Dabid (e)k J.R.R. Tolkien(r)en El Retorno del Rey liburuaren kritika egin du (El Señor de los Anillos, #3)
Eraztunen Janaunaren zale bihurtu naizela aitortzen dut publikoki
5 izar
Gaztetan fantasia ez zen nire arreta deitzen zuen genero literarioetako bat, eta Eraztunen Jauna, beti heroiaren bidaiarekin lotua, ez zuen nire jakin-mina piztu. Hala ere, badira urte gutxi batzuk fantasia eta zientzia fikzio gehiago irakurtzen hasi naizela eta, oporraldi hau hobbitekin batera pasatu dut. Nahiz eta, hasieran beldur pixka bat ematen zidan gazteentzako zuzenduak izango ote ziren, orain esan dezaket edonork irakurtzeko modukoak direla.
Are gehiago, Eraztunen Janaunaren zale bihurtu naizela aitortzen dut publikoki. 😊
Istorio honi buruz ezer gutxi dago esaterik, dagoeneko esan ez denik. Besterik gabe esan dezaket nire pasarterik gogokoenetako bat Ella-Larañarena dela. Pertsonaiarik onenak eta, nire ustez, landuenak eraztunaren boterearen aurrean ahultzen direnak dira (Boromir, Frodo eta Gollum bereziki). Gollum pertsonaia bikaina iruditzen zait eta Boromir oso sinesgarria. Nahiz eta, esan gabe doa, Sam dela denen artean maitagarriena. Baina are gehiago gustatuko litzaidake "nagusi" hitza erabiltzeari utziko balio. 😤
Azken finean, gauza txar bakarra aurkitu dut: bigarren liburuaren egitura. Tolkienek "Bi dorreak" liburuko gertaerak kontatzeko aukeratu zuen egitura ez zait egokiena iruditzen, irakurketa hermetikoegia bihurtzen baitu. Hala ere, ez dut esan nahi liburu txarra denik, baina dinamikoagoa izan zitekeen, argi eta garbi, bi kontakizunak nahastu izan balitu.
Amaiera, nire ustez, bikaina da (eta azken bi kapituluak bereziki gozagarriak).