mikelgs anamalagon erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@anamalagon zer iruditu liburua? (nahi baduzu erantzun, noski...). Nik utzi egin nuen eta pena eman zidan.
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
@anamalagon zer iruditu liburua? (nahi baduzu erantzun, noski...). Nik utzi egin nuen eta pena eman zidan.

Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten.
Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin …

Liburu honetako testuen patua altxor bilakatzea zen. Alegia, lurpean gordeta geratzea. Gure ahanztura handia pixka bat desjabetzea erabaki du Koldo …
@txikillana jajajaja egurra eman diok! Nik bere lehenengoa bakarrik irakurri nian (Silencio de la ciudad blanca), ez ditik aipatzen Gasteizko Gaztetxea, Hala Bedi, Martxoak 3... Nobela lokala egiten hasi eta detaileak kontatzen hasita, horrelakoak ez aipatzea... agur Saenz de Urturi...

Hegelek nonbait dio historia unibertsaleko gertakari eta pertsonaia handi guztiak bi aldiz gertatzen direla nolabait. Baina atzendu zitzaion eranstea aurrena …
@anamalagon kontatu gero, zer iruditu zaizun! ("Kritika" bat argitaratuz, adibidez, horrela ikusiko dut eta erantzungo dizut). Nahi baduzu, noski.
Egileek Gasteizen egin zuten liburuaren aurkezpenean egon nintzen eta bertan entzundako batzuk jasoko ditut hemen.
Laboari buruzko lan hau egitea ardura handia zen. Argitaletxe arrunt baten ordez, EHUrekin katedra baten babesean eginda denbora gehiago hartu ahal izan zuten (merezi izan du, bistan da).
Hasiera, adibidez, ez zekiten nola egin. Beraz, ze arraio, western batekin hasiko gara! pentsatu zuten. Esan izan omen da Laboak bikingo begiak zeuzkala, edo txerokia zela... ba hortik hasten da liburua.
Fikzioa baliatu dute, benetako Laboa harrapatzen saiatzeko. Sintesia egin behar hau eta gezurrarekin egia esatearena ulertzeko, adibide gisa balio dezake txakurrak. 6 edo 7 txakur izango zituzten bizitza osoan zehar, guztiak arraza berdintsukoak. Bada, komiki honetan bakarra agertzen da, eta ez da txakur zehatz horietako bat. Baina guzti horiek adierazten ditu.
Biñetak gama kolore bakarrean eginda daude, baina adibidez urdin gama dutenak Donostiakoak dira, zuri-beltzekoak kontzertuak... eta Zumeta margolaria laguna zuen, eta bere omenez kolore primarioekin …
Egileek Gasteizen egin zuten liburuaren aurkezpenean egon nintzen eta bertan entzundako batzuk jasoko ditut hemen.
Laboari buruzko lan hau egitea ardura handia zen. Argitaletxe arrunt baten ordez, EHUrekin katedra baten babesean eginda denbora gehiago hartu ahal izan zuten (merezi izan du, bistan da).
Hasiera, adibidez, ez zekiten nola egin. Beraz, ze arraio, western batekin hasiko gara! pentsatu zuten. Esan izan omen da Laboak bikingo begiak zeuzkala, edo txerokia zela... ba hortik hasten da liburua.
Fikzioa baliatu dute, benetako Laboa harrapatzen saiatzeko. Sintesia egin behar hau eta gezurrarekin egia esatearena ulertzeko, adibide gisa balio dezake txakurrak. 6 edo 7 txakur izango zituzten bizitza osoan zehar, guztiak arraza berdintsukoak. Bada, komiki honetan bakarra agertzen da, eta ez da txakur zehatz horietako bat. Baina guzti horiek adierazten ditu.
Biñetak gama kolore bakarrean eginda daude, baina adibidez urdin gama dutenak Donostiakoak dira, zuri-beltzekoak kontzertuak... eta Zumeta margolaria laguna zuen, eta bere omenez kolore primarioekin garrantzia duten gauza edo momentuak adierazi dira komikian.
Kapituluen arteko marrazkiek (eroglifiko modukoak) abesti bana adierazten dute.
Seguru ahaztu dudala zerbait, baina tira! Spoilerrik ez dut uste egin dudanik, bilatu liburua eta gozatu!!
@txikillana ea gustatzen zaizun! Beste liburu pare batekin harrituta utzi nauzu, ez gustatu eta hala ere irakurri! 🥴😄
Oso berezia izan zen liburu hau niretzat. Dublinen bakarrik nengoela irakurri nuen. Protagonistak ere bidaia bat egiten duela gogoratzen dut, narratzaileak "... egingo duzu" moduan kontatzen ditu gauzak... Gustura irakurriko ditut lerro batzuk berriro, eskuartean suertatzen zaidanean!

"Arazoa ez baita ez nintzela inoiz gauza izan boterea ondo kontrolatzeko: batzuetan, ikusezin izateko gogo gehien nuenean ikusten ninduen jende …
@Mendilarre oso logikoa iruditzen zait nork bere liburuen berri ematea! Ez dakit zein den idazleen paper "egokia" sare sozial honetan, baina zalantzarik gabe nahiago dut idazleak hemen aktibo egotea.
Lata handi-handia eman beharko luke idazle batek bere liburuari buruz (nire ustez) spam gisa kontsideratzen hasteko.
Momentuz irakurle bat gehiago lortu duzu, hori seguru! Eta ez dizkiet izarrak bakarrik emango. Garrantzitsua iruditzen zait, errespetuz beti, kritika batean puntuazioaz gain zerbait idazten saiatzea baita ere.
Egun ona izan!!
@Mendilarre eeh?? Bi liburu dauzkazu idatzita? Ez nekien! Ahal dudanean bilatu behar ditut!

Ostadar 7310 izeneko «planetan» bizi dira gizakiak. Zeru koloretsu baten pean eta marraz ongi zehaztu-tako metal koloreko lur soil eta …
Frantziako hauteskunde batzuetatik abiatuta, islamaren indartze bat erakusten da liburu honetan, eragin politikoak dauzkana eguneroko bizitzan eta maila geopolitikoan.
Asko gustatu zait Gerardo Markuletaren itzulpena, oso gustura irakurri dut.
Hala ere, ez dizkiot bost izar eman. Espektatiba altuegiak nituelako beharbada. Hala ere, gomendatzen dut noski eta irakurri ondoren begiratzeko hemen daude, spoiler eta guzti, kapitulu bakoitzaren ondoren egin ditudan iruzkinak.
Asko gustatu zitzaizula esan zenuen @birasuegi@paperjale.eus Nahi baduzu mezu honen jarraian komenta dezakegu! Zuk ere amaitu berri, ezta @zanpeter@paperjale.eus?