Kritikak eta Iruzkinak

Dabid

desertorea@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Jon Arretxe(r)en 612 euro liburuaren kritika egin du (Toure saga, #2)

Jon Arretxe: 612 euro (Paperback, Euskera language, 2013, Erein) 4 izar

Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta …

Gustura irakurtzen da

4 izar

Zelako nahastea sortzen zaion Toure lagunari... bigarren hau ere oso entretenigarria da eta umoreak bestelako zera bat ematen dio, gogoz irakurtzeko gogoa erantsiz. Adiktiboak dira. Gainontzekoak ere irakurriko ditut noski, bigarren aukera honetan gustua hartu baitiot Toure sagari.

Oharra: Liburu honetan Bilboko meatzarien inguruko zertzelada oso oinarrizkoak baina, era berean, interesgarriak daude.

(e)k Jon Arretxe(r)en 19 kamera liburuaren kritika egin du (Toure saga, #1)

Jon Arretxe: 19 kamera (Paperback, Euskara language, 2012, Erein) 4 izar

Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub …

Polizia antogonista duen nobela beltz bat

5 izar

Oso gustura irakurtzen dira Toure lagunaren abenturak eta hariak zein ondo lotzen dituen gustatu zait. Poliziarik gabeko nobela beltz bat, edo polizia antogonista duen nobela beltz bat? Oso ondo girotuta dago, ondorioz, ez du inolako esfortzurik suposatzen Sanfranen eta Palankan sartzeak.

Elegosen (@elegose@mastodon.eus) irakurri nuen Toure pertsonaiaren inguruan lehen aldiz, Ez erran deus liburuan, eta ez nekien zerbait jakin behar nuela pentsatu nuen. Izan ere, nahiz eta nobelak autokonklusiboak diren, argi dago komeni dela dagokien ordenan irakurtzea.

(e)k J.K. Rowling(r)en Harry Potter eta Suaren kopa liburuaren kritika egin du (Harry Potter (euskaraz), #4)

J.K. Rowling: Harry Potter eta Suaren kopa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Udako oporrak dira eta Harry Potterrek laster hasiko du laugarren ikasturtea Hogwartseko Azti eta Sorgin …

Gauzak oso interesgarri jartzen dira

5 izar

Ba hori, gauza oso interesgarri jartzen hasi direla eta nabari dela idazleak pentsatzen duela bere irakurleak gauza "serioagoak" irakurtzen hasteko gaitasuna daukatela. Izan ere trama dezente bihurritzen baita.

(e)k J.K. Rowling(r)en Harry Potter eta Azkabango presoa liburuaren kritika egin du (Harry Potter (euskaraz), #3)

J.K. Rowling: Harry Potter eta Azkabango presoa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Harry Potter, bere adiskide onenak diren Rnekin eta Hermionerekin batera, hirugarren ikasturtea hastera doa Hogwartseko …

Orain arte irakurritako onena

5 izar

Liburuen tramak konplexuagoak dira jada, eta pertsonaien bilakaera ikusten hasten da. Hazkundeari buruzko istorioak ere agertzen hasi dira: maitasuna, gorrotoa, mendekua... esan didate liburu honetatik aurrera are hobeak direla istorioak. Poztuko naiz, gutxienez, hau bezain onak badira.

(e)k J.K. Rowling(r)en Harry Potter eta Sekretuen Ganbera liburuaren kritika egin du (Harry Potter (euskaraz), #2)

J.K. Rowling: Harry Potter eta Sekretuen Ganbera (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Harry Potter azti ausarta, Hogwartseko Magia eta Sorginkeria Eskolan lehenengo ikasturtea bukatu ondoren, bere osaba-izeba …

Aurrekoa bezain entretenigarria

5 izar

Harry Potterren bigarren liburua da hau eta aurrekoa bezain interesgarria da. Irakurtzera bultzatzen zaitu eta jakin-mina mantentzen du lehen orrialdetik azkenekora. Eta orain badakit zergatik maite duen jendeak Dobi. 😜

(e)k J.K. Rowling(r)en Harry Potter eta sorgin-harria liburuaren kritika egin du (Harry Potter (euskaraz), #1)

J.K. Rowling: Harry Potter eta sorgin-harria (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Harry Potter umezurtz geratu da, eta bere osaba-izeba gogaikarriekin eta bere lehengusu Dudley kaikuarekin bizi …

Denbora dezente eman nuen pentsatzen liburu hau irakurri beharko nukeen ala ez

5 izar

Denbora dezente eman nuen pentsatzen liburu hau irakurri beharko nukeen ala ez. Zalantza beti berdina zen, merezi al du gazte literatura gisa katalogatuta dagoen eta bere garaian fantasiazko generoa gustatzen ez zitzaidalako irakurri nahi izan ez nuen liburu/saga bat irakurtzea? Helduek goza dezakete Harry Potter? Helduek gazteentzako literaturaz goza dezakete?

Bada, lehenik eta behin, Ursula K. Le Guinek Terramarreko lehen liburuko gibel-solasean aipatzen du. Ez onerako, eta horrek ni motibatzen bukatu zuen. Bestalde, klasiko moderno bat da eta berau ezagutzea ondo dago, "potterismoa" inguratzen duen istorioa ezagutzea interesgarria delako.

Eta bai, heldu batek Harry Potterrez goza dezake, heldua ilea galtzen hasia bada ere. Gazteentzako literatura etiketa bat baino ez da eta liburu zoragarriak daude etiketa horren pean, baina... kasu zehatz honetan gauza batzuk ez dira oso ondo zahartu (adibidez, umorea oso bideratuta dago umeei barre eragiteko). Nolanahi ere, gustura irakurtzen da. Eta irakurketara lotzen zaitu.

