Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, …
Podcastak bezainbeste harrapatu nau
5 izar
Agian ez da podcasta bezain konplexua, gazteengana heltzeko asmoa baitu, eta erritmo biziagokoa baita, baina ikaragarri gustatu zait Jare eta konpainiarekin berriz aurkitzea eta komiki formatuan irakurtzea. Podcasta zure gustukoa izan bazen, uste dut komiki hau ere gozatuko duzula. Gauza txar bakarra aurkitu diot: laburregia dela!
Artxipelagoaren lehen denboraldia hartzen du oinarritzat, beraz, bigarrenaren zain!!!
Fin de guardia es el espectacular final de la «Trilogía Bill Hodges» que comenzó con …
Liburua gustatu zait, baina kasu honetan badu bainaren bat...
4 izar
Oso irakurketa interesgarria egiten du Estatu Batuetako suizidioen gaiari buruz, eta niri, behintzat, zer pentsatua eman dit. Trilogia oso ondo ixten du eta ate bat irekitzen dio Hollyren (horregatik idatzi du aurten beste bat) eta Jeromeren etorkizunari. Hala ere, honen amaierak ez nau erabat konbentzitzen. Txarra da? Ez, ez da txarra. Baina hobea izan liteke. Eta hobeto egiten daki (nahiz eta okerrago egiten ere badakien). Eta osagai guztiak zituen amaiera borobilagoa izan zedin. Baina kontuan hartuta, aurreko bietan ez bezala, hirugarren liburu honetan elementu paranormalek indarra hartzen dutela, askoz okerragoa izan zitekeen. 🤭
Merezi du trilogia irakurtzea, eta erakusten du SK polizia-thriller idazle beldurgarria dela (zentzurik onenean?). Gehiago idatzi nahi nuke, baina spoilerra litzateke, beraz zuen esku.
Protagonizada por el mismo trío dispar de héroes que Stephen King nos presentó en Mr. …
Trilogiaren lehen atala bezainbeste gustatu zait, agian gehiago
5 izar
Trilogiaren lehen atala bezainbeste gustatu zait, agian gehiago. Eleberriaren egitura, bi garaitan kontatutako hasiera horrekin, erakargarriagoa iruditzen zaidalako. Pertsonaiak, ohi bezala, izugarriak dira eta, gainera, SKren obsesioetako bati buruz hitz egiten digu: idazle eta pertsonaia gogokoenekin obsesionatzen diren irakurleak. “Misery”-n bezala, baina oso modu ezberdinean.
Badira Estatu Batuetako literaturako aipamen asko asko asko asko asko. Nire bi liburu kutunenak barne: "To Kill a Mockingbird", Harper Leerena, eta "The Grapes of Wrath", John Steinbeckena ("The Grapes of Wrath" liburuaren spoiler izugarria dagoela ohartarazten dizuet). Baina literatura estatubatuarreko beste pertsonaia handi batzuen zeharkako eragina ere aurkitu dut: Holden Caulfield ("The Catcher in the Rye", J. D. Salinger), Tom Sawyer ("The Adventures of Tom Sawyer", Mark Twain), Huckleberry Finn ("Huckleberry Finn", Mark Twin) edo Richard Hickock eta Perry Smith ("In Cold Blood", Truman Capote). Den denak itzelak!
Tira, liburu ona da, amaiera onekoa. Eta erreferentzia horiek guztiak ezagutzen badituzu, uste dut are gehiago …
Trilogiaren lehen atala bezainbeste gustatu zait, agian gehiago. Eleberriaren egitura, bi garaitan kontatutako hasiera horrekin, erakargarriagoa iruditzen zaidalako. Pertsonaiak, ohi bezala, izugarriak dira eta, gainera, SKren obsesioetako bati buruz hitz egiten digu: idazle eta pertsonaia gogokoenekin obsesionatzen diren irakurleak. “Misery”-n bezala, baina oso modu ezberdinean.
