historia kontatzearekin batera, kazetariak ikusi, usaindu... sentitu zuena sentitzera hurbiltzea
- Deserosoa egin zait Juana etxean hartu zutenetik hil zutenera arte dagoen hutsartea: zer gertatu zen, Juana zer sentitu zuen... Iruditzen zait Jon Artanok nahita sortzen duela deserosotasun hori.
- Ondo lortzen du Kolonbiako lurralde isolatu batean gertatzen dena trasladatzea, bertako egoera soziopolitikoari buruzko datu mordoa eman gabe. Bada meritua!
Oro har, kazetaritza-kronikaren eta literatuaren arteko nahasketa interesgarria iruditu zait.
Hurrengoaren zain!