Erabiltzailearen profila

Miren Blokeatutako kontua

miren@bookwyrm.social

duela urte 1, 2 hilabete(e)an batu zen

Liburuen balorazioak honakoaren arabera:

★☆☆☆☆ Bukatu gabe irakurtzeari uztekotan egon naiz ★★☆☆☆ Damutzen naiz irakurri izanaz ★★★☆☆ Ondo, besterik gabe ★★★★☆ Gustura irakurri dut ★★★★★ Asko gustatu zait, irakurtzea gomendatuko nuke eta litekeena da nik neuk berriz irakurtzea!

[Hemendik egokitua: twitter.com/paularambles/status/1492572199353720833]

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Miren(r)en liburuak

Orain irakurtzen (8 guztiak ikusi)

Ikusi liburu guztiak

Erabiltzailearen aktibitatea

(e)k Marilar Aleixandre(r)en Emakume gaiztoak irakurtzen bukatu du

Emakume gaiztoak (EBook, 2023, Alberdania) 4 izar

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere …

Hizkerak esfortzu pixka bat eskatu dit baina gustura irakurri dut. Ez hain aspaldidanik gaurdaino emakumeon eskubideetan aurreratutakoaz ohartzeko/gogoratzeko baliagarria gertatzen da liburua. Bizitzaren zoritxarrek (edo besteen gaiztoa izateak) automatikoki gaiztoak bihurtzen zituzten emakumeen testigantza bat.

La crisis de la narración (Paperback, 2022, Herder) 5 izar

Las narraciones crean lazos. De ellas nace lo que nos conecta y vincula. De este …

La decadencia de la filosofía comienza en el momento en que ella pretende ser una ciencia, e incluso una ciencia exacta. La filosofía como ciencia abjura de su origi al carácter narrativo. S causa de ello se queda sin habla. Enmudece. La filosofía académica, que se limita a administrar la historia de la filosofía, es incapaz de narrar. No es un riesgo, sino una burocracia. Por eso, la actual crisis de la narración afecta también a la filosofía [...]. Hemos perdido la audacia para la filosofía, la audacia para la teoría, hemos perdido la audacia para la narración. Deberíamos ser conscientes de que, en el fondo, pensar no es otra cosa que narrar, y de que el pensamiento avanza con pasos narrativos.

La crisis de la narración,  

(e)k Alan Bennett(r)en Una lectora nada común kritika egin du

Una lectora nada común (Paperback, 2008, Anagrama) 4 izar

Si sus perros hubieran respondido a su llamada, la reina no habría descubierto el vehículo …

Irakurle amnesikoa ezohiko irakurleari buruz

4 izar

Irakurketa apuntatzean ikusi dut irakurria nuela liburua (duela 10 urte). Irakurle amnesikoa izanik, lehen aldia balitz bezala gozatu dut liburua—literalki. Puntuazio berbera oraingoan ere: irakurketa erraza, atsegina, entretenigarria.

(e)k Byung-Chul Han(r)en Vida contemplativa kritika egin du

Vida contemplativa (Paperback, Taurus) 4 izar

Estamos perdiendo nuestra capacidad de no hacer nada. Nuestra existencia está completamente absorbida por la …

Ekintzarik ezaren laudorioa, Han estiloan (onerako eta txarrerako)

3 izar

Izenburuak dioena, ekintzarik ezaren edo kontenplazioarem laudorioa hain zuzen, osatzen du hainbat autoreren lana/ekintza/aktibitatearen inguruko ikuspegiak jasoaz (Nietzsche, Heidegger, Benjamin, besteren artean), bereziki Hannah Arendt-en Vita activa (gaztelaniaz La condición humana iztulia) liburuari kontrajarriz.

Argudiaketa momentu askotan alemanierazko hitz-jokoetan oinarritzen da eta horietan galdu egin naiz erabat.

Autore berberaren Infocracia liburuarekin gertatu zitzaidan bezala, honetan ere atentzuoa eman dit idazketaren erritmoak: esaldi oso laburrak erabiltzen ditu sarri, haien arteko lotura sintaktikorik esplizituki egin gabe, lotura semantikoan utziaz. Ez dakit honekin lotuta ala ez, idazkeraren eta planteamenduen logika eta arrazoiketa, nola esan, errizomatikoak egiten zaizkit: hierarkiaz antolatuta baino gehiago, ideia batetik bestera jauzi eginez. Agian horregatik ez diot ikusi segida bat testuari, eta amaiera bat-batekoa, borobildu gabea, iruditu zait.

aipatu zuen Marina Garcés(r)en Nueva ilustración radical

Nueva ilustración radical (2017, Anagrama) Baloraziorik ez

Se nos embarca en proyectos de inteligencia delegada, en los que por fin podremos ser tan estúpidos como los humanos hemos demostrado ser, porque el mundo y sus dirigentes serán inteligentes por nosotros. Un mundo smart para unos habitantes irremediablemente idiotas.

Nueva ilustración radical,  

"Adimen artifizial"en garaian...

Hamabost egun Urgainen (EBook, euskara language, 1996, Erein) 4 izar

Urgain herri baketsua da. Lasaia. Lanean dakite urgaindarrek, Txominek bezalaxe, bertako kanposantuaren kargu. Hildako bat …

Erraz eta gustura irakurtzekoa

5 izar

Gogoan nuen aspaldi gustura irakurria nuela eta oraingoan ere hala izan da #HamabostEgunUrgainen. Urte batzuk baditu eta atentzioa eman didaten bi gauza:

  • emakumeen trataera, nolabait esateko, "ez da ondo zahartu". Neskame zein protagonisten emazteak, haien esanak eta iritziak sarri gutxiesten dituzte bai pertsonaiek eta baita narratzaileak ere, inolako gupidarik gabe.
  • @Izaskun@mastodon.eus​i irakurri bezala, nabari zaio joandako denbora euskaraz idazteko moduan! Asko aldatu da kontua, eta ondo etorri zait atzerako begirada hau horretaz ohartzeko.

Irakurketa labur bezain harrapatzailea, gomendagarria erabat.