Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 3 urte, 4 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Mary Shelley: Frankenstein (Euskara language, 2022, Erein) 5 izar

Hemezortzi urte zituen Mary Shelleyk Frankenstein idatzi zuenean. Hor sortu zuen azken mito modernoetako bat, …

Leher egina egon arren — halaxe bainengoen zenbait orduz jasandako nekearen eta ziurgabetasun lazgarriaren ondorioz —, bizirik ateratzeko ziurtasun ustekabeko hura poz-uholde gozo baten antzera bihotzeratu zitzaidan, eta malkoak zurrustan isuri zitzaizkidan begietatik.

Zeinen aldakorrak diren gure sentimenduak eta zeinen bitxia gure bizinahia, are oinazealdirik latzenean ere!...

Frankenstein,   (223. orria)

Aipu honetan bezala dago idatzita liburu osoa. Idazkera "erromantikoa" dela suposatzen dut, muturreko emozioak adierazten (eta neurri batean irakurleari eragiten) saiatzen delako.

(e)k Mary Shelley(r)en Frankenstein(r)i buruzko iruzkina egin du

Mary Shelley: Frankenstein (Euskara language, 2022, Erein) 5 izar

Hemezortzi urte zituen Mary Shelleyk Frankenstein idatzi zuenean. Hor sortu zuen azken mito modernoetako bat, …

155garren orrian hasten da "munstroa" kontatzen, nola hasi zen mundua ulertzen.

168garren orrian modu berezian erabiltzen da patriarkal hitza, gobernantza onbera gisa-edo.

(e)k George Orwell(r)en Homenaje a Cataluña(r)i buruzko iruzkina egin du

George Orwell: Homenaje a Cataluña (Spanish language) 4 izar

Sin duda uno de los libros más importantes del siglo XX. Una obra clave sobre …

Kaixo @Behizain , uste dut hanka sartu nuela aurrekoan. Zure iruzkin bat ikusi nuen liburu honena paperjale.eus/book/4915/s/homenaje-a-cataluna eta nire kritika ere beheko partean ikusi nuenez, pentsatu nuen gaizki igo zenuela liburua.

Nik ingelesez irakurri nuenez, zuk igotako liburua aldatu, portada jarri, deskribapena ISBN eta guztia aldatu nion... Barkatuuuu

Gero konturatu nintzen liburuaren beste edizioetatik ere agertzen zirela komentarioak, horregatik zegoen nirea hor. Esaten badidazu zein den zuk irakurri duzun liburuaren ISBN-a, zuzenduko dut!

(e)k Iñigo Ibarra Alonso(r)en Kenavo, zaku bete urre!(r)i buruzko iruzkina egin du

Iñigo Ibarra Alonso: Kenavo, zaku bete urre! (Paperback, Euskara language, 2019, Pamiela argitaletxea) 4 izar

Kenavo liburuaren kritika egin dut @Mendilarre , zerbait kentzea nahi duzu spoilerra delako edo? Hala bada, esan lasai!

Zalantza handiak izan ditut zenbat izar jarri... edo izarrik ez jartzea ere... (hori zen errazena eta koldarrena nire partetik). 40. orrian Anek esaten duen gisan kultura zenbakitu beharra ez dago ondo...

(e)k Iñigo Ibarra Alonso(r)en Kenavo, zaku bete urre! liburuaren kritika egin du

Iñigo Ibarra Alonso: Kenavo, zaku bete urre! (Paperback, Euskara language, 2019, Pamiela argitaletxea) 4 izar

Gazte-literatura

4 izar

Erraz irakurtzen den liburua da: istorioa altxor baten bilaketa delako, bidaiatu egiten dutelako, kapitulu motzak, eszena erotikoren bat... Gazteentzako bereziki interesgarria. Nire buruan Marilyn lesbiana zen eta ez zion mutil bati muxurik emango, baina tira jaja

Ikusten diodan arazo bat da sinonimo eta esamoldeen erabilera gehiegizkoa. Euskararen didaktikarako edo gordailu lana egiteko idatzia dela dirudi une batzuetan. Naturaltasuna edo sinesgarritasuna galarazten dio horrek batzuetan, batez ere dialogoetan (narratzailea jasoago mintzatzea normala da).

Bertsozaletasuna transmititzen du eta Bretainiari buruz ere zerbait ikasten da, hori bai gustatu zaidala! Zein neurritan ote da autobiografikoa liburua? 😄

EDIT: kritika hau idatzi ondoren ikusi dut egileak berak antzeko zerbait esaten duela liburuaz! Desiatzen nago bere beste liburua irakurtzeko, berez horren bila joan nintzen liburutegira, baina ez zegoen eskuragarri: Ostadar 7310

avatar for mikelgs mikelgs bultzatuta

(e)k George Orwell(r)en Homenaje a Cataluña liburuaren kritika egin du

George Orwell: Homenaje a Cataluña (Spanish language) 4 izar

Sin duda uno de los libros más importantes del siglo XX. Una obra clave sobre …

Review of 'Homenaje a Cataluña' on 'Goodreads'

4 izar

Ya dice el mismo Orwell que este libro no es una historia de la Guerra Civil, sino la historia de cómo él vivió la guerra y los sucesos de mayo de 1937 que desembocaron en la ilegalización del POUM. Un interesante relato de las vivencias de un inglés que se alistó "para combatir el fascismo" y vivió de primera mano la repercusión internacional de la propaganda soviética.

Joseba Irazabal erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@jogerka El poder del Ahora interneten oso erraz lortzen da, PDF behintzat seguru. Ez nuke dilemarik izango kasu honetan, egileari ez ordaintzeagatik. Liburu horren kostua aspaldi amortizatua eta irabaziak ere ez zituen txikiak izango. Bai, gomendatzeko modukoa da (gero norberak ikus dezala osorik irakurri nahi duen edo erdiarekin nahikoa duen). Ondo ibili oporretan!!