@Izaro Zeharo fan ♥️
Erabiltzailearen profila
Paperjalea, hemen euskarazko denetariko irakurketak.
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Beñat Irasuegi Ibarra(r)en liburuak
2026 urteko irakurketa-helburua
16% osatuta! Beñat Irasuegi Ibarra(e)k 12 liburutik 2 irakurri ditu.
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Beñat Irasuegi Ibarra Izaro erabiltzailearen egoerari erantzun diot
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Aritz Galarraga Lopetegi(r)en Izan gizona liburuaren kritika egin du (Patrika, #5)
Gizon izateko bideak
4 izar
Biografia xume bat, gizon izatearen eraikuntza markatzen duten zenbait momentu eta bizipenetatik kontatua. Interes handiz irakurri dut, hainbat elementuetan koinzidente eta beste batzuetan ezberdin, baina gizon eredu hegemonikoaren eraikuntzaren momentu deserosoenak aztertuz. Generazio berdinekoak izaki, kezka, zalantza eta bizipenak oso hurbilak egin zaizkit.
Eskertzekoa da biografia genero eraikuntzaren inguruan ardaztea, beharrezko ariketa gu gizonentzat, bestelako gizontasun bat eraikitzeko, edo bidean egin duguna errebisatzeko.
Eta orain zer egin? Uste dut gutako bakoitzak etxeko lanak egiteko ditugula oraindik.
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Aritz Galarraga Lopetegi(r)en Izan gizona irakurri nahi du (Patrika, #5)

Izan gizona, Aritz Galarraga Lopetegi (Patrika, #5)
Simone de Beauvoirrek esan bazuen emakumeak ez direla emakume jaiotzen, emakume bilakatzen direla, gauza bera esan liteke gizonez, hau da, …
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Santiago Posteguillo(r)en Los tres mundos irakurtzen hasi da (Parte III)

Los tres mundos, Santiago Posteguillo (Parte III)
En el 58 a. C., Roma, la Galia y Egipto eran tres mundos distintos que, sin saberlo, iban camino de …
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Hergé egilearen Ilargira bidean irakurtzen amaitu du (Tintinen abenturak, #16)

