Sahara, herri bat erresistentzian

Azal biguna, 252 orrialde

Euskara hizkuntza

2023ko aza. 8a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-348-3
ISBN-a kopiatu!
5 izar (3 berrikuspen)

Mendebaldeko Saharakoa ahaztutako eta isilarazitako gatazka da. Hamasei urteko gerraren ostean eta ia hiru hamarkadako su-etenaren ostean, sahararrek berriz ere armak hartu dituzte. Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia izan zen, 53. probintzia, baina frankismoak ez zuen behar bezala amaitu deskolonizazio prozesua. Traizioen kateaketa etengabea da orduz geroztik. Marokoren okupazioak munduko harresi luzeenaren bi aldeetan banatuta bizitzera behartu ditu sahararrak batzuk jazartuta bizi dira eta beste batzuk errefuxiatuta, basamortuen basamortuan. Fronte Polisarioa, klandestinitatean sortu zen askapen mugimendu nazionalak, estatu bat eratu du erbestean. Liburu hau kazetaritza kronika bat da. Kristina Berasainek modu erraz bezain sakonean kontatzen du ahanzturara kondenatutako herri honen borroka, bertatik bertara, sahararren kontakizunak eta lekukotzak, historiaren pasarteekin tartekatuz. Lurralde okupatuetako eta kanpalekuetako sahararrak gerraz, errepresioaz, heriotzaz eta erbesteaz mintzatzen dira, baina okupazioa hasi zela 50 urte betetzear daudenean, ez dute independentzia eskuratzeko eta jaioterrira itzultzeko itxaropena galdu. Sahararra bere nortasunari, duintasunari eta erresistentziari eusten dion herria da.

Edizio 1

Ez naiz harritzen Argia Saria jaso izana

5 izar

Saharar herriari buruz gutxi dakidala onartu behar dut. Liburu hau guztiz gomendagarria iruditu zait haiei buruz gehiago ikasteko. Liburuaren egilea den Kristina Berasain kazetariak 2024ko Prentsako Argia Saria jasotzean esan zuen bezala: “Munduan ahaztutako herri eta gatazka asko daude”. Liburu honi esker euskaldunen artean sahararrena ezagunxeago izango dela pentsatu nahi dut. www.argia.eus/albistea/prentsa-argia-saria-sahara-herri-bat-erresistentzian

(e)k Kristina Berasain Tristan(r)en Sahara, herri bat erresistentzian liburuaren kritika egin du

Sahara, horren gertu eta horren urrun

Baloraziorik ez

Amaitu dut #SaharaErresistentzian liburua. Erraz irakurtzen da, baina liburu gogorra da.

Gure lehengo etxean, saharar familia bat bizi zen beheko pisuan. Jende atsegina zen, baina inoiz ez genuen haiekin harreman handirik. Irakasle bat izan nuen (liburuan aipaten da) Arabako SEADen Lagunen Elkartean oso sartuta... Bitxia da. Horren gertu eta horren urrun. Esango nuke harritu egin nauela Saharaz horren gutxi jakiteak. Sahara bitan zatituta zegoenik jakin bai... baina ez naiz orain arte ohartu horrek guztiak zer zekarren.

Deigarriak (eta lazgarriak) egin zaizkit tortura eta errepresio gordinaren kontakizunak. Are lazgarriagoak lehen pertsonan kontatzen direnean.

Argigarria egin zait liburuaren amaieran ageri den kronologia. Perspektiba ematen du. Kanpalekuak behin-behineko irtenbide gisa sortu ziren... eta estatu bat izatera iritsi dira. Behin-behinean sortu ziren eta 50 urte bete dituzte dagoeneko. Hots, kanpalekuetan bertan jaio diren berrogeitapiko urteko gizon-emakumeak daude. Ikaragarria da.

Lotsagarria iruditu zait Espainiako gobernu(ar)en jokabidea. Saldukeria.

Interesgarria egin zait, Sahararen antropologiaz aritzen den kapitulua, …

avatar for Haltzadia

baloratu du

5 izar