Badira Estatu Batuetako literaturako aipamen asko asko asko asko asko. Nire bi liburu kutunenak barne: "To Kill a Mockingbird", Harper Leerena, eta "The Grapes of Wrath", John Steinbeckena ("The Grapes of Wrath" liburuaren spoiler izugarria dagoela ohartarazten dizuet). Baina literatura estatubatuarreko beste pertsonaia handi batzuen zeharkako eragina ere aurkitu dut: Holden Caulfield ("The Catcher in the Rye", J. D. Salinger), Tom Sawyer ("The Adventures of Tom Sawyer", Mark Twain), Huckleberry Finn ("Huckleberry Finn", Mark Twin) edo Richard Hickock eta Perry Smith ("In Cold Blood", Truman Capote). Den denak itzelak!
Tira, liburu ona da, amaiera onekoa. Eta erreferentzia horiek guztiak ezagutzen badituzu, uste dut are gehiago gozatuko duzula irakurketa, baina ezagutzen ez badituzu ez da ezer gertatzen (ezagutzen ez badituzu, egin mesede bat zeure buruari eta irakurri behintzat "To Kill a Mockingbird" eta "The Grapes of Wrath" ZORAGARRIAK baitira 😎).
Mr. Mercedes, primera novela de la «Trilogía Bill Hodges», es la historia de una guerra …
Egia esan, uste baino gehiago gustatu zait
4 izar
Aspalditik nuen liburu hau armairuan irakurri gabe, eta Stephen Kingen hurrengo liburua liburu honetako pertsonaietako bati buruzkoa dela ikusi nuenean, irakurtzen hasi nintzen. Ez da SKren formatua, baina, egia esan, thriller gisa oso ondo funtzionatzen du. Formatu horretan eroso sentitzen diren beste idazle batzuk bezain ondo. SKren idazkera nabaritzen da, batez ere kontatzeko moduan eta pertsonaien sakontasunean (nire ustez, idazle gisa dituen indarguneetako bi). Gustatzen zaizkidan SKren liburu guztietan esaten dudan bezala: liburu honen amaiera ez da txarra. 🤣
Madrid, 1933. Tristán Valdivia, periodista sin periódico, editor sin éxito y amante sin ilusión, abandona …
Gainerakoak irakurtzen jarraituko dut
5 izar
La balada del norte lanaren lehen liburuki hau, 34ko Asturiasko iraultzaren aurrekariak azaltzen duena, ikaragarri ona da. Lehen binetatik harrapatu nau eta asko gozatu dut irakurketa.
33ko urtean hasten da eta iraultza hasten den egunera arte doa, hau da, 34ko urriaren 5era arte. Oso pertsonaia gutxirekin (gaiaren konplexutasuna kontuan hartuta harrigarria dena), lan baldintza penagarriak dituzten meategietan ez ezik, meatzarien eta haien familien etxeetan ere barneratzen gaitu. Baita komunitatearekiko harremanean ere. Pertsonaiek beren burua antzezteaz gain, kolektibo bat ordezkatzen dute kontakizunean, nolabait esatearren (Apoloniok meatzariak, Markesak aristokrazia...). Eta Alfonso Zapicoren ideiak sumatu badaitezke ere, esango nuke ez dituela pertsonaiak epaitzen. Laburbilduz, oinarriak jartzen ditu iraultza zein unetan eta zergatik hasten den uler dezagun.
Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak. Pertsonaia nagusien, bi anaia bikien, ikasketa-prozesua da. Hirurogeita …
Liburu hau, gerraren aurpegirik mingotsena eta gizartearen miseriarik miserableena erakusten digun maisulana da
5 izar
Liburu hau, gerraren aurpegirik mingotsena eta gizartearen miseriarik miserableena erakusten digun maisulana da. Beste aukerarik gabe mundu berri bati aurre egiteko indartsu bihurtu behar duten ume biziraule biren istorioa. Gordina. Oso gordina. Oso oso gordina. Eta ez, ez da imajinatzen duzun modukoa.
