Kritikak eta Iruzkinak

Dabid

desertorea@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Jose Antonio Loidi(r)en Hamabost egun Urgainen liburuaren kritika egin du

Jose Antonio Loidi: Hamabost egun Urgainen (Paperback, Euskara language, Erein) 4 izar

Urgain bezalako herri baketsuetan ere gertatzen dira gauza ikaragarriak. Galde diezaiotela, bestela, Txomini, kanposantuko arduradunari: …

Irakurtzea gomendatzen dizuet

5 izar

Kontatzen zaigun istorioa oso interesgarria dela esaten hasiko naiz, eta amaiera, nire ustez, ez dela aurreikusteko modukoa. Erritmoa ere ona da, eta pertsonaiak, oso ñabardura gutxirekin bada ere, ondo ekarrita daude. Berez, ondo funtzionatzen duen thriller baten eta euskarazko lehen nobela beltzaren aurrean gaude eta ezin dugu epaitu gaur egungo literaturatik.

#HamabostEgunUrgainen liburuaren harira, aipatu behar den lehenengo gauza da euskara batuaren sorrera (1968) baino lehenagokoa dela (1955). Zentzu horretan, ziur naiz Ereinek oso lan ona egin duela hizkuntza egokitzerako orduan, egungo euskaldunok liburu honetaz gozatzeko aukera izan dezagun. Hala ere, liburua irakurtzerako orduan, nire sentsazioa da aizkorakadaka idatzi zela. Baina, ulergarria da eta ez da liburua irakurtzen jarraitzeko gogoa kentzen dizun zera bat, beraz, bitxikeria gisa aipatzen dut. Baina aipatu nahi nuen. 🫶

Euskal literatura gustuko baduzu, liburu hau disfrutatuko duzu, beraz animatu irakurtzera.

(e)k Ibon Martín(r)en El ladrón de rostros liburuaren kritika egin du (Inspectora Ane Cestero, #3)

Ibon Martín: El ladrón de rostros (Paperback, Gaztelania language, 2023, Penguin Random House) 4 izar

REZA CUANTO SEPAS. NADIE ESTÁ A SALVO.

En Sandaili, una humilde ermita excavada en la …

Argi-ilunak dituen liburua

4 izar

Alde batetik, istorioak izugarri erakarri nau eta argi dago espazio ezagunetan gertatzeak lagundu egiten duela zentzu horretan. Asko gustatu zait arteak istorioan duen garrantzia, baita gero eta gutxiago (edo agian gehiago?) estimatzen ditugun lanei buruz jakiteak ere. Arantzazuko zirrikitu batzuk eta bertako bizitza ezagutzea oso interesgarria izan da.

Hala ere, pertsonaia batzuk aurreikusteko modukoak iruditu zaizkit, protagonista bera barne eta bigarren mailakoak oso lauak iruditu zaizkit. Horietako batzuk sinesgaitzak dira, nire ustez. Baina horrek axola ez badizu eta xehetasun horiei garrantzi gehiagorik ematen ez badiezu, irakurketa entretenigarria da.

(e)k Stephen King(r)en El misterio de Salem's Lot (Ed. 50.º aniversario) liburuaren kritika egin du

Stephen King: El misterio de Salem's Lot (Ed. 50.º aniversario) (Hardcover, Gaztelania language, 2025) 4 izar

Conmemoramos el 50.º aniversario de la publicación de la segunda novela de Stephen King con …

Agian bere libururik latzenetakoa da

5 izar

Gustatu zait, irakurri ditudan ia guztiak bezala. Gainera, honek amaiera ona du eta Stephen Kingen jarraitzaileok ondo baino hobeto dakigunez, oso amaiera eskaseko liburu zoragarriak idazteko gaitasun itzela dauka. Banpiroen gaiari buelta polita ematen dio 70. hamarkadako Estatu Batuetan kokatuz. Gauza batzuk (batez ere bat) sinesgaitzegiak dira, baita banpiroak existitu izanaren premisa onartzen duen irakurlearentzat ere, eta horregatik kentzen diot izar-erdia.

Stephen Kingen liburu garaikideagoak irakurri badituzu, egilearen nortasun zigilua izango dena aurkituko duzu liburu honetan lehen aldiz landuta: komunitate lasai bat hartzea eta txikitzea. Eta, egia esan, egiten dakien hori oso ondo egiten daki.

Nabarmentzekoa da bigarren mailako pertsonaien lanketa Carrie liburuan (bere lehen liburua izan zen) baino dezente hobea dela.

(e)k Tsugumi Obha(r)en Death note I liburuaren kritika egin du (Black edition, #1)

Tsugumi Obha: Death note I (GraphicNovel, Gaztelania language, Norma) 4 izar

Death Note supuso toda una revolución en el manga: el protagonista, tras encontrar un objeto …

Entretenigarria da

4 izar

Istorioa ondo dago eta ideia nagusia interesgarria da maila etikoan ere, oso entretenigarria da eta thriller bezala irakur daiteke.

