Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Joseba Irazabal erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@jogerka entzun izan dut AEBetan, nazio berria izanik, tradizio literario txikia zeukatenean liburu hau hartzen zutela beraien obra nagusitzat. Ez dakit estima hori mantentzen duen. Idazleak liburu bakarra idatzi izanak ere eman zion, antza, arreta gehiago liburu honi.

Liburuari izenburua eszena batetik datorkio, uste dut amets baten zatia dela. Bada, gogoan iltzatuta geratu zitzaidan eszena hori, polita iruditu zitzaidan.

Liburuari buruz ez dut ia beste ezer gogoratzen 😅

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Babilonia(r)i buruzko iruzkina egin du

Joan Mari Irigoien: Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

Ez dut gogorik handirik Kritika bat idazteko... Gaurkoan iruzkina:

Gaztetan liburu hau irakurtzen saiatu izan nintzen eta gustatu ez, utzi egin nuen pare bat aldiz. Orain heldu diot eta, familiako izenak ikasi ondoren, harrapatu nau kontakizunak.

Karlistadetan murgildu nau liburuak, Sara izeneko gizona-k bezala, gerra gaitzesten duen Atxagaren nobela hura. Esango nuke hemen karlistak direla, gehiago, erridikulizatzen direnak.

Euskal mitologia, bestalde, inoiz ez zait asko interesatu, baina oraingo honetan gozatuarazi dit Irigoienen liburuak (hegaztiei buruzkoak, natura eta Mari...). Hala ere, trenari buruzko ikuspegi animista gehitxo iruditu zait, aurreko orakulu eta halakoen "sinesgarritasuna" galdu eta giro horretatik atera nau. Eta pertsonaien mundu ikuskera mitologikoa kristautasunarekin nahasten ari da, ulergarria, baina Dolorosa birjinari buruzkoak ere puf... gehiegitxo nire gusturako. Baina tira, horrela eta sinestunago ere bizi daitekeela jendea!

Gustatu zait orokorrean, baina amaiera aldean liburua bukatu zedin nahi nuela onartu behar dut.

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Babilonia(r)i buruzko iruzkina egin du

Joan Mari Irigoien: Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

"Zarea" agertzen da sarritan, Margariri hitz egiten dion narratzaileak (ez dakit nor den, Mari uste dut) hitz egiten duenean: "Oroitzen zarea egun gogoangarri hartaz?"

Hasieran tipografia akatsa zela pentsatu nuen, baina askotan ikusi dut gero. Protoeuskara-edo adierazi nahi izan ote zuen Joan Mari Irigoienek?

CC @protoeuskaldun@mastodon.eus @esantazilia@mastodon.eus

Joan Mari Irigoien: Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

Esana dut beldurti hutsa izan naizela ni (...) zerbait entzun eta ez entzun nahi izaten duenak entzunez eta berriro entzunez bukatzen du azkenean (...) Bai, beldurra amildegi bat da...

Babilonia,   (35. orria)

Ze ederrak ume beldurtiari buruzko lerro hauek!

avatar for mikelgs mikelgs bultzatuta

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Babilonia liburuaren kritika egin du

Joan Mari Irigoien: Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

Babilonia

4 izar

Eleberri historikoa da.

Eleberri honetan kontatzen da Garayalde familiaren istoria gerra Karlistaren garaian. Gerran zueden bi bando horiek, familian bertan egongo dira. Bi anai bikien arteko norgehiagokan maiorazgoa lortzeko.

Liburuaren hasiera konplikatua iruditu zait narratzaile eta pertsonaien arteko harremanak zeintzuk ziren argitu arte. Hiru narratzaile desberdin eta hainbat pertsonaiak daudelako.

Idazleak oso ondo kontatzen du deskribapenak erabiliz garai hartako bizimodua zein zen, ohiturak nolakoak ziren eta pertsonaien sentimenduak zeintzuk ziren.

Istorioa dinamikoa da, arin irakurtzen dena eta istorian murgiltzen zaituena.