Eszenak oso krudelak eta benetan grafikoak dira, eta, hala ere, edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. Idazleak ahalegin berezia egiten du bi umeren idazkera antzezteko eta baita lortu ere, ume horiek oso azkarrak izan arren, ume izaten jarraitzen dutelako. Hori dela eta, kapilauak benetan laburrak izateaz lagunduta, ez dakigu noiz utzi behar diogun irakurtzeari (beste kapitulu bat baino ez).
Ez dauka zer ikusirik, ezta antzik ere, baina ezinezkoa izan zait hau irakurtzea Primo Levi gogoan izan gabe.
Irakurri ez baduzue, liburu honi ekin. Eskertuko didazue gomendioa.
La tercera entrega de la trilogía El Señor de los Anillos.
Los ejércitos del Señor …
Eraztunen Janaunaren zale bihurtu naizela aitortzen dut publikoki
5 izar
Gaztetan fantasia ez zen nire arreta deitzen zuen genero literarioetako bat, eta Eraztunen Jauna, beti heroiaren bidaiarekin lotua, ez zuen nire jakin-mina piztu. Hala ere, badira urte gutxi batzuk fantasia eta zientzia fikzio gehiago irakurtzen hasi naizela eta, oporraldi hau hobbitekin batera pasatu dut. Nahiz eta, hasieran beldur pixka bat ematen zidan gazteentzako zuzenduak izango ote ziren, orain esan dezaket edonork irakurtzeko modukoak direla.
Are gehiago, Eraztunen Janaunaren zale bihurtu naizela aitortzen dut publikoki. 😊
Istorio honi buruz ezer gutxi dago esaterik, dagoeneko esan ez denik. Besterik gabe esan dezaket nire pasarterik gogokoenetako bat Ella-Larañarena dela. Pertsonaiarik onenak eta, nire ustez, landuenak eraztunaren boterearen aurrean ahultzen direnak dira (Boromir, Frodo eta Gollum bereziki). Gollum pertsonaia bikaina iruditzen zait eta Boromir oso sinesgarria. Nahiz eta, esan gabe doa, Sam dela denen artean maitagarriena. Baina are gehiago gustatuko litzaidake "nagusi" hitza erabiltzeari utziko balio. 😤
Azken finean, gauza txar bakarra aurkitu dut: …
Gaztetan fantasia ez zen nire arreta deitzen zuen genero literarioetako bat, eta Eraztunen Jauna, beti heroiaren bidaiarekin lotua, ez zuen nire jakin-mina piztu. Hala ere, badira urte gutxi batzuk fantasia eta zientzia fikzio gehiago irakurtzen hasi naizela eta, oporraldi hau hobbitekin batera pasatu dut. Nahiz eta, hasieran beldur pixka bat ematen zidan gazteentzako zuzenduak izango ote ziren, orain esan dezaket edonork irakurtzeko modukoak direla.
Are gehiago, Eraztunen Janaunaren zale bihurtu naizela aitortzen dut publikoki. 😊
Istorio honi buruz ezer gutxi dago esaterik, dagoeneko esan ez denik. Besterik gabe esan dezaket nire pasarterik gogokoenetako bat Ella-Larañarena dela. Pertsonaiarik onenak eta, nire ustez, landuenak eraztunaren boterearen aurrean ahultzen direnak dira (Boromir, Frodo eta Gollum bereziki). Gollum pertsonaia bikaina iruditzen zait eta Boromir oso sinesgarria. Nahiz eta, esan gabe doa, Sam dela denen artean maitagarriena. Baina are gehiago gustatuko litzaidake "nagusi" hitza erabiltzeari utziko balio. 😤
Azken finean, gauza txar bakarra aurkitu dut: bigarren liburuaren egitura. Tolkienek "Bi dorreak" liburuko gertaerak kontatzeko aukeratu zuen egitura ez zait egokiena iruditzen, irakurketa hermetikoegia bihurtzen baitu. Hala ere, ez dut esan nahi liburu txarra denik, baina dinamikoagoa izan zitekeen, argi eta garbi, bi kontakizunak nahastu izan balitu.
