508 orrialde

Euskara hizkuntza

2026ko ira. 22a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-647-7
ISBN-a kopiatu!
5 izar (berrikuspen 1)

Abokatu britainiar gazte bat, Jonathan Harker, Transilvania urrunera bidaian doa, hango bezero misteriotsu batek deiturik, Londresen etxe bat erosi nahi duela-eta. Karpato mendi malkartsuetako gaztelu batean ezagutuko du Drakula kondea, eta, hortik aurrera, era guztietako emozioak piztuko dituen abentura-sorta abiatuko da pertsonaia gogoangarrien talde baten eskutik, tartean direla Mina Murray ausarta eta Van Helsing doktore bitxia. Terrorezko klasiko handi bat da eleberri hau, banpiroen istoriorik ezagunena, mila bertsio, komiki eta filmen oinarri izan dena eta guztion iruditeria kolektiboan leku nabarmena duena. Literatura gotikoaren elementu guztiak xurgatu eta ustiatzeaz gain, Ingalaterra viktoriarraren ifrentzua ere eskaintzen digu baina: bizimodu zurrunaren ihes-balbula, emakume berriaren aurreko lilura eta beldurra, errepresio sexualaren kontrako perbertsio-festa. Baita, gutxitan aipatu arren, umore etengabea darion kontakizuna ere. Hona, beraz, Ana Moralesen hitzaurre, ohar eta itzulpenaz, literatura unibertsaleko maisulan bat, irakurleari dar-dar eta kar-kar eragingo diona.

Edizio 1

(e)k Bram Stoker(r)en Drakula liburuaren kritika egin du

Klasiko baten itzulpen bikaina

5 izar

Drakula irakurri gabea banintzen ere hasierako zatia oso ezaguna egin zait. Hortik aurrerakoa ia erabat ezezaguna. Istorioak harrapatu nau eta asko gozatu dut. Idazleak tentsioa eta interesa amaiera arte mantentzea lortzen duela iruditu zait. Zati batzuetan nabari da eleberriak ia 130 urte dituela, baina Ana Morales itzultzaileak (@gailetagilearen_alaba@mastodon.eus) hitzaurrean dioen bezala baditu kontu interesgarri asko ere.

Itzultzailea aipatu dudanez, esan beharra daukat liburua gustagarri egitearen osagai garrantzitsu bat euskarazko itzulpena bera dela. Asko gustatu zait nola erabiltzen dituen euskalkiak ingelesezko dialektoetan idatzitako zatietan, Van Helsing-ek atzerritarra izanik duen hitz egiteko modu bitxia nola ekarri duen euskarara... #DrakulaEuskaraz