Itzuli

(e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Belarriko kilkerra liburuaren kritika egin du

Uxue Alberdi Estibariz, Begoña Durruty: Belarriko kilkerra (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde …

Goxoa... baina ez nau erabat harrapatu

2 izar

Liburuak ez nau erabat harrapatu… baina gustura irakurri dut. Agian honelako liburu bati ezin zaio gehiago eskatu. Gustatu zait liburuaren hasieran Uxuek berak egiten duen aitorpena: "ahozkotasuna, memoria eta transmisioa dira liburu honen funtsa eta helburua". Nik neuk badut halako mania bat hiru gai horiekin.

Akordatzen naiz, orain dela urte askotxo, Walter J Ong-ek ahozkotasunari buruz idatzi zuen liburu bat irakurri izana. Gaizki gogoratzen ez badut, bi eratako ahozkotasuna bereizten zuen: lehen eta bigarren mailakoa (primarioa eta sekundarioa). Lehen mailako ahozkotasuna da testu idatziaren mediaziorik behar ez duena. Zerikusi handia du memoriarekin eta kulturaren transmisioarekin. Gertuko munduaz hitz egiten du... eta mundu horri buruzko jakintza biltzea eta gordetzea du helburu.

Lehen mailako ahozkotasunak oso ezaugarri jakin batzuk omen ditu: esaldi subordinatu gutxi erabiltzen ditu, errepikapen eta berformulazio ugari, entzulea narrazioan inplikatzeko formulak... Irakurri bitartean hori guztia buruan izan dut, eta testuan ahozkotasunaren zantzu horiek bilatzen entretenitu naiz.

Uxueren liburuak euskaltegi-garaian irakurtzen genuen beste bat ekarri dit gogora: ABARRAK, Kirikiñorena. Akordatzen? Batuerazko bertsioan irakurtzen genuen euskaltegian, nahiz eta gerora bizkaierazko bertsioa ere irakurri izan dut. Nik neuk oso oroitzapen onak ditut liburu horrekin.