Cuando en 1871 la intrépida y arruinada Philomela Drax recibe una carta de su abuelo …
Blackie Books argitaletxearen "Hija de la venganza"-ren (Michael McDowell) promozio mezuek Stephen Kingen eta Jane Austenen arteko nahasketa gisa deskribatzen dute liburua. Eta egia esan, hitzaurreak Kingen estiloa ekartzen du gogora, eta liburuaren lehen zatiak, berriz, Harrotasuna eta aurrejuzguak liburuaren ukitua du, eta hori, bide batez esanda, primeran datorkio 1871. urtean kokatzen den istorio honi.
Neuri, behintzat, lehen 60 orrialdeek, bete-betean harrapatu naute. 🔨
Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu …
Estrukturak eta erritmoak laguntzen dute
4 izar
Akabo gustura irakurtzen den nobela iruditu zait, estrukturak eta erritmoak laguntzen dute. Bereziki gustatu zait istorioak aurrera egiten duen erritmoa eta jorratzen dituen gaiak (tesia, bikotearen desegitea, erasoak...), gaur egungoak eta interesgarriak direnak. Tramak harrapatu egin nau hasieratik, eta irakurtzeko gogoa izan dut azkeneraino. Euskararen erabilera ere aipagarria da: naturala, artifiziorik gabea, baina oso ondo idatzia eta zaindua, eramaten zaituena. Euskaraz irakurtzera ohituta ez dagoen norbaitek ere gozatu ahal izango luke zailtasunik handirik gabe liburu hau.
Alderdi batzuek, ordea, ez naute hainbeste konbentzitu. Adibidez, Sheenaren pertsonaia ez zait guztiz sinesgarria egin, Manu Bartzelonara bueltatzen denetik aurrera. Ez dut ulertzen nola deritzon ideia hobea dela pertsona bat hiltzea (horrek dakarren guztiarekin: psikologikoki, poliziarekin...), bere bikoteak kartzela bihurtu duen harreman horretatik alde egitea baino. Izan ere, bikotekidea hiltzen duela dakigu lehen orrialdetik, baina ia damurik eta gatazka moralik ere ez du erakusten liburu osoan (poliziak harrapatuko ote duen beldur ere ez da!). …
Akabo gustura irakurtzen den nobela iruditu zait, estrukturak eta erritmoak laguntzen dute. Bereziki gustatu zait istorioak aurrera egiten duen erritmoa eta jorratzen dituen gaiak (tesia, bikotearen desegitea, erasoak...), gaur egungoak eta interesgarriak direnak. Tramak harrapatu egin nau hasieratik, eta irakurtzeko gogoa izan dut azkeneraino. Euskararen erabilera ere aipagarria da: naturala, artifiziorik gabea, baina oso ondo idatzia eta zaindua, eramaten zaituena. Euskaraz irakurtzera ohituta ez dagoen norbaitek ere gozatu ahal izango luke zailtasunik handirik gabe liburu hau.
Alderdi batzuek, ordea, ez naute hainbeste konbentzitu. Adibidez, Sheenaren pertsonaia ez zait guztiz sinesgarria egin, Manu Bartzelonara bueltatzen denetik aurrera. Ez dut ulertzen nola deritzon ideia hobea dela pertsona bat hiltzea (horrek dakarren guztiarekin: psikologikoki, poliziarekin...), bere bikoteak kartzela bihurtu duen harreman horretatik alde egitea baino. Izan ere, bikotekidea hiltzen duela dakigu lehen orrialdetik, baina ia damurik eta gatazka moralik ere ez du erakusten liburu osoan (poliziak harrapatuko ote duen beldur ere ez da!). Pertsonaia hotzegia (zentzu moral horretan) azken kapituluan aipamen arin batengatik izango ez balitz.
1828ko irailean, Bermeoko Almika auzoan, Agirretxu baserriko gizona Juan Ormaetxea desagertu egin da, eta hura …
Ia lekuko bihurtzen zara
5 izar
Edorta Jimenezen Aizkorak eta gutunak irakurlea harrapatu egiten du. Idazkera bizia eta dotorea du, eta istorioak sortzen duen giroan berehala murgiltzen zara. Esan nahi dut denboran eta espazioan oso ondo kokatua dagoela, eta irakurtzen duzun bitartean ia prozesu osoaren lekuko bihurtzen zarela.
