Dabid (e)k Jose Antonio Loidi(r)en Hamabost egun Urgainen liburuaren kritika egin du
Irakurtzea gomendatzen dizuet
5 izar
Kontatzen zaigun istorioa oso interesgarria dela esaten hasiko naiz, eta amaiera, nire ustez, ez dela aurreikusteko modukoa. Erritmoa ere ona da, eta pertsonaiak, oso ñabardura gutxirekin bada ere, ondo ekarrita daude. Berez, ondo funtzionatzen duen thriller baten eta euskarazko lehen nobela beltzaren aurrean gaude eta ezin dugu epaitu gaur egungo literaturatik.
#HamabostEgunUrgainen liburuaren harira, aipatu behar den lehenengo gauza da euskara batuaren sorrera (1968) baino lehenagokoa dela (1955). Zentzu horretan, ziur naiz Ereinek oso lan ona egin duela hizkuntza egokitzerako orduan, egungo euskaldunok liburu honetaz gozatzeko aukera izan dezagun. Hala ere, liburua irakurtzerako orduan, nire sentsazioa da aizkorakadaka idatzi zela. Baina, ulergarria da eta ez da liburua irakurtzen jarraitzeko gogoa kentzen dizun zera bat, beraz, bitxikeria gisa aipatzen dut. Baina aipatu nahi nuen. 🫶
Euskal literatura gustuko baduzu, liburu hau disfrutatuko duzu, beraz animatu irakurtzera.