Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Irakurtzeari utzita (8 guztiak ikusi)

Ekaitz Cancela: Utopías digitales (Paperback, Verso Libros) Baloraziorik ez

Este libro es un alegato en favor del entusiasmo racional. Cada ensayo ofrece una panorámica …

...el Gobierno chino y los gigantes de Internet (...) asociación mutuamente beneficiosa...

China se opone a la idea de que el mercado puede funcionar como un mecanismo de coordinación eficaz por si mismo. Por eso, la pugna ideológica con Occidente pasa por imponer un modelo de gobernanza centralizado... "ciber-leninismo"...

Así, la forma de organizar nuestras sociedades debe quedar fijada en el momento en que el muro de acero fue derribado, cuando se decretó que ninguna forma teórica concebida posterior a la televisión en color pudiera emerger.

Utopías digitales,   (92. orria)

"Lenin en Beijin" atalean horrelakoak aipatzen dira. Kasualitatea, Leninen heriotzaren mendeurrenean irakurri ditut orrialde hauek!

avatar for mikelgs mikelgs bultzatuta

🐢🐘🗺️ Terry Pratchett idazlearen / irakurtzen hasi nahi dut. Zuetako inork irakurri al ditu liburu hauek? Ez dakit nondik hasi. Irakurri dudanaren arabera, 1) pertsona batzuek gomendatzen dute kronologikoki irakurtzea, lehenengotik, 2) idazleak berak gomendatzen zuen kronologikoki irakurtzea, baina hirugarren (?) liburutik hasita, eta 3) beste pertsona batzuek gomendatzen dute "familiaka" irakurtzea. Zuek nola hasi zineten?

Mastodon, egin zure magia. 🪄

Joseba Irazabal erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@jogerka entzun izan dut AEBetan, nazio berria izanik, tradizio literario txikia zeukatenean liburu hau hartzen zutela beraien obra nagusitzat. Ez dakit estima hori mantentzen duen. Idazleak liburu bakarra idatzi izanak ere eman zion, antza, arreta gehiago liburu honi.

Liburuari izenburua eszena batetik datorkio, uste dut amets baten zatia dela. Bada, gogoan iltzatuta geratu zitzaidan eszena hori, polita iruditu zitzaidan.

Liburuari buruz ez dut ia beste ezer gogoratzen 😅

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Babilonia(r)i buruzko iruzkina egin du

Joan Mari Irigoien: Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

Ez dut gogorik handirik Kritika bat idazteko... Gaurkoan iruzkina:

Gaztetan liburu hau irakurtzen saiatu izan nintzen eta gustatu ez, utzi egin nuen pare bat aldiz. Orain heldu diot eta, familiako izenak ikasi ondoren, harrapatu nau kontakizunak.

Karlistadetan murgildu nau liburuak, Sara izeneko gizona-k bezala, gerra gaitzesten duen Atxagaren nobela hura. Esango nuke hemen karlistak direla, gehiago, erridikulizatzen direnak.

Euskal mitologia, bestalde, inoiz ez zait asko interesatu, baina oraingo honetan gozatuarazi dit Irigoienen liburuak (hegaztiei buruzkoak, natura eta Mari...). Hala ere, trenari buruzko ikuspegi animista gehitxo iruditu zait, aurreko orakulu eta halakoen "sinesgarritasuna" galdu eta giro horretatik atera nau. Eta pertsonaien mundu ikuskera mitologikoa kristautasunarekin nahasten ari da, ulergarria, baina Dolorosa birjinari buruzkoak ere puf... gehiegitxo nire gusturako. Baina tira, horrela eta sinestunago ere bizi daitekeela jendea!

Gustatu zait orokorrean, baina amaiera aldean liburua bukatu zedin nahi nuela onartu behar dut.

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Babilonia(r)i buruzko iruzkina egin du

Joan Mari Irigoien: Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

"Zarea" agertzen da sarritan, Margariri hitz egiten dion narratzaileak (ez dakit nor den, Mari uste dut) hitz egiten duenean: "Oroitzen zarea egun gogoangarri hartaz?"

Hasieran tipografia akatsa zela pentsatu nuen, baina askotan ikusi dut gero. Protoeuskara-edo adierazi nahi izan ote zuen Joan Mari Irigoienek?

CC @protoeuskaldun@mastodon.eus @esantazilia@mastodon.eus

Joan Mari Irigoien: Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

Esana dut beldurti hutsa izan naizela ni (...) zerbait entzun eta ez entzun nahi izaten duenak entzunez eta berriro entzunez bukatzen du azkenean (...) Bai, beldurra amildegi bat da...

Babilonia,   (35. orria)

Ze ederrak ume beldurtiari buruzko lerro hauek!