Kapitulu laburrek ere, laguntzen dute liburua egun gutxitan irensten. Gainera, asko disfrutatu dut kaleak eta lekuak ezagututa, oso erraza izan baita kale horietatik paseatzea.
Edortak berak esan du istorioaren oinarria benetakoa dela, eta harrigarria da, izan ere, Bermeon bertan gertatuta ere, ez da ezaguna. Nik neuk ere ez nuen honen berririk liburua hartu arte. Horrek balio berezi bat ematen dio. Gustura entzungo nuke nola bizi izan zuen liburuaren sortze prozesua, batez ere hizketaldia Almikan balitz.
En plena Guerra Civil española, el joven médico Víctor Dalmau, junto a su amiga pianista …
Konkistatu egin nau
4 izar
"Largo pétalo de mar" harritu nauen liburua da, batez ere urteetan Isabel Allende irakurtzeari uko egin niolako.
Konkistatu egin nau: iberiar penintsulako gerra zibila, Txileko erbestea, Allenderen garaipena eta Pinocheten diktadura hain modu natural eta hunkigarrian nahasten ditu... hasieratik harrapatzen zaitu. Pertsonaiak oso errealak dira eta istorioa oso ondo harilkatuta dago.
Miguel y Ana son jóvenes, tienen deudas y esperan un bebé. Un pequeño pueblo que …
Etengabeko deserosotasun sentsazioa sortzen du
5 izar
Villanueva komikiak landa eremuak eta misterio elementuak uztartzen dituen lana da, etengabeko deserosotasun sentsazioa sortzen duena. Denboran geldirik dagoela dirudien fikziozko herri txiki batean kokatzen da eta misterio giro hori da liburuaren bertute handienetako bat. Javi de Castrok lehen orrietatik bertatik, atmosfera bikaina sortzen du: sumatzen da zerbait ez dagoela ongi, baina ezin da zehazki identifikatu zer den. Horrek tentsio oso eraginkorra sortzen du, irakurlea jakin-minez mantentzen duena une oro.
Todo lo que Fernando cuenta es verdad. Y si lo cuenta él, o un alter …
Holden Caulfieldek tonu berberaz idatziko luke kartzelaz?
5 izar
Ados egon zaitezke, edo ez, La furia del cobarde liburuak planteatzen dituen termino politikoekin. Baina hori ez da garrantzitsua. Kurtek (surrealismoa erabiliz) gerraren zentzugabekeria aurpegira bota bazigun irakurlea kakaz blai utziz, Fernandok gauza bera egitea lortzen du (hiperrealismoa erabiliz?) kartzelarekin.
Hainbeste pintura geruza dituen mokordoaren kiratsa irakurlearen etxera irits dadin.
Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur …
Aukera bat merezi duen liburua
4 izar
Hasieran, Bisitak ez zuen nire interesa piztu. Pare bat aldiz pasatu nintzen liburuaren aurretik, eta ez nuen irakurtzeko interes handirik sentitu. Hala ere, aukera bat ematea erabaki nuen, eta pozten naiz hori egin izanaz.
Pagadik aurkezten duen istorioa sendoa da, eta umore ukituek goratzen dute. Askotan, sarkastikoak eta zorrotzak dira, eta oso modu egokian integratuta daude, irakurketa arina eta entretenigarria eginez. Gainera, istorioa oso irudimentsua eta freskoa dela nabarmenduko nuke.
Beste edozein liburuk bezala, Bisitak itzalak ditu. Itzalen artean, bere estiloak batzuetan telebistako edo zinemako gidoi bat gogorazten duela azpimarratuko nuke (hori da, azken batean, bere medio naturala). Baina ez diot txarra denik. "Alferrikakoa" dena ezabatzeko behar horrek ondo funtziona dezake beste euskarri batzuetan, baina literaturan, uste dut "beharrezkoak ez diren" xehetasun horiek aparteko nortasun ematen dutela, eta agian sentitu dut gehiegi moztu duela zenbait lekutan. Edonola ere, ulertzen da zergatik egin duen eta barkatzen zaio. 🤣
Esandakoa, balantzea positiboa …

Esandakoa, balantzea positiboa da. Zalantzarik gabe, aukera bat merezi duen liburua.
