#saharaerresistentzian

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

(e)k Kristina Berasain Tristan(r)en Sahara, herri bat erresistentzian kritika egin du

Sahara, herri bat erresistentzian (Paperback, Euskara language, 2023, Elkar) 5 izar

Mendebaldeko Saharakoa ahaztutako eta isilarazitako gatazka da. Hamasei urteko gerraren ostean eta ia hiru hamarkadako …

Sahara, horren gertu eta horren urrun

Baloraziorik ez

Amaitu dut #SaharaErresistentzian liburua. Erraz irakurtzen da, baina liburu gogorra da.

Gure lehengo etxean, saharar familia bat bizi zen beheko pisuan. Jende atsegina zen, baina inoiz ez genuen haiekin harreman handirik. Irakasle bat izan nuen (liburuan aipaten da) Arabako SEADen Lagunen Elkartean oso sartuta... Bitxia da. Horren gertu eta horren urrun. Esango nuke harritu egin nauela Saharaz horren gutxi jakiteak. Sahara bitan zatituta zegoenik jakin bai... baina ez naiz orain arte ohartu horrek guztiak zer zekarren.

Deigarriak (eta lazgarriak) egin zaizkit tortura eta errepresio gordinaren kontakizunak. Are lazgarriagoak lehen pertsonan kontatzen direnean.

Argigarria egin zait liburuaren amaieran ageri den kronologia. Perspektiba ematen du. Kanpalekuak behin-behineko irtenbide gisa sortu ziren... eta estatu bat izatera iritsi dira. Behin-behinean sortu ziren eta 50 urte bete dituzte dagoeneko. Hots, kanpalekuetan bertan jaio diren berrogeitapiko urteko gizon-emakumeak daude. Ikaragarria da.

Lotsagarria iruditu zait Espainiako gobernu(ar)en jokabidea. Saldukeria.

Interesgarria egin zait, Sahararen antropologiaz aritzen den kapitulua, …