Koaderno Handia

Argitalpen eguneratua

Azal biguna, 200 orrialde

Euskara hizkuntza

2022ko urr. 31a(e)an argitaratua

ISBN:
9788498687354
5 izar (berrikuspen 1)

Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak. Pertsonaia nagusien, bi anaia bikien, ikasketa-prozesua da. Hirurogeita bi atal laburretan zehar, zer ez digute kontatzen. Eta nola. Liburuak jakin-mina pizten du. Erakarri eta berarekin eramaten du irakurlea liluraturik. Edonor harritzen baitu horrelako gertaera lazgarriak hain xalo kontaturik entzuteak. Xalotasunaire hori lortzeko, Agota Kristofek haurren idaztankera antzeratzen du. Irakurketa amaitu eta gero, liburua itxi eta gogoetatsu geratuko gara, irria ezpainetan eta galderaren bat buruan jauzika. Gaiztoak eta ankerrak al dira? Zer da Ongia?; zer Gaizkia? Non ditu Etikak mugak? Nork du munstro-izaera, mutikoek ala inguruan duten gizarteak? Besteaz gabetua izan den baten erraietako garrasia ote da Koadernoa? Umore beltz ederrez zipriztinduriko garrasia betiere. Liburu apala, xumea; eta, bere xumean, sakon ere.

2 edizio

(e)k Ágota Kristóf(r)en Koaderno Handia kritika egin du

Liburu hau, gerraren aurpegirik mingotsena eta gizartearen miseriarik miserableena erakusten digun maisulana da

5 izar

Liburu hau, gerraren aurpegirik mingotsena eta gizartearen miseriarik miserableena erakusten digun maisulana da. Beste aukerarik gabe mundu berri bati aurre egiteko indartsu bihurtu behar duten ume biziraule biren istorioa. Gordina. Oso gordina. Oso oso gordina. Eta ez, ez da imajinatzen duzun modukoa.

Eszenak oso krudelak eta benetan grafikoak dira, eta, hala ere, edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. Idazleak ahalegin berezia egiten du bi umeren idazkera antzezteko eta baita lortu ere, ume horiek oso azkarrak izan arren, ume izaten jarraitzen dutelako. Hori dela eta, kapilauak benetan laburrak izateaz lagunduta, ez dakigu noiz utzi behar diogun irakurtzeari (beste kapitulu bat baino ez).

Ez dauka zer ikusirik, ezta antzik ere, baina ezinezkoa izan zait hau irakurtzea Primo Levi gogoan izan gabe.

Irakurri ez baduzue, liburu honi ekin. Eskertuko didazue gomendioa.