Slaughterhouse-Five is one of the world's great anti-war books. Centering on the infamous fire-bombing of …
Laburbilduz: liburu puska
5 izar
Kurt Vonneguten Matadero cinco liburuak absurdoa, sarkasmoa eta irrazionaltasuna konbinatzen ditu gerraren eta, hedaduraz, bizitzaren beraren zentzugabekeria erretratatzeko. Billy Pilgrim bere bizitzako une garrantzitsuen artean salto egiten duen protagonistaren bitartez, Vonnegutek narratiba (eta tonu) kaotiko bat proposatzen du, edozein egitura tradizionalekin apurtzen duena. Zientzia-fikzioaren, kritika antibelizistaren eta umore beltzaren arteko nahasketa. Absurdoa eta tragikoa maisuki elkartzen dituena, liburuko unerik argienak izateraino.
Vonnegutek, gerra zalantzan jartzeaz gain, zentzurik ez duenari zentzua ematen saiatzea ere zalantzan jartzen du. Emaitza: nobela sarkastiko bezain argia, zuhurra. Irakurlea tonu apurtzaile baten bidez desarmatzen duena.
Nahiz eta irakurri duzuenok bat bakarrik gogoratuko duzuen (nik ere hori bakarrik gogoratzen nuen), bi esaldi errepikakor erabiltzen ditu liburu osoan zehar, saihestezina dena normalizatzeko balio dutenak. Eta hala dirudien arren, ez direnak baliabide estilistiko soil bat.
En esta secuela de La caja de botones de Gwendy, de Stephen King y Richard …
Aurrekoa baino apur bat txarragoa
3 izar
Aurrekoa baino apur bat txarragoa, baina larunbat arratsaldeko film bat ikusten duzun modu berean irakurtzen baduzu liburua, bere funtzioa betetzen du: entretenitzea.
«Se puede estar, aunque no se esté», dice uno de los poemas de Ana Isabel …
Desafiatzen duen hizkera batekin, irakurri dudan poetarik onenetakoa da niretzat
5 izar
Gata Cattana arlo pertsonala eta politikoa uztartzeak oparitzen duenaren erakusgarri indartsua da. Bere poemak zuzenak dira eta mitologia, kritika soziala eta feminismoari eta identitateari buruzko hausnarketak nahasten dituzten irudiz beteta daude. Irakurri.
Existen tres vías para llegar a Castle View desde la ciudad de Castle Rock: por …
Istorio ona, arratsalde tonto baterako
4 izar
Stephen Kingek eta Richard Chizmarrek beldurrezko istorio batean murgilduko gaituzte "La caja de botones de Gwendy" nobela laburrarekin. Hainbat botoi dituen kutxa misteriotsu bat aurkitzen duen neskato baten istorioa da, baina zein preziotan?
El despótico patriarca Esteban Trueba ha construido con mano de hierro un imperio privado que …
Liburu honek ulertzen ez nuen idazle batekin adiskidetu nau
5 izar
Nahiz eta beti izan naizen irakurle, aitortu behar dut ez nuela inoiz gozatu eskolan irakurtzera behartzen gintuzten liburuak irakurtzen, eta La casa de los espíritus ez zen salbuespena izan garai hartan. Hiru aldiz saiatu nintzen gerora berriro hartzen urteetan zehar, baina Barrabas itsasoz iristen den kapituluan trabatuta geratzen nintzen beti. Bitxia bada ere, antzeko zerbait gertatu zitzaidan Cien años de soledad liburarekin eta horrek pentsarazi dit liburu biek badutela eskuraezina zitzaidan zerbait komunean. Oraingoan, ordea, bukatu dut eta, nire harridurarako, izugarri gozatu dut. Hainbeste, ze pena ematen dit amaierara iritsi izanak.
La casa de los espíritus nobela bat baino gehiago da; herri oso baten historiaren zati garrantzitsu baten kontaketa da, Trueba familiako hainbat belaunaldiren bidez kontatua. Bere errealismo magikoak eta herrialdeko gertaera historikoekin duen lotura sakonak liluratu egin naute. Lehen aldiz, Isabel Allende ulertzea lortu dut eta bere liburu gehiago irakurtzeko prest utzi nau.
