mikelgs (e)k Antonio Altarriba(r)en El arte de volar liburuaren kritika egin du
Aita-biografia bat
4 izar
Gizon baten bizitza ardatz hartuta Espainiako gerra zibila eta ondorengo hamarkada faxistak erakusten ditu komiki honek. Emakumeak gizonen desio objektu gisa deskribatzen dira ia kasu guztietan, era desberdinetan. Zalantza geratzen zait ea egileak hori gizarte matxista baten kritika gisa egin duen.
Antonio Altarribak bere aitaren bizitza jasotzen du, berak bizitu izan balu bezala, Maus komiki famatuan bezala. Bizipenak bestelakoak dira, noski.
Zahartzaroko dekadentzia deskribatu eta zahar-egoitzen kritika bat ere egiten du. Gogoan dut gastroenteritisak jota nengoela liburu hau irakurri nuenean. Bi egun neraman ezer jan gabe, ondo eta lasai gainera, goserik gabe. Eta pasarte batean agure kuadrila baten elkarrizketa kakaren ingurukoa da, eta zahartzaroan deskubritzen dela bizitzaren sekretua, errealitate sinplea: digestio hodi bat baino ez garela. Oso bitxia izan zen niretzat irakurketako momentu hori.