Agian okerrena izan daiteke pertsonaiak oso lauak direla (onak oso onak eta txarrak oso txarrak), eta ekintza nagusiak ez dituela oztopo gehiegi aurkitzen aurrera egiteko orduan. Ah! Eta iruzkin nabarmen matxista bat aurkitu dudala.

Edonola ere, zerbait arina nahi baduzu, burua nekatuko ez dizuna, ondo dago. Hurrengoak ere irakurriko ditut.

(e)k Irati Bereau (itzultzailea)(r)en Deitora zaitzala Tigrisek liburuaren kritika egin du

Emilienne Malfatto, Irati Bereau (itzultzailea): Deitora zaitzala Tigrisek (Paperback, Euskara language, 2023, Txalaparta) 4 izar

Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko …

Gustura irakurtzen da, baina azalean geratzen dela uste dut

4 izar

Edukiari buruzko abisua Spoiler txiki bat dauka, baina zera jakina da🤣

(e)k George Orwell(r)en Rebelión en la granja liburuaren kritika egin du

George Orwell, Miguel Temprano (itzultzailea): Rebelión en la granja (Hardcover, Gaztelania language, 2022, DEBOLSILLO) 5 izar

Esta sátira de la Revolución rusa y el triunfo del estalinismo, escrita en 1945, se …

Totalitarismoen inguruan hausnartzeko liburu bikaina (1984 bezainbeste)

5 izar

Liburu honetaz esan zitekeen guztia esanda dago. Lehen aldiz irakurri nuenean gustatu zitzaidan eta berrirakurketa hau are gehiago gustatu zait, askoz hobeto ulertu dudalako. Tartean "Homenaje a Cataluña" irakurri dudalako, besteak beste. Liburu hau bukatu bezain pronto "Tierra y libertad" (Ken Loach, 1995) ikusi behar da.

Ba hori, zure gustukoa izan zen? Ba berriz irakurri, are gehiago disfrutatuko duzulako. Eta ez baduzu irakurri, zeren zain zaude? Adinak gutxi axola du.

(e)k Rita Barrachina(r)en Fedivers liburuaren kritika egin du

Rita Barrachina: Fedivers (Paperback, Katalan language, 2023, Rita Barrachina) 5 izar

Aquest llibre celebra 15 anys d'existència de la federació de mitjans socials lliures i descentralitzats, …

Fedibertsoa ulertzeko, fediliburuxka

5 izar

Liburuxka honek, Fedilibret izenagatik ezaguna, Fedibertsoaren inguruko nondik norakoak azaltzen ditu. Kataluniako esperientzian zentratzen da gehienetan, baina toki askotako adibideak daude. Bereziki interesgarria heldu berrientzat, hasieran sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Baita ere, heldu berriak ez garenontzat, gogoratzen ez nituen zenbait kontu gogorarazi dizkidalako. 🤓

(e)k Oihane Amantegi(r)en Cayo Hueso liburuaren kritika egin du

Oihane Amantegi: Cayo Hueso (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. …

104 tona literatura (hondoratuko ez direnak)

5 izar

Liburuak bidaia bat proposatzen digu, izan zenaren, izan zitekeenaren eta izan ez zenaren mugara. Eta bizitzako gauzarik onenak ustekabetik datozenez, horrela datoz liburu honetako bi protagonistak ere.

Argi dago Oihaneren ahots literarioak duen indarra. "Ibaiertzeko ipuina" irakurri genuenok eskutik heldu eta zuk inolako ahaleginik egin gabe eramaten zaituen idazlearekin egingo dugu topo berriro. Izan ere, Karontek ez bezala, Oihanek ez digu ezer eskatuko trukean.

Zati batzuetan "Agurea eta itsasoa" gogorarazi dit, ez dakit zergatia arrazoitzen, agian itsasoagatik edo kapitain zaharragatik. Ez dakit. Baina bere bigarren liburua da, eta lotura horiek egin ahal izateak erakusten du, nire ustez behintzat, Euskal Herriko idazle onenetako baten aurrean gaudela.

(e)k Javier Castillo(r)en El juego del alma liburuaren kritika egin du

Javier Castillo: El juego del alma (Paperback, Gaztelania language, 2021, SUMA) 5 izar

¿Quieres jugar?

Nueva York, 2011. Una chica de quince años aparece crucificada en un suburbio …

Istorio interesgarria

5 izar

Miren Triggsen pertsonaia gustatzen zait eta haren beste istorio bat irakurtzeko gogoa nuen. Liburua gustatu zait eta oso ondo funtzionatzen duela uste dut. Eskolako zerak eta erlijioaren inguruko joan-etorriak oso ondo harilkatuta daude.

(e)k Javier Castillo(r)en La chica de nieve liburuaren kritika egin du

Javier Castillo: La chica de nieve (Paperback, Gaztelania language, 2020, Suma) 4 izar

Nueva York, 1998, cabalgata de Acción de Gracias. Kiera Templeton, desaparece entre la multitud. Tras …

Hanburgesa on bat bezalakoa da

5 izar

Javier Castillok idatzitako hiru liburu irakurri ditut eta, egia esan, denak gustatu zaizkit modu batera edo bestera. Asteburu batean irakurri dut hau. Bere liburuak bazkaldu osteko pelikula bat bezalakoak dira, baina ondo egituratuak eta pertsonai sinesgarriekin (eta istorioaz deskojonatzera bultzatzen ez zaituzten izenburuekin).

