Paperback, 260 pages

Basque language

ISBN:
9788413601885
4 stars (12 reviews)

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro.

Alabaina, beti dago matxinkontra petralen bat. Muturgogor barrutian, garai bateko espainiar kultura eta hizkuntzaren gailentasuna berreskuratu nahi lukete erresistentziako kideek, eta hori lortzeko estrategia pentsatu dute: XXI. mende hasierara bidaiatu, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten gertakariak zapuztu.

Zientzia Fikziozko kontakizun jostalari, lotsagabe eta zirikatzailea ondu du Mikel Alvarez Sarriegik Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere lehenengo nobela honetan, hango eta hemengo film, telesail eta komiki kuttunei hamaika keinu eginez eta euskal irakurleari irria piztuko dioten beste hainbat erreferentzia eskainiz, dela adarjotze, dela omenaldi.

2 editions

Geure buruari barre egiteko zientzia-fikzioa

5 stars

Ederto irakurtzen da liburu hau, hurrengo orrialdera salto egin nahi izaten dozu. Ondo baino hobeto idatzita, idazlearen hurrengo lanaren zain geratzeko modukoa da.

80ko hamarkadako hainbat erreferentzia kulturalez josita dago, eta horretako batekin topo egiten dozunean barreari ezin jako eutsi.

Egileak irudimen-ariketa bikaina egiten dau liburu osoan barrena. Guztiz gomendagarria.

Umorea, pop-kultura, tentsioa eta ideia zoroak

No rating

mastodon-etik

Euskalia irakurtzen bukatu dut. Lasai hartzeko asmoa nuen, baina Euzkitzeen eta Muturgogorrekoen istorio horrek sareetan harrapatu nau. Umore koloretsua, euskal pop-kultura nahi beste, tentsioa parrastaka eta ideia zoro ugari!

Txapela dakent, @theindezents

reviewed Euskalia by Mikel Alvarez Sarriegi

Frikada ederra

4 stars

Gustura irakurri nuen. Gero liburua pasa diedanek ere, gustatu zaiela esan didate. Zalantza daukat (irakurtzen nuen bitartean pentsatzen nuen) ea nola zahartuko den liburu hau. Izan ere, nire garaiko erreferentzia kulturalekin txisteak egiten ditu... niri barrea ahots goran atera zidan noizbait, baina hemendik 20 urterako irakurleei ez die berdin balioko.

Portzierto, pertsonaia potenteena Igone, noski. Ai ama!

avatar for desertorea

rated it

5 stars
avatar for txopi

rated it

4 stars
avatar for construktsia

rated it

4 stars
avatar for Mendilarre

rated it

5 stars
avatar for Amezketano

rated it

4 stars
avatar for Amezketano

rated it

4 stars