Dabid (e)k Ibon Martín(r)en El ladrón de rostros liburuaren kritika egin du (Inspectora Ane Cestero, #3)
Argi-ilunak dituen liburua
4 izar
Alde batetik, istorioak izugarri erakarri nau eta argi dago espazio ezagunetan gertatzeak lagundu egiten duela zentzu horretan. Asko gustatu zait arteak istorioan duen garrantzia, baita gero eta gutxiago (edo agian gehiago?) estimatzen ditugun lanei buruz jakiteak ere. Arantzazuko zirrikitu batzuk eta bertako bizitza ezagutzea oso interesgarria izan da.
Hala ere, pertsonaia batzuk aurreikusteko modukoak iruditu zaizkit, protagonista bera barne eta bigarren mailakoak oso lauak iruditu zaizkit. Horietako batzuk sinesgaitzak dira, nire ustez. Baina horrek axola ez badizu eta xehetasun horiei garrantzi gehiagorik ematen ez badiezu, irakurketa entretenigarria da.