Askok Cien años de soledad liburuarekin …

Askok Cien años de soledad liburuarekin alderatzen dute beste hau, baina agian konparazio bidezkoagoa El amor en los tiempos del cólera liburuarekin litzateke, biek giza harremanei eta denboraren joanean irauten duten loturei heltzeko duten moduagatik.
Pasan los años entre suntuosas fiestas, uniones insólitas y sobrecogedoras revelaciones. Pero nada traerá paz …
Adi! Ez da saga bat, sei atal dituen liburua da
5 izar
Blackwater lehen kapitulutik harrapatu nau istorio liluragarri batekin. Foilletoia izateak ez dio baliorik kentzen, alderantziz: estiloak xarma berezia gehitzen du, eta formatu hori ez dela gutxietsi behar erakusten du. Hain obra luzean normala da akatsen bat edo beste aurkitzea, baina hemen gutxi dira eta ez dute irakurketa oztopatzen. Liburuko pertsonaiak oso ondo eraikita daude, eta modu naturalean eboluzionatzen dute ataletan zehar. Bakoitzaren garapena zaintzearen ondorioz, motibazioak eta gertatzen diren aldaketak ulertzea ahalbidetzen du, irakurlea haiekin inplikatzea lortuz.
Blackwater ez da beldurrezko eleberri bat, familia-harremanetan eta botere-egituretan oinarritutako istorio bat baizik, baina zientzia-fikzioaren, beldurrezko liburuen eta pulp kulturaren ukituak oso presente ditu eta ondo dosifikatzen dira.
Sei liburuxken bidez irakurtzeko ideiak umetan astero ikusten genituen telesail haiek ekar ditzake gogora, eta ziur aski bere garaian eragin berezia izan zuen. Hala ere, data pasatu ondoren, formatuak bere erakargarritasunaren zati nabarmena galtzen du; hala ere, salbuespen bezala, interesgarria da ikustea egileak nola erabaki …
Blackwater lehen kapitulutik harrapatu nau istorio liluragarri batekin. Foilletoia izateak ez dio baliorik kentzen, alderantziz: estiloak xarma berezia gehitzen du, eta formatu hori ez dela gutxietsi behar erakusten du. Hain obra luzean normala da akatsen bat edo beste aurkitzea, baina hemen gutxi dira eta ez dute irakurketa oztopatzen. Liburuko pertsonaiak oso ondo eraikita daude, eta modu naturalean eboluzionatzen dute ataletan zehar. Bakoitzaren garapena zaintzearen ondorioz, motibazioak eta gertatzen diren aldaketak ulertzea ahalbidetzen du, irakurlea haiekin inplikatzea lortuz.
Blackwater ez da beldurrezko eleberri bat, familia-harremanetan eta botere-egituretan oinarritutako istorio bat baizik, baina zientzia-fikzioaren, beldurrezko liburuen eta pulp kulturaren ukituak oso presente ditu eta ondo dosifikatzen dira.
Sei liburuxken bidez irakurtzeko ideiak umetan astero ikusten genituen telesail haiek ekar ditzake gogora, eta ziur aski bere garaian eragin berezia izan zuen. Hala ere, data pasatu ondoren, formatuak bere erakargarritasunaren zati nabarmena galtzen du; hala ere, salbuespen bezala, interesgarria da ikustea egileak nola erabaki zuen egitura hori ematea.
Blackwater irakurtzea merezi du, dudarik gabe, eta jende askori gomendatuko diot, zein ona den ikusita.
PD: Liburua izugarri gustatu zait eta ulertzen dut zergatik askok konparatzen duten Cien años de soledad monumentuarekin, baina ez gaitezen engaina: Gaboren aurka lehiatzea ia ezinezkoa da eta eleberri hau motz geratzen da Buendiatarren jenialtasunaren aurrean. Nik bere garaian bost izar eman nizkion Cien años de soledad liburuari eta gaur Blackwaterri beste horrenbeste emango dizkiot, baina liga ezberdinetan jokatzen dute eta kontrakoa esatea gezurra esatea litzateke. Eta, behar izan publiziatarioak gorabehera, hori horrela da. XD