Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 3 urte, 4 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Uxue Apaolaza Larrea(r)en Bihurguneko nasa liburuaren kritika egin du (Narratiba, #139)

Uxue Apaolaza Larrea: Bihurguneko nasa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen …

Gomendagarria!

4 izar

Madrilen bizi den euskal emakume gazte baten kontakizunak. Egiten dituen zenbait erreferentzia zinematografiko ez ditut ezagutzen, beraz ez dut dena ulertu, baina nahikoa bai, gozatzeko. Ez dut gehiago kontatu nahi. Lehen ipuinak eta azkena gustatu zaizkit gehien. Irakurri! ADI: nahiz eta protagonista bera izan eta garapen bat egon ipuinetan zehar, hau ez da nobela bat, ez dira kapituluak. Ipuinak dira eta arreta dezente (gehiegi batzuetan) eskatzen diote irakurleari.

aipatu zuen Uxue Apaolaza Larrea(r)en Bihurguneko nasa (Narratiba, #139)

Uxue Apaolaza Larrea: Bihurguneko nasa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen …

... mapa bat izango du bere logelako horman? Positak puntu bakoitzera noiz joan gogorarazteko?

Bihurguneko nasa,   (Narratiba, #139) (41. orria)

Positak! Suposatzen dut ez dagoela hiztegian. Segituan ulertu dut eta gustatu zait irakurtzea!

(e)k Antonio Altarriba(r)en El arte de volar liburuaren kritika egin du

Antonio Altarriba, Joaquim Aubert Puigarnau "Kim": El arte de volar (Hardcover, Gaztelania language, 2016, Norma editorial) 4 izar

El 4 de mayo de 2001, el padre de Antonio Altarriba se arrojó por la …

Aita-biografia bat

4 izar

Gizon baten bizitza ardatz hartuta Espainiako gerra zibila eta ondorengo hamarkada faxistak erakusten ditu komiki honek. Emakumeak gizonen desio objektu gisa deskribatzen dira ia kasu guztietan, era desberdinetan. Zalantza geratzen zait ea egileak hori gizarte matxista baten kritika gisa egin duen.

Antonio Altarribak bere aitaren bizitza jasotzen du, berak bizitu izan balu bezala, Maus komiki famatuan bezala. Bizipenak bestelakoak dira, noski.

Zahartzaroko dekadentzia deskribatu eta zahar-egoitzen kritika bat ere egiten du. Gogoan dut gastroenteritisak jota nengoela liburu hau irakurri nuenean. Bi egun neraman ezer jan gabe, ondo eta lasai gainera, goserik gabe. Eta pasarte batean agure kuadrila baten elkarrizketa kakaren ingurukoa da, eta zahartzaroan deskubritzen dela bizitzaren sekretua, errealitate sinplea: digestio hodi bat baino ez garela. Oso bitxia izan zen niretzat irakurketako momentu hori.

Mikel Etxeberria Okariz erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@okarizmikel hobe "kritika" bat egitea, ezta? Bestela liburuan klik egitean zure iruzkin hori ez zaigu agertuko besteoi, etorkizunean (jarioan ikusi dut orain zure mezua, jarraitzen zaitudalako).

Onena nire ustez Kritikak dira: izarrak, izenburu bat eta iruzkin bat.

Iruzkinak, aipuak, liburua hasi edo amaitzean idatzitako iruzkinak... uste dut jarioan ikusten dituztela jarraitzaileek, baina gero ez dira txukun jasota geratzen, ezta? Besterik gabe!

Oier Gorosabel Larrañaga erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@txikillana agian mugikorra ez duzulako ondo irauli, argazkia atera aurretik? Beharbada horizontalki zegoela uste zuen.

Saderen portada argazkia internetetik lortu nuen. Leiçarragarena ordenagailuan deskargatu nuen zure argazkia, irauli, gorde eta berriro igo.

Gustura egiten dut! Batez ere portada igo gabe daukaten liburuekin... oso itsusia iruditzen zait laukizuzen urdin hori 😆

(e)k Koldo Izagirre(r)en Zaldi bat ihes garrezko zelaian liburuaren kritika egin du

Koldo Izagirre: Zaldi bat ihes garrezko zelaian (Paperback, Euskara language, Argia) 4 izar

Liburu honetako testuen patua altxor bilakatzea zen. Alegia, lurpean gordeta geratzea. Gure ahanztura handia pixka …

Denboraren makina dira kronikak

4 izar

Historiako beste garai batera eramaten zaituzte kronikek. Euskara garbizalea nabaritu dut lehen kroniketan, adibidez. Asmatu ziren hitz haietako batzuekin. Baina ez zait deserosoa ere suertatu. "Oldoztu" hitzaren maiztasunak harritu nau, ez dakit asmatua den, "pentsatu" esan nahi omen du.

Koldo Izagirrek bildu ditu aurkitzeko zailak ziren testu (historiko + literario) hauek eta Berria eta Argian bertan egindako elkarrizketak interesgarriak dira. Baita Gorka Bereziartuaren hitzaurrea ere, kronikak balioesteko.

Kapitulu motz-motzak bezala dira, batzuk ez zaizkit gustatu, baina gehienak bai. Batzuekin flipatu ere egin dut (baina ez dut esan nahi zeintzuekin... 😄). Gomendagarria!

(e)k Mary Shelley(r)en Frankenstein irakurri nahi du

Mary Shelley: Frankenstein (Euskara language, 2022, Erein) 5 izar

Hemezortzi urte zituen Mary Shelleyk Frankenstein idatzi zuenean. Hor sortu zuen azken mito modernoetako bat, …

Ez dakit zergatik, uste nuen Danele Sarriugartek itzulia zela Frankenstein. Bilatu dut interneten eta ezetz iruditu zait, hau.izango.da euskaratuta dagoen edizio bakarra.

Ea ba, beste bat gehiago irakurri nahi ditudanen pilara! 😅