No sleep till Shengal

206 pages

Spanish language

ISBN:
9788412314069

View on Inventaire

4 stars (7 reviews)

Premiazko kontakizuna da hau. Kontatu beharrezkoa, sarraski gehiago izango ez badira. Eta, era berean, kontatu beharrezkoa, ahanzturak jango ez bagaitu.

Baina, gainera, kontatu beharrezkoa da konfederakuntza demokratikoaren historia, ezerezaren erdian antolaketa sozial berri batek aurrera egiten ari denaren historia, hain zuzen ere.

Zerocalcare itzuli da Kurdistanera, Irakaldera oraingo honetan. Ezidiarrei buruzko kronika egiten du komiki honetan, isis-en atzaparretik ihes egin ostean milaka lagun horiek nola antolatu diren azaltzeko. Ihes egitea lortu zutenena, jakina.

Zerok hitza ematen die. Kontakizun gogorra eta epikoa, infernutik aterata, baina umorea eta hausnarketa izango ditugu lagun (armadiloak, ordea, kameo txiki bat baino ez du egingo, protagonista ez baita Zero, Kurdistango herriak baizik)

Komikia urrian agertu da Italian, euskarazkoa da haren lehen itzulpena eta gainera, ohi den bezala, gehigarri berezia du gure edizioak: Italian ere argitaratu ez den istorioa. Idatzi eta aipatu ezin direnei buruz. Galdetzen baduzue: “baina hori halan da?”; gure erantzuna: “Ok. Halan da

1 edition

reviewed No sleep till Shengal by Zerocalcare

Ez nuen Irakeko errealitate hau ezagutzen

5 stars

Kobane calling bukatu berritan irentsi dut No sleep till Shengal eta eskertzen da, gauzak fresko nituelako. Ertz asko ditu, nahiz eta, bikain azalduta dagoen.

Irakurri ditudan Zerocalcareren komiki guztietan bezala, gehien gustatu zaidana pertsonak erdigunean jartzeko duen gaitasuna da eta, prozesu iraultzaileaz gain, komikia osatzen duten pertsonen istorioak kontatzeko eta transmititzeko duen gaitasuna. Momentu batetan esaten du ez dela pertsona sentsiblea, bada, komiki hauekin guztiz kontrakoa erakusten du: sentsibilitate berezi batek blaitzen duela.

Kobane caliing bezala, No sleep till Shengal ere konfederalismo demokratikora hurbiltzeko balio du.

Irakurketa gomendagarria.

Norbaitek kontatu behar zuen

4 stars

Duela hamar bat urte publikatu zuen Michele Rech Zerocalcare komikigile italiarrak estreinako liburua, 'La profezia dell'armadillo', Farmazia Beltza argitaletxeak euskarara ekarria 2021ean, 'Armadiloaren igarkizuna' izenburupean. Lehenago plazaratu zituen 'Hondamuinean' bildumako biak eta 'Kobane calling', Siriako guda zibilaren erdian kurduek eraiki zuten Rojavako lurralde autonomora egindako bidaiaren kronika ederra. Azken horren bideari jarraitzen dio eskuetara heldu zaigun azkenak: 'No sleep till Shengal'. Irak iparraldeko yezidien artean hainbat aste eman zituen 2021ean Zerocalcarek, herri hark sufritutako sarraskia eta biziraupen-borroka komikian jasotzeko. "Peshmergen zein Irakeko Gobernuaren mehatxua, berrantolatzen saiatzen ari den Isis, Turkiako dronak bonbardatzen... baina baita osatu gabeko zauriari darion oinaze, amorru eta izu puskaren aurka ere", dio autoreak komikiaren hondarrean. "Denen zauria dena, baina baita norberarena ere".

Sakonak dira 2014ko genozidioak eragindako arrakalak, agerikoa da zuri-beltzeko komikian agertzen diren pertsonaietan. Testigantza –eta isilune– gordinak dira bildutakoak, baina, egilearengan ohikoa den moduan, umoreak ere badu lekurik, haren kontzientziak –armadilo jakintsu batek pertsonifikatua– …

No sleep till Shengal-en kritika

4 stars

Oso ondo bideratutako komikia, Zerocalcareren irakurtzen dudan bigarren komikia da, "Esqueletos"-en ondoren. Joe Sacco eta Guy Delisle-ren komiki-kroniken antza hartu diot, Shengal eta Ezidien borroka erakutsiz. Zerocalcareren barne gogoetek eta pertsonaien arteko erlazioak maite ditut sakontasun handiko momentuak lortzerarte. Gogortasunean eta krudeltasunean lokaztu beharrean (egoerak hala eska lezake) humorea erabiltzen du, Shengaleko egoera salatzeko. Ezin hobeki gainera. Koldo Izagirre itzultzailearen lana ere goraipatzekoa! Hasieran hitz batzuk kosta bazaizkit ere... hagitz ondo egindako lan zaila!

reviewed No sleep till Shengal by Zerocalcare

No sleep till Shengal-en kronika

4 stars

Oso ondo bideratutako komikia, Zerocalcareren irakurtzen dudan bigarren komikia da, "Esqueletos"-en ondoren. Joe Sacco eta Guy Delisle-ren komiki-kroniken antza hartu diot, Shengal eta Ezidien borroka erakutsiz. Zerocalcareren barne gogoetek eta pertsonaien arteko erlazioak maite ditut sakontasun handiko momentuak lortzerarte. Gogortasunean eta krudeltasunean lokaztu beharrean (egoerak hala eska lezake) humorea erabiltzen du, Shengaleko egoera salatzeko. Ezin hobeki gainera. Koldo Izagirre itzultzailearen lana ere goraipatzekoa! Hasieran hitz batzuk kosta bazaizkit ere... hagitz ondo egindako lan zaila!

avatar for mrkortabarria

rated it

4 stars
avatar for jogerka

rated it

5 stars
avatar for miru

rated it

4 stars

Lists