Hau gustura irakurtzen da, interesgarria da, jakin-mina pizten du lehen kapitulutik (tranpa batzuk antzematen zaizkion arren) eta entretenigarria da. Hanburgesa on bat bezalakoa da (esaldi hau esan zuenak, irakurri egiten badu, iruzkindu dezala : P).

Mirenen pertsonaia gustatu zait gehien, eta beste liburu bat ei dago berarekin, laster irakurriko dudana seguruenik.

(e)k Harkaitz Cano(r)en Twist: izaki intermitenteak liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano: Twist (Paperback, Basque language, 2011, Susa) 4 izar

Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten.

Diego Lazkano idazleak gogoan betiko …

Ilunak gara baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa

5 izar

Liburu honek hasiera-hasieratik harrapatu nau. Zergatik itxaron ditut hainbeste urte marabilla hau irakurtzeko? Oso ezaguna den lehen kapitulua zoragarria da, baina gainerako kapituluek apurka-apurka desagertzen ari den baina inoiz desegiten ez den lanbro batean murgiltzen zaituzte. Lazkano, Soto eta Zeberioren historiari buruzko liburua baino askoz gehiago da. Gizatasunez beteriko istorioa(k) eta literaturari, arteari, musikari egindako oparia...

Pertsonaiak akatsik gabeak dira, elkarren artean nola nahasten diren eta istorioaren egitura eta kontatzeko era ikaragarria, background politiko nabarmena, mila eta bat giza perspektiba... Harkaitz Canoren libururik onena irakurri dudalakoan nago. Oda bat adiskidetasunari, konpromisoari, umoreari, gatazkari, gezurrari, egiari...

En fin, 5 izar ematen dizkiot 100 eman ezin dizkiodalako.

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi: Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Oso gustura irakurtzen da

5 izar

Bereziki bi gauza gustatu zaizkit: egitura, pasarteka antolatua, eta kolorearen erabilerak nola banatzen dituen kontakizunak. Gehien gozatu dudana pasarte surrealistak izan dira: nola lortzen duen gitarra edo Rimbauden etorrera.

Uste dut merezi duela pare bat ordu oparitzea komiki erraldoi honi. Eta behin baino gehiagotan irakurtzea pentsatzen ari naiz.

Manuel Viciano Delibano (itzultzailea), Brandon Sanderson: La guía del mago frugal para sobrevivir en la Inglaterra del Medievo (Hardcover, Gaztelania language, 2023) 4 izar

La fascinante aventura de un mago amnésico enfrentado a las diabluras de un viaje en …

Ez da bere libururik onena, baina ondo dago

4 izar

Hasieran, egia esan behar badut, istorioak ez nau konbentzitu, gehiegi antzematen zitzaion asmoa: Brandonek idazteko modu berriak esploratu ahal izateko joko bat da. Kasu honetan umore absurdutik. Hala eta guztiz ere, orrialde gutxitara lotuta nengoen une oro ekintzaz beteta dagoen istoriora. Kapitulu laburrek, gainera, gehiago irakurtzeko gogoa ematen dute. Pertsonaia nagusia konplexua da eta ondo aurkeztuta dago, eta gainera, berarekin batera nor den ikastea dibertigarria da. Are gehiago krisi existentzialak jotzen badu.

Hori esanda, uste dut ez duela asmatu tonu umoristikoan. Nahiz eta gauza batzuk barregarriak iruditu zaizkidan, oro har ez zait iruditzen zentzu horretan maila ematen duenik.

Dena den, istorioa ona, entretenigarria eta originala da. Ez da bere libururik onena, baina ona da.

(e)k Zerocalcare(r)en Armadiloaren igarkizuna liburuaren kritika egin du

Zerocalcare, Koldo Izagirre: Armadiloaren igarkizuna (Paperback, Euskara language, 2021, Farmazia Beltza) 4 izar

Euskarara orain ekarri dugun Zerocalcareren komikia haren lehen lan luzea izan zen. Italiako komikiaren aro …

Erruari buruz eta inoiz itzuliko ez diren iraganeko aukerei buruz

5 izar

"Cortar por la linea de puntos" telesaila ikusi nuenean ezagutu nuen Zerocalcare eta, egia esan, harrezkero asko gustatu zait bere lana. Erruari buruz eta inoiz itzuliko ez diren iraganeko aukerei buruz hitz egiten digu komiki honetan. Agian berauek aprobetxatzen ikasteko, baina zama pixka bat eramangarriagoa egiteko ere bai. Umore bikainetik eta ikuskera oso pertsonal batetik kontatuta: pertsonak eta sentimenduak (behintzat sentimenduetako batzuk) ezerren aurretik jartzetik.