User Profile

construktsia

construktsia@paperjale.eus

Joined 9 months ago

This link opens in a pop-up window

construktsia's books

View all books

2023 Reading Goal

60% complete! construktsia has read 21 of 35 books.

Euskal Harria (zentsuratu gabea) (Basque language, 1986, Susa) 5 stars

Mugarri bat nire irakurraldien historikoan

5 stars

Euskal literaturaren klasiko hau irakurri gabea nuen eta zinez, mugarri bat ezarri du nire ni "euskal literatura irakurlean". Hasieran zaila gerta daiteke irakurketa bere ez ohiko ortografia dela eta, zentsuratu gabeko edizio honen akaberan azalpena ematen du Arestik berak egindako hautu horri buruzkoa eta hauxe gaineratzen: "Politikoek euskera garbi bat nahiago dute, naiz-eta (sic) horrela pobretzen den, baina eskritoreak euskera aberats bat behar du, naiz-eta horrela zikintzen den". Altxor bat da liburua berez, hemen badakarren perla saldotik bat: "ni ere izan nintzen behin, orain urte asko, herria, eta orain konturatu behar izan naiz ni... Orain, plaza batean haur batzuk erderaz kantacen ikusi ditudala" 1986ko Susaren edizioa Agustin Ibarrolaren irudiez lagunduta heldu da, preziso lan honetarako egin zituenak. Tira, altxor bat alderik alde. #PaperjaleZozketa

avatar for construktsia construktsia boosted
avatar for construktsia construktsia boosted
Transgresioa irakasgai (Paperback, Euskara language, Katakrak) 5 stars

«Hezkuntza krisi larrian dago. Ikasleek, askotan, ez dute ikasi nahi, eta irakasleek ere ez dute …

Gustura irakurri dut liburua. Finean, modu batera edo bestera, denoi eragiten digu irakaskuntzak. Pedagogia eraldatzailea da berea. Feminista. Eta are garrantzitsuagoa dena, bazterreko baten begietatik hausnartutakoa: emakume beltza. Ohiko formatu akademikoetatik aldenduta dago bere lana. Eta hala ere, nire ezezagutza maila handia da egile askoren aipuei dagokionez. Subjektu kolonizatu batek egarria daukala dio. Eta zikinkeria pixka bat duen uretatik bezala edan duela hainbat egileen lanetatik bere ikuskera osatzeko. Lehen munduko pribiligiodunek aldarrikatu dezakete ur garbiaren erabilera. Baina hori ez da erreala. Kolonizatua ixiltzeko modu bat izan daiteke. Akaso, euskaldunontzat, kolonizatuta gauden aldetik, beltzen begirada oso pedagogikoa da guretzat. Gainera, ikasgela bakoitza ezberdina da, eta estrategiak aldiro aldatu behar dira. Eta hemen esperientzia eta proposamen pila dakarzkigu.

Deitora zaitzala Tigrisek (Paperback, Euskara language, 2023, Txalaparta) 4 stars

Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko …

Gehiago espero nuen

No rating

Mamiari dagokionez, bertze zer edo zer espero nuela aitortu beharrean naiz, ez dut egiazki sobera maitatu. Pertsonaiak ez zaizkit sinesgarriegiak gertatu, jite mendebalzentrista baduela erranen nuke. Hala sentitu dut nik behinik behin. Itzulpenari eta erritmoari dagokionez alta, maitatu izan dut.

reviewed Irautera by Castillo Suárez

Irautera (Paperback, Euskara language, 2019, Elkar) 5 stars

Aitortzen ez ditudan gauza guztiekin egiten dut lo. Iratze-sailak zeharkatu nahiko nituzke ametsetan, eta ni …

Erraietaraino

5 stars

Alaskatik abiatu nituen Suarezekikoak eta Irautera aukeratu nuen gero. Erraietara sartzen da bere poesia, pertsonalki iñarrosaldi ederra ekarri dit bere lanera hurbiltzeak; polit, gordin, garbi erraten ditu gauzak, halako erritmo pausatu berezi bat emanez bere poesiari.

reviewed Alaska by Castillo Suárez

Alaska (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 stars

Alaska garai batean Altsasun egon zen jatetxe bat izan zen, bidaiariz eta turistaz betea egoten …

Alaskan ez du hotzik ari

5 stars

Inguratzen zaituen halako giro bat sortzen du Castillok bere poemekin. Alaska limurtzailea, erradikala, lizuna, bizia da. Behin Alaska bukatuta, Suarezen ibilbideari ekin diot, xenda ederrak deskubritzeko.

reviewed Azpimarrak by Nerea Balda

Azpimarrak (Euskara language, Erein) 4 stars

Azpimarrei azpimarrak

4 stars

Arrosa petalozko ildo bati segika, hipnotizatuen gisara, bidea abiatu eta gazte garaietako argazki udatiarretan kurri ibili, haize epel batek irakurraldia inguratzeraino. Edo jende arrunten istorio arrunt batek nola "engatxatu" zaitzakeen 140 orrialdetan zehar.

Humanitatearen une gorenak (Paperback, Euskara language, 2022, Alberdania) 4 stars

«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi …

Aski ederra

4 stars

Galarraga zalea naizela aitortzetik abiatu eta bere doinu berezi horrez gozatzeko aitzaki polita da artikulu bilduma hau. Oro har, humanitatearen une gorenak, beherenak eta erditsukoak ere aurkituko dituzue, eta xarmanki erranak gainera.

Ura saltoka (Euskara language, Alberdania) 4 stars

Juan Kruz Igerabidek badu –liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du– naturarekiko joera bat, …

Aberatsa ideia eta erreferentziatan

3 stars

Igerabideren birtuosismoaren erakustaldi bat iruditu zait. Entsegu on bat da, bere bizitzako pasarteetara atxikia. Aldika maldan gora ere paratu zait irakurketa baina oro har zinez merezi duela uste dut.

Han ez banengo bezala (Euskara language, Pasazaite) 5 stars

Han ez banengo bezala eleberria 1992. urtean girotuta dago, Bosniako gerraren aldirik latzenean, eta gerraren …

Ohi baino gehiago kosta zait liburu hau. Istorio gogorra delakoz zinez, aldika utzi behar izan dut eta tartekatu irakurketa "arinagoekin". Pare bat aldiz erabat uztekotan izan naiz. Eta hala eta guztiz ere guztiz gomendagarria da, historia garaikidearen B aldea delakoz, zuk eta biok telebistan Bartzelonako olinpiadak ikusten ari ginen bitartean gure adinkide bati gertatzen ari zitzaiolakoz, emakumeek gerretan jasan behar izaten duten muturreko bortizkeria matxistaren salaketa gordina delakoz, Amaia Apalauza itzultzaile bikaina delakoz.