Itzuli

Hisashi Kashiwai egilearen Los misterios de la taberna Kamogawa irakurtzeari utzi diot (La taberna Kamogawa, #1)

Hisashi Kashiwai: Los misterios de la taberna Kamogawa (Paperback, Spanish language, 2023, Salamandra Black) 4 izar

La novela más apetitosa que leerás jamás. Una historia deliciosa que combina misterios y cocina …

Egia esan, liburu hau gogo handiz irakurtzen hasi naiz, baina originaltasun faltak, bai edukiaren aldetik eta bai egituraren aldetik, ez bukatzera eraman nau. Aurkezten dizkigun bost istorioetatik hiru irakurri ditut eta laugarrena erdira utzi dut.

Bost istorio independente dira, eta pertsonaia batzuk errepikatu egiten dira, baina ez diote ekarpen handirik egiten gainontzeko istorioei. Ikerketak ez dira sinesgarriak, ezta premisa egiazkoa izan daitekeela onartzen duzunean ere. Oso itxura ona zeukan: literatura eta gastronomia japoniarra, baina, maila literarioan behintzat, oso azalean geratzen den nahi eta ezin bat da.