Itzuli

(e)k Mari Luz Esteban Galarza(r)en Haragizko erreformak liburuaren kritika egin du (Pamiela poesia)

Mari Luz Esteban Galarza: Haragizko erreformak (Paperback, euskara language, Pamiela) 4 izar

Poesia bizitza-istorio bihurten denean...

Baloraziorik ez

Bizitza-istorioak edo bizitza-historiak gizarte zientzietan, bereziki antropologian eta soziologian, erabiltzen den ikerketa-metodo kualitatiboa da, non pertsona batek bere bizitza osoaren edo bizipen konkretu batzuen kontakizuna egiten dion ikertzaileari, guztiz modu irekian.

Nabari da Mari Luz Esteban antropologoa dela. Esango nuke haragizko erreformak liburua horixe dela: txatalez txatal, bizitza-historia bat. Bertan gertakizun handiak eta txikiak nahasten dira, oroitzapenak, emozioak, ikaspenak... Den-denek dute lekutxoren bat... "lo que no mata, enseƱa".

Poesia irakurtzen dudanean, bigarren aldiz irakurri nahi ditudan poemak ixa txiki batekin markatu ohi ditut. Oraingoan amore eman dut. Liburua gehiegi zikintzea zela ikusi dut.

Pasarte batzuekin erabat identifikatua sentitu naiz. Izan ere...

...neuk ere Bosten bilduma osoa irakurri nuen umetan. Neuk ere gogoratzen ditut martxoaren 3ko sarraskiaren ingurukoak. Neuk ere Larraonan egon nintzen, UEUko ikastaroetan. Neuk ere ez dut euskara guraso-hizkuntza... neuretzat ere lan-hizkuntza eta semealaba-hizkuntza da. Neuk ere gozatu eta sufritu egin nuen euskara ikasten. Pandemia antzera paratu genuen guztiok, "espazioak denborari gaina hartzen ziola ikusten". Eta bai... neuk ere Niko Etxart maite dut, bereziki a capella kantatzen duenean...

Ziurgabetasun garaietan bizi gara...

Ziurgabetasunaren garaian nekeza da geroa irudikatzea eta dogmatismoaren tentazioa nagusitu egiten da.

Gustatu zait teoria maketoaren proposamena:

nago euskalduntasunaren teoria maketo baten premian bagarela

teoria maketoa kanporako eta barrurako kolonialismoaren azternak agerian uzteko

/.../

teoria maketoa gure artean diren desberdintasunak eta desberdinkeriak ez ahazteko

/.../

teoria maketoa euskaldun perfekturik ez dela ez inoiz ez inon izango berresteko

Euskalgintzak begirada intersekzional hori behar du, berandu baino lehen.