#PaperjaleZozketa

(e)k Ramón Saizarbitoria(r)en Bihotz bi liburuaren kritika egin du

Ramón Saizarbitoria: Bihotz bi (Paperback, Euskara language, Erein) 5 izar

Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa …

Gertatzen ez dena dut gogokoen

5 izar

Liburu honek hiru istorio ditu: batetik, senar baten eta emaztearen arteko liskarrak; bestetik, tabernako gerrari buruzko zertzeladak eta gogoetak; eta, azkenik, beste emakume batekin izandako harreman berri eta kitzikagarria. Uste dut hirurak oso onak direla eta horietako bi, gainera, oso biribilak, amaiera barne.

Baina bada beste laugarren istorio bat, hain agerikoa ez dena, eta oharkabean pasa daitekeena. Ondo begiratzen ez bada, lehenengoaren zati bat dela dirudielako: emaztearenganako proiekzioa. Hau da, gertatzen ez dena, hain zuzen ere. Baina, hala ere, pertsonaia nagusiak gertatu izan balitz bezala pentsatzen, sentitzen eta hausnartzen duena. Berdin zait ez ote den gertatzen beldurragatik, egunerokotasunagatik, burugogorkeriagatik edo zakila neurtzeagatik. Hori da, nire iritziz, liburuan pisurik handiena duena eta giza sentimenak ulertzeko eta haiekin jolasteko idazleak duen gaitasuna erakusten duena. Izan ere, era batera edo bestera, proiekzioek egiten gaituzte. Agian errealitateak bezainbeste.

Bada, liburu honen kasuan proiekzio horiek dira, nire uste apalean, Saizarbitoriaren sentiberatasun berezia erakusten dutenak.

(e)k Frederik Peeters(r)en Lupus liburuaren kritika egin du

Frederik Peeters, Javier Zalbidegoitia (itzultzailea), Gaizka Zalbidegoitia (itzultzailea): Lupus (Hardcover, Gaztelania language, Astiberri) 5 izar

Lupus empieza a la manera de un easy rider en el espacio, presentándonos a dos …

Gomendagarria da, baina pazientziaz irakurri behar da

4 izar

Ondo dago, izan ere, zientzi fikzioaren testuingurua kentzen badiozu, istorioa beste edozein testuingurutan koka zenezake. Esan nahi dut helduarora nola iritsi ginen kontatzen digula, eta gutxi axola duela gainontzekoak. Gomendagarria da, baina pazientziaz irakurri behar da.

(e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da liburuaren kritika egin du

Xabier Mendiguren Elizegi: Oso latza izan da (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa …

Liluratu egin nau

5 izar

#OsoLatzaIzanDa amaitu berri dut eta, egia esan, liluratu egin nau. Beste gauza bat espero nuen, agian fikziorago lerratutako zerbait (adibidez, Odol hotzean, Truman Capote non dena den nobela). Baina egia esan, denetarik dauka: nobela, kronika, saiakera...

Lehen kapitulua ikaragarria da, 9., 10., 11. eta 12. orrialdeak ez ditut erraz ahaztuko eta, nire ustez, liburuko onenak dira eta edozein irakurlek irakurri beharko lituzke. Edozein idazlek ere egin beharko luke. Liburuak urrats horiek jarraitu izan balitu, Paperjalen ez legoke izar nahikorik liburua kalifikatzeko, baina uste dut ezinezkoa dela 100 orri maila horretan ematea.

Azken batean, asko gozatu dut liburu hau irakurketaz, bai literaturari dagokionez, bai memoria historikoari dagokionez eta irakurtzea gomendatzen dizuet.

(e)k Alfonso Zapico(r)en La balada del norte 2 liburuaren kritika egin du (La balada del norte, #2)

Alfonso Zapico: La balada del norte 2 (GraphicNovel, Gaztelania language, 2017, Astiberri) 4 izar

Oviedo, 1934. Una huelga general revolucionaria estalla la noche del 5 de octubre y sume …

Liburu hau deserosoa da

5 izar

Deserosoa da pertsona asko kontraesanen aurrean jartzen dituelako, eta horiek ere iraultza batean kudeatu behar direlako. Batzuetan ogia ez da ona izaten, eta beste batzuetan arrosek arantza gehiegi izaten dituzte.

Bigarren liburuki honek 34ko bi asteetan zehar, batez ere Oviedon, gertatu zenaren berri ematen digu. Poliziaz eta armadaz betetako kaleetan paseatzen gaitu milizianoekin batera, armategi baten erasoa nolakoa den irudikatzen uzten digu, baita iraultzaren alde aspergarria ere... Eta alde itsusia: desertzioak, kontraesanak, ez jakitea, ez ulertzea...

Deserosoa da batzuetan gauzak idealizatzeko joera dugulako.

(e)k Carlos Hernández(r)en La lista de Orwell liburuaren kritika egin du

Carlos Hernández: La lista de Orwell (Hardcover, Gaztelania language) 4 izar

George Orwell fue un escritor polémico y contradictorio. Sin duda, su literatura desacreditó implacablemente los …

Biografia interesgarria

4 izar

Komiki formatudun Orwellen biografia oso interesgarria. Gainera, sorkuntza-prozesuaren zati bat ere kontuan hartzen du istorioa kontatzeko orduan. Orwellek bizi izan zuen testuinguru sozial eta politikoa erakusten du, zuriaren eta beltzaren artean dagoen grisen eskala azalduz.

Interesgarria iruditu zait, baina pertsonaietako bat klixe samarra iruditu zait.