mikelgs (e)k Bram Stoker(r)en Drakula irakurri nahi du
Ea hilabete honetan @elegose@mastodon.eus taldeak proposaturiko liburua irakurtzerik dudan!
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Ea hilabete honetan @elegose@mastodon.eus taldeak proposaturiko liburua irakurtzerik dudan!
Haur literaturarekin bakarrik lotzen nuen idazle hau, ez nuen hau espero! Lagun batek pasa zidan liburua eta... ireki orduko haginka egin zidanez... nik irakurtzen segi!
Hiru liburuki potolo dira, aspaldi ez nuela horrelakorik irakurtzen (aukerarik ez!) eta gogoa neukan. Brandon Sandersonen antza hartu diot (tira, nik Mistborn bakarrik ezagutzen dut) eta gustatu zait valentziar honen fantasiazko istorioa. Nerabeentzako egokia. Pixkanaka argitzen da misterioa, guztia irakurri behar da nik uste. Ondo pasa dut!
Euskara ikasi duen lagun batek pasa zidan, umore hori ez zuela ulertzen-eta. Gustatu edo ez, egiten duena oso ondo egiten du, Wazemank aktoreek grabatzeko moduko txorrada polit askoa!
Idazleak uko egin zion sari bat jasotzeari, kritikatzeko horrela ez dela benetan sustatzen idazleen lana. Horregatik, liburuak saria jasoz aitortza bat zeukalako eta egileak sakrifizio hori egin zuelako, egunen batean liburu hau erosi behar nuela pentsatu nuen.
Erosi eta... a ze ezustekoa, iparraldeko euskaraz dago idatzita! Hasieran beldurtu nintzen arren, segituan ohitu nintzen. Egia da guzti-guztia ez ulertzea onartu nuela, eta batez ere pasarte eroenetan gauza batzuk ez ditut ulertu (supossatzen dut hori zela idazlearen helburua, noski), baina asko gozatu dut eta esango nuke gerla film bat ikustea bezala izan dela.
John Reed kazetariaren liburua gustura irakurri nuen eta interesgarria izan da garai berean beste pertsona batzuk gerla honetan nola bizi (edo hil) izan ziren ikustea.
Artikulu honi esker jakin nuen liburu honen berri: www.argia.eus/argia-astekaria/2757/koldo-alijostes-memoriaren-zaindari-azkarra
Ze lan ona iruditzen zaidan!
Ez dut oraingoz liburu hau irakurri baina Espainiako Kritikaren Saria jaso berri du... www.berria.eus/kultura/eider-rodriguezek-eta-ane-zubeldiak-jaso-dute-espainiako-kritikaren-saria_2156608_102.html?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak_CM
hau ikusi dut eta irakurtzeko gogoa jarri zait mastodon.eus/@FarmaziaBeltza/115876302144350016
Eguneroko gisa idatzita egotea arraroa da niretzat, printzipioz idazkera estiloa ez zaidala gustatzen esango nuke. Baina mundu guapoan sartu nau liburuak! Distopien zerrendan gehituko dut
Ostras, hirakurtzen hasi eta bigarren esaldian akats bat: muzin eginaz beharrean muzin eginez behar luke.
17.orrian ere "lau langileentzako lekua dago" beharrean mugagabea (langilerentzako) behar luke.
Baten bati burua moztu diezaiotela! 😝 (mozt diezaiotela? Motz diezaiotela? 🤔😅)
Eleberri askotan (beste hizkuntzetan ez dakit, baina euskaraz sarritan) hausnarketa hiper -inteligenteak sartzen dituzte egileek. Batzuetan ematen du istorioa aitzakia ere badela, gauza horiek esateko. Eta horrelako liburuak/egileak asko baloratu ohi dira. Kontxo, esan hori egunkariko zutabe batean edo deitu saiakera zure liburuari!
Liburu hau, ordea, arina da eta eskertu dut. Oso lineala da, ematen du bideojoko bateko pertsonaia ikusten ari zarela: leku batera joan, objektu bat aurkitu, oraindik ez dakit zertarako den baina geroago ikusiko da...
Oso ondo etorri zait irakurketa hau, iraileko 7 egun erabili ditut irakurtzeko. Egun bakoitzean kapitulu bat, idazleak horixe egiteko proposatu baitzuen sare sozialetan.
Irakurle gazteei gomendatzeko modukoa da, baina zaharrago batek behintzat gozatu du!
Koinatak dauka liburu hau erosita, ni naiz hurrengoa irakurtzen 😁
CC @karrikasi ikusia hemen 👌