Dabid reviewed La balada del norte 1 by Alfonso Zapico (La balada del norte, #1)
Gainerakoak irakurtzen jarraituko dut
5 stars
La balada del norte lanaren lehen liburuki hau, 34ko Asturiasko iraultzaren aurrekariak azaltzen duena, ikaragarri ona da. Lehen binetatik harrapatu nau eta asko gozatu dut irakurketa.
33ko urtean hasten da eta iraultza hasten den egunera arte doa, hau da, 34ko urriaren 5era arte. Oso pertsonaia gutxirekin (gaiaren konplexutasuna kontuan hartuta harrigarria dena), lan baldintza penagarriak dituzten meategietan ez ezik, meatzarien eta haien familien etxeetan ere barneratzen gaitu. Baita komunitatearekiko harremanean ere. Pertsonaiek beren burua antzezteaz gain, kolektibo bat ordezkatzen dute kontakizunean, nolabait esatearren (Apoloniok meatzariak, Markesak aristokrazia...). Eta Alfonso Zapicoren ideiak sumatu badaitezke ere, esango nuke ez dituela pertsonaiak epaitzen. Laburbilduz, oinarriak jartzen ditu iraultza zein unetan eta zergatik hasten den uler dezagun.
Irakurtzen baduzu, seigarren kapituluan, isiltasuna entzungo duzu.