Paperjale.eus

Irakurketa eta iritzi soziala

Decentralized

Friendly

Anti-Corporate

BookWyrm logo

Euskal irakurleak eta liburu maitaleak batu gaitezen!

Pilatutako liburu asko dituzu? Noizbait irakurri nahi dituzu? Euskaraz gehiago irakurri nahi duzu? Ez daukazu zer irakurri eta inspirazio bila ari zara? Bada, Paperjale.eus zuretzat da.

Paperjale.eus librea, soziala eta federatua da. Liburuez eta literaturaz euskaraz aritzeko lekua. Gainontzeko BookWyrm instantzietako erabiltzaileekin harremanetan egon zaitezke, baita fedibertsoko beste kide batzuekin ere, hala nola, Mastodon, Pleroma...

Jarrai gaitzazu Mastodonen informazio gehiago izateko: @abaraska@mastodon.eus

Privacy Policy

Zer informazio biltzen dugu?

  • Kontuaren oinarrizko informazioa: Zerbitzari honetan izena ematen baduzu, erabiltzaile-izena, e-mail helbidea eta pasahitza sartu beharko dituzu. Profilean bestelako informazioa sartu dezakezu esaterako pantaila-izena eta biografia, eta profileko irudia igo dezakezu. Erabiltzaile-izena, pantaila-izena, biografia, eta profileko irudia beti dira publikoak.
  • Mezuak, jarraitzea eta beste informazioa: Jarraitzen duzun jendearen zerrenda publikoa da, baita zure jarraitzaileena. Iruzkin bat bidaltzean, data eta ordua gordetzen dira.
  • Mezu zuzenak: Mezu guztiak zerbitzarian gorde eta prozesatzen dira. Honek esan nahi du kasu batzuetan beste zerbitzari batzuetara bidaltzen dela mezua eta han kopiak gordetzen direla. Borondate oneko ahalegin bat egiten dugu mezuok soilik baimena duten pertsonek ikus ditzaten, baina beste zerbitzariek agian ez. Hortaz, zure jarraitzaileen zerbitzaria zein den egiaztatzea garrantzitsua da. Jarraitzaileak eskuz onartu eta ukatzeko aukera aldatu dezakezu. Kontuan izan zerbitzariaren operadoreak eta mezua jasotzen duen edozein zerbitzarik operadoreek mezuok ikus ditzaketela eta edonork atera dezakeela pantaila argazki bat, kopiatu edo beste modu batean partekatu. Ez partekatu informazio sentikorrik plataforma honen bidez.

Zertarako erabiltzen dugu zure informazioa?

BookWyrm zerbitzuko funtzio nagusietarako. Beste pertsonen edukiarekin harremanetan sartzeko edo zure edukia argitaratzeko saioa hasi behar duzu. Adibidez, beste pertsona batzuk jarraitu ditzakezu zure denbora-lerro pertsonalizatu bat izateko.

Nola babesten dugu zure informazioa?

Hainbat segurtasun neurri hartzen ditugu zure informazio pertsonalaren segurtasuna babesteko, informazio pertsonala sartzen duzunean, bidaltzen duzunean edo atzitzen duzunean. Besteak beste zure nabigatzailearen saioa, SSL bidez babesten da, eta zure pasahitza alde bateko algoritmo sendo batekin hash-eatzen da.

Zein da gure datuak biltzeko politika?

Zure edukiaren kopia duen artxibo bat eskatu eta deskargatu dezakezu.

Zure kontua behin betirako ezabatu dezakezu nahi duzunean.

Zure datuen erabileraren inguruko eskaerarik edo zalantzarik baduzu idatzi: abaraska@sindominio.net

Cookie-ak erabiltzen ditugu?

Cookie-ak erabiltzen ditugu zure hobespenak ulertu eta hurrengo saioetarako gordetzeko.

Informazioa kanpoko inorekin partekatzen dugu?

Ez dugu identifikatu zaitzakeen informazio pertsonala, saltzen, trukatzen, ezta kanpora bidaltzen ere.

Zure eduki publikoak sareko beste zerbitzariek deskargatu dezakete.


Gure pribatutasun-politika aldatzea erabakitzen badugu, aldaketak orri honetan argitaratuko ditugu.

Dokumentu honek CC BY-SA lizentzia du. Eta azkenekoz 2023ko otsailaren 26(e)an eguneratu zen.

Jatorrian Mastodon.eus sarearen pribatutasun-politikatik moldatua.