Itzuli

(e)k Anjel Lertxundi(r)en Ihes betea liburuaren kritika egin du

Anjel Lertxundi: Ihes betea (Paperback, Euskara language, 2018, Alberdania) 5 izar

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere …

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da

5 izar

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da.

Pertsonaia nagusiaren sakontasuna gustatu zait. Hasieran, harenganako gorrotoa sentiarazten zidalako (eszena bat dago, nazka sentitzeko bezain ongi idatzita). Bigarren zatian, nazi batengatik pena izatea lortu duelako. Eta amaitzeko, liburuaren hirugarren zatian, hunkitu egin nauelako.

Esan beharra dago Anjel Lertxundik oso ondo idazten duela.

#IhesBetea irakurtzea gomendatzen dizuet, agian Elegoseko abuztuko irakurketa izango da, baina ezin izan diot tentaldiari eutsi eta arinago irakurri dut. Lehen paragrafoa irakurtzeko ireki nuen, eta konturatu orduko, bukatu da.

Iñigo Ibarra erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@desertorea Eta hirugarren zati hori gehiago ezagutu nahi baduzu, edo interesatuz gero, bere paperjale.eus/book/26663/s/italia-bizitza-hizpide liburua irakurtzea gomendatuko nizuke. Laburra da. Eta nik oso oso gustura irakurri nuen. Egunkariak Italia inguru horretara bidali zuen Lertxundi, hura ongi asko ezagutzen duelako eta, hari buruzko artikulu sorta idatzi zezan, gero Egunkariak argitaratzeko. Ondoren liburu forma eman zioten. Liburutegi publikoetan izanen duzu, liburu-dendetan zailxeago izanen da alerik aurkitzea.