Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Irakurtzeari utzita (8 guztiak ikusi)

(e)k Shaun Tan(r)en Emigrantes liburuaren kritika egin du

Shaun Tan: Emigrantes (Spanish language, 2007, Barbara Fiore) 5 izar

¿Qué es lo que lleva a tanta gente a dejarlo todo atrás para viajar hacia …

Oso ona, baina edulkoratua

4 izar

Oso ondo hitz egin zidaten komiki honi buruz. Artistikoki bikaina da (komiki mutua, alajaina! Eta atenporala/surreala!!) eta enpatia handia erakusten/eragiten du.

Baina migratzaileek errealitate latzagoa eta arazo larriagoak izaten dituzte, ezta?

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi: Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Laboa iheskorra harrapatu dute

4 izar

Egileek Gasteizen egin zuten liburuaren aurkezpenean egon nintzen eta bertan entzundako batzuk jasoko ditut hemen.

Laboari buruzko lan hau egitea ardura handia zen. Argitaletxe arrunt baten ordez, EHUrekin katedra baten babesean eginda denbora gehiago hartu ahal izan zuten (merezi izan du, bistan da).

Hasiera, adibidez, ez zekiten nola egin. Beraz, ze arraio, western batekin hasiko gara! pentsatu zuten. Esan izan omen da Laboak bikingo begiak zeuzkala, edo txerokia zela... ba hortik hasten da liburua.

Fikzioa baliatu dute, benetako Laboa harrapatzen saiatzeko. Sintesia egin behar hau eta gezurrarekin egia esatearena ulertzeko, adibide gisa balio dezake txakurrak. 6 edo 7 txakur izango zituzten bizitza osoan zehar, guztiak arraza berdintsukoak. Bada, komiki honetan bakarra agertzen da, eta ez da txakur zehatz horietako bat. Baina guzti horiek adierazten ditu.

Biñetak gama kolore bakarrean eginda daude, baina adibidez urdin gama dutenak Donostiakoak dira, zuri-beltzekoak kontzertuak... eta Zumeta margolaria laguna zuen, eta bere omenez kolore primarioekin …

(e)k Joseba Sarrionandia(r)en Lagun izoztua liburuaren kritika egin du

Joseba Sarrionandia: Lagun izoztua (Paperback, Basque language, 2001, Elkar) 5 izar

Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztuta” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera …

Bigarren pertsona, singularrean

4 izar

Oso berezia izan zen liburu hau niretzat. Dublinen bakarrik nengoela irakurri nuen. Protagonistak ere bidaia bat egiten duela gogoratzen dut, narratzaileak "... egingo duzu" moduan kontatzen ditu gauzak... Gustura irakurriko ditut lerro batzuk berriro, eskuartean suertatzen zaidanean!

Iñigo Ibarra erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Mendilarre oso logikoa iruditzen zait nork bere liburuen berri ematea! Ez dakit zein den idazleen paper "egokia" sare sozial honetan, baina zalantzarik gabe nahiago dut idazleak hemen aktibo egotea.

Lata handi-handia eman beharko luke idazle batek bere liburuari buruz (nire ustez) spam gisa kontsideratzen hasteko.

Momentuz irakurle bat gehiago lortu duzu, hori seguru! Eta ez dizkiet izarrak bakarrik emango. Garrantzitsua iruditzen zait, errespetuz beti, kritika batean puntuazioaz gain zerbait idazten saiatzea baita ere.

Egun ona izan!!