Ilargira bidean, Hergé, Patxi Apalategi (Tintinen abenturak, #16)
Wikipedian: eu.wikipedia.org/wiki/Ilargira_bidean
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Hergé(r)en Ilargira bidean liburuaren kritika egin du (Tintinen abenturak, #16)
Wikipedian: eu.wikipedia.org/wiki/Ilargira_bidean
Prestatzea ere dibertigarria izan daiteke
5 izar
Marailla. Tintinen album onenetako bat, hauek kategorizatzea posible baldin bada. Hergeren estilo klasikoan, zientzia, lagunartea, misterioa eta geopolitika nahasten dituen istorio entretenigarria, bidaiarako prestaketa luzea motz eta dibertigarri egiten duena. Azken aldiz duela 30 urte irakurri nuen, eta ez da gu bezala zahartu.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Aritz Galarraga Lopetegi(r)en Izan gizona irakurtzen hasi da (Patrika, #5)
Sarean liburu honen argitalpena ikustean atentzioa eman zidan, badelako bereziki helduaroan kezkatu nauen gaia, nire gizon biografia errebisatu, eta bizitzan inkomodoak egin zaizkidan hainbat gertaera eta nire izaeraren parteak aztertzera eraman nauena. Uste dut bide horretan dabilela @aritzgalarraga@mastodon.eus liburu honetan. Irakurri eta esango dizuet.
Bestalde bi koinzidentzia biografiko kurioso Aritzekin, elurtean jolasean Gaztaño auzoan 1985, eta gure aiton-amonak Habana ontzian erbestera joanak.
Gogoz irakurriko dut asteburu honetan. #IzanGizona
Asier Iturralde Sarasola erabiltzailea Bram Stoker(r)en Drakula irakurtzen hasi da
Aspaldiko partez @elegose@mastodon.eus irakurle taldean parte hartuko dut!
#Drakula pertsonaia, eta banpiroak orokorrean, ezagutzen ditut pelikula eta bideojokoetatik. Nork ez? Baina Bram Stoker-en liburua irakurri gabea naiz. Ana Moralesek (@Gailetagilearen_Alaba@mastodon.eus) egin duen euskarazko itzulpena aukera bikaina iruditzen zait klasiko honetara gerturatzeko.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Bram Stoker(r)en Drakula irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Hergé(r)en Ilargira bidean irakurtzen hasi da (Tintinen abenturak, #16)
Wikipedian: eu.wikipedia.org/wiki/Ilargira_bidean
Belgikan roadtripean geldialdia egin genuen Hergé museoan, eta seme txikiarekin Tintinen abenturen irakurraldi garai berria abiatu dut.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Pol Guasch(r)en Bihotzean napalma irakurtzen hasi da (AMAIUR)
Fedibertsoko #Elegose irakurketa taldeak proposatu eta irakurtzen hasi naiz.
Iñigo Ibarra (e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Morlans liburuaren kritika egin du
Lore isilak
5 izar
Ohi bezala, Mendigurenen berria oso liburu ona da. Gustatu zait, eta nola gainera; esaterako, konparazioekin jolasten duen modua. Nola zukutzen dituen azken tantaraino, itxuraz konparazio ahulak direnak, azken-azkenean eta ñabarduraz ñabardura, hostoak kenduz eta kenduz beren egokitasuna agerian utzi arte. Izan Nazien buru baten aurkakoarekin edo izan Tolaretxeko setioarekin. Edo argudio serioak zehaztasunen zehaztasunez, akaso, topikoek azaldu bezalaxe ez direla erakusterainoko duen doia: lau talde etnikoen atalean, adibidez. Edo egia absolutuen erdipurdiko egietarako iraulia nola tolesten duen hainbat aldiz. Finean, nola bihurtu duen kazetaritza lan bat literatur kontakizun hizkuntzarekin jolastuz eta bihurrikerian arituz. Eskerrik asko, arrastorik ere ez genekienoi, gertakari latz honen berri emateagatik.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Nora Salbotx Alegria(r)en Hezitopia irakurtzen hasi da

Hezitopia, Nora Salbotx Alegria
Herri bat hezitzailea dena. Hezkuntza bera zaintza gisa hartzen duena, eta zaintzari adiera hezitzailea aitortzen diona. Hezkuntza-komunitatean ari diren eragile …
Iñigo Ibarra (e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Hezitopia liburuaren kritika egin du
Hezigune-hazigune
5 izar
Noraren idazki oro da eder estilo aldetik eta hausnar-une handi edukieran; eta halatsukoa da Hezitopia: proposamen indartsu bat. Aitortu nahi nuke ere bere idazmodu edo hizketa-molde polit, xalo eta atsegin horren zale amorratua naizela, eta seko harrapatua naukala estilo horrek; gustatu egiten zaidala, alegia. Heziguneetaz ari da liburu honetan. Huraxe duelako pasioa. Eta bizi dugun unetik abiatuta, aurrera begirako proposamen ederrak dakarzkigu. Zaintzaren eta hezkuntzaren ezinbesteko hartu-emanaz idaztzi du, gorputzaz ere, baita jakintzaren trapitxeo eta arau-trukeaz, edo espazioen nolakotasunaz, eta bortxa instituzionalaz, eta, jakina, gure gizaki-ziborg izateaz, hari lotutako teknologia korporatiboekin jarraitzeko, segi eta buelta eginez Eskola Curriculumekin eta textu liburuekin, edo eskola espazioen moduaz eta eraikuntzaz, eta jolasaren botereaz ere, hori deritzolako iraultzaileena; eta, finean, feminismoaz eta halabeharrez patriarkatuaz. Asko eta asko dira jorratu dituen gaiak. Oso liburu interesgarria guztiontzat.