Amaiera, nire ustez, bikaina da (eta azken bi kapituluak bereziki gozagarriak).
Segunda entrega revisada de la famosa saga de la Tierra Media.
La Compañía se ha …
Denak batera iruzkinduko ditut
4 izar
Hirugarrena irakurri ostean iruzkinduko dut istorio osoa, baina bigarren honen amaiera oso goian geratu da! Hori bai, estruktura nahasiago bat eskertu izango nuke.
Un libro excelente para introducirse en el mundo de la fantasía.
Smaug parecía profundamente dormido …
Argi-itzalak ditu (argiak istorioan eta kosmobisioan eta itzalak berauek narratzeko orduan)
4 izar
Liburu hau irakurtzea oso oso erraza da, eta kontatzen digun istorioa interesgarria eta entretenigarria da. Tolkienek liburuan zehar erakusten duen umorea ere asko gustatu zait. Zentzu honetan 5 izar menago nizkioke. Libururako sortzen duen mitologia, alfabeto oso bat barne, izugarria iruditzen zait eta oso erraza da barneratzeko eta ulertzeko, benetan aberatsak izateaz gain.
Baina hori esanda, nire ustez, liburua nerabeek irakur dezaten pentsatuta dago (Interneten irakurri dudanaren arabera, beren seme-alabentzat idatzi ei zuen), eta, agian, hori da irakurketan gutxien gustatu zaidana: hitzak eta ekintzak aurrezten saiatzen den narratzeko modua. Hau da, kontatzen duena ulertzeko mesedetan irakurketa laburragoa eta errazagoa egitea, gauza batzuk uzten dituelako (hala egingo duela aipatuz) kontatu gabe. Horri gehitu behar zaio pixka bat laua iruditu zaidala. Azken honekin esan nahi dut tentsio momentuak egon badaudela eta nabarmenak direla uste badut ere, narratzeko moduak ez diola irakurketari tentsiorik eransten eta erabaki horretan ñabardura asko galtzen direla uste dudala …
Liburu hau irakurtzea oso oso erraza da, eta kontatzen digun istorioa interesgarria eta entretenigarria da. Tolkienek liburuan zehar erakusten duen umorea ere asko gustatu zait. Zentzu honetan 5 izar menago nizkioke. Libururako sortzen duen mitologia, alfabeto oso bat barne, izugarria iruditzen zait eta oso erraza da barneratzeko eta ulertzeko, benetan aberatsak izateaz gain.
Baina hori esanda, nire ustez, liburua nerabeek irakur dezaten pentsatuta dago (Interneten irakurri dudanaren arabera, beren seme-alabentzat idatzi ei zuen), eta, agian, hori da irakurketan gutxien gustatu zaidana: hitzak eta ekintzak aurrezten saiatzen den narratzeko modua. Hau da, kontatzen duena ulertzeko mesedetan irakurketa laburragoa eta errazagoa egitea, gauza batzuk uzten dituelako (hala egingo duela aipatuz) kontatu gabe. Horri gehitu behar zaio pixka bat laua iruditu zaidala. Azken honekin esan nahi dut tentsio momentuak egon badaudela eta nabarmenak direla uste badut ere, narratzeko moduak ez diola irakurketari tentsiorik eransten eta erabaki horretan ñabardura asko galtzen direla uste dudala (zenbat kolpe jaso ditzake hobbit baten buruak eta zenbat aldiz gal dezake konortea liburu laburragoa egiteko?). Zentzu horretan, uste dut azken kapituluek asko irabazten dutela.
Edonola ere, Eraztunen Jaunak liburu honetatik gustatu ez zaidan bakarra konpentsatuko duelakoan nago, beraz, azken balorazioa positiboa da eta lehen liburuarekin jarraituko du.
Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere …
Agian aurten irakurri dudan libururik onena da
5 izar
Agian aurten irakurri dudan libururik onena da.
