Paperjale.eus

Irakurketa eta iritzi soziala

Deszentralizatua

Lagunkoia

Korporazioen Aurkakoa

BookWyrm logo

Euskal irakurleak eta liburu maitaleak batu gaitezen!

Pilatutako liburu asko dituzu? Noizbait irakurri nahi dituzu? Euskaraz gehiago irakurri nahi duzu? Ez daukazu zer irakurri eta inspirazio bila ari zara? Bada, Paperjale.eus zuretzat da.

Paperjale.eus librea, soziala eta federatua da. Liburuez eta literaturaz euskaraz aritzeko lekua. Gainontzeko BookWyrm instantzietako erabiltzaileekin harremanetan egon zaitezke, baita fedibertsoko beste kide batzuekin ere, hala nola, Mastodon, Pleroma...

Jarrai gaitzazu Mastodonen informazio gehiago izateko: @abaraska@mastodon.eus

  • Erabiltzaile aktiboak: 202
  • Bidalitako egoerak: 7.057
  • Softwarearen bertsioa: 0.6.3

Ongi etorri Paperjale.eus(e)ra!

Paperjale.eus BookWyrmen parte da, irakurleentzako komunitate independente eta auto-kudeatuen sarea. BookWyrm sareko edozein instantziako kideekin egin dezakezu harremana, baina gure komunitate honek bere ezaugarri propioak ditu.

Miñan da Paperjale.eusko libururik gogokonea, bere batezbesteko balorazioa 4,9 izanik, 5eko eskalan.
Bar Gloria irakurri nahian dabiltzan Paperjale.eus(e)ko erabiltzaile gehien dituen liburua da.
Euskalia da Paperjale.eus(e)n balorazio zatituenak dituen liburua.

Erakutsi zure irakurketak, hitz egin liburuei buruz, idatzi iritzi eta balorazioak eta deskubritu zer ikurri hurrengo. Publizitaterik gabe, korporazio handien aurka eta komunitatera bideratuta, BookWyrm giza mailako softwarea da, txikia eta pertsonala izateko diseinatua. Funtzionalitateen eskaerak, akatsen txostenak edo amets handiak badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta partekatu gurekin zure ikuspegia.

Ezagutu zure administratzaileak

Paperjale.eus(e)ko moderatzaileek eta administratzaileek webgunea martxan mantentzen dute, jokabide-kodea betearazi eta erabiltzaileek spama eta portaera txarra salatzen dutenean erantzuna ematen dute.

Administratzailea

Administratzailea

admin@paperjale.eus

duela urte 1, hilabete 1(e)an batu zen

Moderatzailea

Dabid

desertorea@paperjale.eus

duela urte 1, hilabete 1(e)an batu zen

Moderatzailea

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela urte 1, hilabete 1(e)an batu zen