Itzuli

(e)k Kristina Berasain Tristan(r)en Sahara, herri bat erresistentzian liburuaren kritika egin du

Kristina Berasain Tristan: Sahara, herri bat erresistentzian (Paperback, Euskara language, 2023, Elkar) 5 izar

Mendebaldeko Saharakoa ahaztutako eta isilarazitako gatazka da. Hamasei urteko gerraren ostean eta ia hiru hamarkadako …

Sahara, horren gertu eta horren urrun

Baloraziorik ez

Amaitu dut #SaharaErresistentzian liburua. Erraz irakurtzen da, baina liburu gogorra da.

Gure lehengo etxean, saharar familia bat bizi zen beheko pisuan. Jende atsegina zen, baina inoiz ez genuen haiekin harreman handirik. Irakasle bat izan nuen (liburuan aipaten da) Arabako SEADen Lagunen Elkartean oso sartuta... Bitxia da. Horren gertu eta horren urrun. Esango nuke harritu egin nauela Saharaz horren gutxi jakiteak. Sahara bitan zatituta zegoenik jakin bai... baina ez naiz orain arte ohartu horrek guztiak zer zekarren.

Deigarriak (eta lazgarriak) egin zaizkit tortura eta errepresio gordinaren kontakizunak. Are lazgarriagoak lehen pertsonan kontatzen direnean.

Argigarria egin zait liburuaren amaieran ageri den kronologia. Perspektiba ematen du. Kanpalekuak behin-behineko irtenbide gisa sortu ziren... eta estatu bat izatera iritsi dira. Behin-behinean sortu ziren eta 50 urte bete dituzte dagoeneko. Hots, kanpalekuetan bertan jaio diren berrogeitapiko urteko gizon-emakumeak daude. Ikaragarria da.

Lotsagarria iruditu zait Espainiako gobernu(ar)en jokabidea. Saldukeria.

Interesgarria egin zait, Sahararen antropologiaz aritzen den kapitulua, han herri bat dagoela argi ikusten baita, eta baduela gurearekin ere konparazio-punturik. Gameluak eta dromedarioak... nik neuk beti nahasten ditut. Saharan hamaika hitz omen dago dromedarioak izendatzeko; baita euria izendatzeko ere. Urteak ez dira zenbakiekin izendatzen... urteak orduan gertatu ziren gertakizun gogoangarrien bidez izendatzen dira.

Haima omen da sahararren ikur nagusia. Haimak debekatuta daude lurralde okupatuetan. Gasteizen bertako hizkuntza-komunitateaz hitz egiteko saharar-talde bat bildu zutuenean, haima bat jarri zuten Gasteizko Alde Zaharrean... "Auzolana" Pilotalekuan. Saharan "Tuiza" deitzen deitzen diote gure "auzolanari". Hemen: www.youtube.com/watch?v=9JsFrAN8aZI

Iaz "Saharari kantari" diskoa argitaratu zen. Bikaina da. Liburua irakurtzen baduzue, ez ahaztu hori ere entzutea. "Haizea harrien aurka" kanta oso berezia da: youtu.be/jWkWpL64ADE?si=zv4haZxjJcymUyDV

Liburua argitaratu zenean, mahai-inguru bat antolatu zuten Andoainen, aurkezteko. Bideoa youtuben dago. Osagarri ona da liburua irakurtzea erabakitzen baduzue. Aldez aurretik ikustea gomendatzen dizuet. Hemen: www.youtube.com/watch?v=uj8WusjAlrE

#SaharaErresistentzian kronika-liburu bat da. Kronika kazetaritzaren, historiaren eta literaturaren arteko intersekzioan dagoen estilo bat da. Kronika informazioa eta sentsorialitatea da: historia gertatu den lekuaren usaina du eta irakurtzen duenari hunkidura eragiten dio. Traficantes de Sueños argitaletxeak kronikari buruzko ikastaro bat antolatu zuen orain dela hainbat urte. Ikastaro horren audioak ivoox-en daude: www.ivoox.com/podcast-nncc-21-las-voces-salvajes_sq_f1287377_1.html