Pertsonaia nagusiaren sakontasuna gustatu zait. Hasieran, harenganako gorrotoa sentiarazten zidalako (eszena bat dago, nazka sentitzeko bezain ongi idatzita). Bigarren zatian, nazi batengatik pena izatea lortu duelako. Eta amaitzeko, liburuaren hirugarren zatian, hunkitu egin nauelako.
Esan beharra dago Anjel Lertxundik oso ondo idazten duela.
#IhesBetea irakurtzea gomendatzen dizuet, agian Elegoseko abuztuko irakurketa izango da, baina ezin izan diot tentaldiari eutsi eta arinago irakurri dut. Lehen paragrafoa irakurtzeko ireki nuen, eta konturatu orduko, bukatu da.
Tras cinco años de incesantes búsquedas con los dispositivos más sofisticados del momento, la astrónoma …
Zientzia fikziozko liburu ona izateaz gain, zertzelada interesgarriak ere baditu
5 izar
Contacto oso gustura irakurri dut eta, egia esan, asko gustatu zait. Zientzia fikziozko liburu ona izateaz gain, zertzelada interesgarriak ere baditu: teknologiaz, filosofiaz, etikaz... edo erlijioek gizartean duten paperaz. Pertsonaiak benetan aberatsak dira, baita bigarren mailakoak ere. Liburuak lehen laurdenetik aurrera hartzen du interesik handiena eta protagonista nagusia aurkezten duenean, esperientzia duen idazle baten aurkezpena iruditu zait. Asko gustatu zait lehen kapitulua. Filma ikusi baduzue ere, liburua irakurtzea gomendatzen dizuet.
La novela más apetitosa que leerás jamás. Una historia deliciosa que combina misterios y cocina …
Egia esan, liburu hau gogo handiz irakurtzen hasi naiz, baina originaltasun faltak, bai edukiaren aldetik eta bai egituraren aldetik, ez bukatzera eraman nau. Aurkezten dizkigun bost istorioetatik hiru irakurri ditut eta laugarrena erdira utzi dut.
Bost istorio independente dira, eta pertsonaia batzuk errepikatu egiten dira, baina ez diote ekarpen handirik egiten gainontzeko istorioei. Ikerketak ez dira sinesgarriak, ezta premisa egiazkoa izan daitekeela onartzen duzunean ere. Oso itxura ona zeukan: literatura eta gastronomia japoniarra, baina, maila literarioan behintzat, oso azalean geratzen den nahi eta ezin bat da.
Tras un año en Jerusalén acompañando a su pareja, miembro de Médicos Sin Fronteras, Guy …
Ongi, komiki honekin Guyren "lagun" egin naiz
5 izar
Egia esan, komikigile beraren Pyongyang komikiarekin izandako esperientzia ez zen ona izan, bertako pertsonei sistematikoki barre egiten ziela pentsatzeraino. Hala ere, komiki honetan ez dut horrelako umorerik ikusi. Egia da autorea oso azidoa dela, baina komiki honetan hala da egoeraren bidegabekeriarekin eta ez pertsonekin. Gustatu zait ikuspuntu hau, bere bizipen pertsonaletan osatzen dena. Palestinan bizi zen bitartean ikusi, sentitu eta ezagutu zuena hain zuzen ere. Pasarte batzuk oso mamitsuak dira, eta egia esan, ez zait iruditu kasu honetan azalean geratzen denik. Beraz, egile honen lanak irakurtzen jarraituko dut ziurrenik.
La historia de Un amor ocurre en La Escapa, un pequeño núcleo rural donde Nat, …
Hainbat zentzutan itogarria
5 izar
Ezinezkoa da liburu honi buruzko aipamenik egitea izorrakirik egin gabe. Beraz, erabat harrapatu nauela esatera mugatuko naiz. Zoragarri idatzita dagoela, hainbat zentzutan itogarria dela... maitasuna, botere-harremanak, gure egunerokotasunari nola aurre egin... irakurtzea merezi du eta Sara Mesaren liburu gehiago irakurriko ditut.