Izotz ura

Paperback, 248 pages

Euskara language

Published by Susa.

4 stars (6 reviews)

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita du musika, nahiz eta ezer gutxi bezala mugitzen den zerbait bere barruan aspaldiko diskoak entzutera giltzapetzen denean; bigarrena, kontrara, bete-betean dabil musikaren industrian, foku ugariren pean, eta apenas agertzen den hazten ikusi zuten kaleen artera. Han lotu ziren biak musikara, abesbatzako klaseetatik gaztetxeko oholtzara, eta biengan lorratza utzi zuen norbait hil da orain.

Laguntasun harreman baten une fundatzaileak, poz partekatuak eta ezkutuko mindurak dira kontakizun honen hezurdura. Euskal Herriko historia hurbilean girotuta, zeharkaldi berean ageri dira Kilometroak jairako kantu grabaketa, herritik hirirako distantzia, Bataplan, Friburgoko okupazio giroa, gurasoen etxeetako sukaldeak eta bizitzaren xake taula zuri-beltza.

Etengabe eraldaketan diren urak Lide Hernando Muñozen lehen nobelan.

1 edition

reviewed Izotz ura by Lide Hernando

Musika eta literatura

4 stars

Gustatu zait liburua... musikaz ari da, baina beste kontu asko lantzen ditu, nola edo hala: adiskidetasuna, harremenen konplexutasuna, garai bateko gaztetxeetako giroa, desalojoak, arrakasta izatea zer den... Noiz edo noiz liburua utzi behar izan dut, aipatzen ari zen abestia interneten bilatzeko... Gustatzen zait irakurtzeko modu hori.

Liburuan protagonistek Sam Cookeren abesti bat kantatzen dute euskaraz: “A change is gonna come”. Okurritu zait litekeena zela abesti hori benetan euskaraz izatea... “Iritsiko da aldaketa”. Ez. Ez dut topatu.

Azken aldi honetan beste hainbaten ahotsean entzun dudan afera aipatzen du liburuak: naturaltasunaren izenean, gaztelaniaz ere kantatzen hasi dira hainbat talde edo kantari gazte. Lehen aldiz Gorka Urbizuri entzun nion, diska berriaren aurkezpenean. Baina Lideren liburua lehenagokoa da.

Hile honetan askotan gogoratu dut LIHER taldea (LI-de HER-nando). Oihaneder Euskararen Etxeari "gero arte" esateko eman zuen kontzertua gogoratu dut sarri. Nork esango zuen "betirako agur" bihur zitekeela. GASTEIZ ANTZOKIA BEHAR DUGU, ORAIN!

Egia esan, liburuarekin …

Libe Hernandoren literatur debutak oso liburu atsegina ekarri digu

5 stars

Libe Hernandoren literatur debutak oso liburu atsegina ekarri digu. Bere pertsonaiekiko identifikazioa ia saihestezina da, eta bere lanak hainbat gairi buruzko hausnarketa interesgarria eskaintzen du, hala nola musika, helduarorako urratsak eta adiskidetasuna, besteak beste. Jorratutako gai nagusiak horiek badira ere, irakurketaren esperientzia aberasten duten beste elementu batzuez zipriztinduta dago kontakizun hau.

Bereziki gustatu zait flashbackak erabiltzeko modua informazioa pixkanaka eskaintzeko, irakurlearen beharren arabera.

Liburu hau Elegose irakurle taldean (@elegose@mastodon.eus) irakurri genuen, fedibertsoan, eta aitortu behar dut aukeratu genuenean ez zitzaidala deigarria egin. Hala ere, irakurtzen hasi bezain pronto, erabat harrapatu nau.

Etorriko ahal dira gehiago!

4 stars

Harrapatu nau istorioak, harrapatu nau historiak, gure herria ezagutzeko nobela ederra delako. Hasiera du indartsua oso. Gerora, su apalagoan baina, nire ustez, eusten dio tentsioari. Bi pertsonaia dira protagonista, bi emakumezko, musikaren mundukoak biak eta bai, zein interesgarria bakoitzaren bizipen eta testigantzak! Lehen nobela du Libe Hernandok. Hurrengoa irakurtzeko gogoz utzi nau

avatar for tfe

rated it

5 stars
avatar for tfe

rated it

4 stars
avatar for Urk0

rated it

3 stars