Miren (e)k Jose Antonio Loidi(r)en Hamabost egun Urgainen liburuaren kritika egin du
Erraz eta gustura irakurtzekoa
5 izar
Gogoan nuen aspaldi gustura irakurria nuela eta oraingoan ere hala izan da #HamabostEgunUrgainen. Urte batzuk baditu eta atentzioa eman didaten bi gauza:
- emakumeen trataera, nolabait esateko, "ez da ondo zahartu". Neskame zein protagonisten emazteak, haien esanak eta iritziak sarri gutxiesten dituzte bai pertsonaiek eta baita narratzaileak ere, inolako gupidarik gabe.
- @Izaskun@mastodon.eusi irakurri bezala, nabari zaio joandako denbora euskaraz idazteko moduan! Asko aldatu da kontua, eta ondo etorri zait atzerako begirada hau horretaz ohartzeko.
Irakurketa labur bezain harrapatzailea, gomendagarria erabat.