168 pages

Basque language

Published March 14, 2014 by Astiberri Ediciones.

ISBN:
978-84-15685-60-9
Copied ISBN!
OCLC Number:
899110525

View on OpenLibrary

3 stars (3 reviews)

Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia. Handik ia mila kilometrora bizi da Anton, Josuren txikitako laguna; ETAk aita hil zion hogeita bost urte lehenago, eta heriotza horren itzalean bizi da oraindik ere.

Javier de Isusik –Los viajes de Juan Sin Tierra komiki sailaren egileak–, gertakizun erreal batean oinarria duen nobela grafiko zirraragarria proposatzen digu oraingoan; elkarren kontrako bideak ibiltzea suertatu zaien hiru pertsona dira protagonistak, eta, hala ere, elkarrekin topo egin nahi dute, pertsona moduan topo egin.

Dokumentazio lan handia egin du Isusik, eta funtsean gertaera erreal bati lotu bazaio ere, argi utzi du bere jarrera “ez dut narrazio historiko bat edo kazetaritza-kronika bat egin nahi izan, ezta nire bizi esperientziatik urrun dauden pertsona batzuei gertatutakoa kontatu ere, nire ahaletatik kanpo baitago hori. Komikian agertzen diren pertsonaiak asmatutakoak dira, eta ondo dokumentatu naizen arren, neure barnean egin dut …

1 edition

reviewed Baleak ikusi ditut by Luciano Saracino-Javier de Isusi (Colección Sillón orejero)

Ez da nahikoa

2 stars

Lehenengo egurra eta gero merituak:

Gaztelaniaz sortua da eta nabaritu egiten da itzulpena dela (FAIL). Gainera, lotsagarria da zenbat aldiz dauden hika hasi eta zuka bukatzeko akatsak. Hizkuntzekin bukatzeko, ez da sinesgarria elkarrizketa batzuk euskaraz gertatzea (hori igual nire problema da).

Ez zait gustatu binetetako bunbuilo mota bat, pertsonaiek irakurleari azaplenak ematekoak. Telesail txar batean aktoreak telefonoz hitz egin eta "gehiegi" hitz egiten duenean bezala izan da. Gero ohitzen zara, noski.

Edukiari dagokionez, ekidistantzia leporatu ahal zaiola uste dut. Intentzio onarekin egina izan arren, euskaldunok sufritzen dugun zapalkuntzari presentzia eman behar zitzaiola uste dut. GALeko gizonaren azalpena egiten da (txikitatik biolentzia baizik ez du ezagutu eta horregatik zebilen galduta). Baina ETAko preso damutu hori nolatan sartu zen? Zergatik? Hori azaldu gabe geratzen da, beraz gatazkaren hasiera ETA dela pentsa dezake irakurleak. Bai, nor hasi zen (eta nork jarraitzen duen euskaldunak ukatzen) aitortzeko eskatzen diot gai hau lantzen duten liburuei. Jarrera …