Askatu edo moztu

Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak , #3

Azal biguna, 112 orrialde

Euskera hizkuntza

2021ko aza. 15a(e)an Txalaparta(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-18252-82-2
ISBN-a kopiatu!
4 izar (3 berrikuspen)

Bidasoaren bi aldeetara, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako sistemen gainetik, herri honen behar eta nahiei erantzunez egin dugun eta egiten gabiltzan prozesua da euskal hezkuntza. Hori dela eta, euskal hezkuntzagintzaz hitz egiten da liburu honetan; bizirauteko behar gorrian sortu, bulkada komunitarioan hazi eta gaur egunean mehatxu eta erronka berriei aurrez aurre begiratu beharko diena. Euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario euskaldun, feminista, demokratiko eta aske baten korapiloa dekolonitateetan askatzea dagokigu, kanpo, barne zein gure baitakoetan. Askatzea diogu... edo moztea!

Edizio 1

(e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Askatu edo moztu liburuaren kritika egin du (Iparrorratza bilduma, #3)

Magisteritza ikasleentzat

Baloraziorik ez

Ni dagoeneko Lehen Hezkuntzan lanean nabil eta ez zaizkit inspiragarriak suertatzen hezkuntza metodologiei buruzko testuak eta abar. Sobera irakurri dudala sentitzen dut eta tokatu zaidan lekuan, parean dauzkadan umeekin ahalik eta ondoen aritzea aski dut, egia esan.

Baina honelako liburu bat (laburra baita) oso egokia da magisteritza ikasleentzat. Daukadan alea, izan ere, Gasteizko irakasle eskolan utziko dut bookcrossing gisa bere bidea egin dezan.

Niretzat lehen atala (Nondik heldu gara) izan da aberasgarriena, euskal hezkuntzaren Historiaz laburpen azkar bat egiten du, aipu interesgarriekin.

Zerrendak