1948ko arabiar-israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi horri deitzen zaio Nakba edo …
1948ko arabiar-israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi …
Literatura elkartasuna eta erresistentzia denean
4 izar
Liburua gustatu bai… baina tarteka gogorra ere egin zait. Amaitzen ari nintzela iritzi-artikulu bat irakurri dut alea aldizkarian: "Ez da detaile xume bat". Hori ere gustatu zait. Testuan esaten den bezala, garrantzitsua da honelako liburuak irakurtzea, ekintza ustez "xumea" bada ere, asko duelako elkartasunetik eta erresistentziatik. Hemen: alea.eus/komunitatea/irati-maranon/1728646690847-iritzia-maranon
Horiek irakurri ondoren zer gehiago esan?
Ezer gutxi. Liburuan deigarri egin zaizkidan puntu batzuk aipatu baino ez:
Liburuak bi atal ditu. Oso ezberdinak dira elkarren artean. Ez da kontu estilistiko hutsa. Oso esanguratsua da bi estilo horiek nabarmentzea.
Lehen zatia hirugarren pertsonan dago kontatua. Idazkera oso zehatza da, artifizio handirik gabekoa. Irakurleak hasieratik daki zer gertatu den eta, halere, lortzen du suspense moduko bat mantentzea, bortxaketa noiz eta nola gertatuko den. Giro berezia sortzen du: tristea eta itogarria aldi berean.
Txakurren zaunkak konstante bat dira …

Txakurren zaunkak konstante bat dira bi ataletan. Esango nuke bien arteko lotura egiten dutela.
Bigarren atala oso ezberdina da. Protagonistari ematen dio hitza eta haren gogoetek pisua hartzen dute. Halako freskura edo inozentzia lortzen du, haren eskutik.
Gogorra egin zait errepresioaren norainoko naturalizazioa erakusten duen, kasik errutina bihurtzeraino. Protagonistaren bulegoaren ondoko etxea bonbardeatu eta han ezkutatutako gazteak hil egiten direnean, leherketaren hautsek bulegoa zikindu izanak aztoratzen du protagonista. Gogorra da kontrastea.
Horrek xehetasunei eta detaile txikiei buruzko digresio bati irekitzen dio atea. Hori ere gustatu zait. Liburuan ageri den moduan, arte-obra bat benetakoa ala faltsua den jakiteko detaile txikietan jarri behar omen da arreta. Faltsutzaileek margolan bat kopiatzen dutenean detaile garrantzitsuei begiratzen diete, ez gauza txikiei... Akordatzen naiz gure irakasle batek antzeko zerbait esaten zuela... Gaur egun edozein gauza kopiatu daiteke: programa bat, programazio bat, lan egiteko modu bat... Detaile txikietan dago aldea. Horixe bera da gaur egun kalitatea: detaileak zaintzea.
Digresio hori da, bestalde, liburuaren hari nagusiari bide ematen diona: protagonistak albiste lazgarri bat irakurtzen du eta detaile txiki batek egiten dio arreta, ikertzera bultzatzen duena.
1948ko arabiar-israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi horri deitzen zaio Nakba edo …
Iruñea, 2016. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin …
Bi batean
4 izar
Gustatu zait. Nobela bat nobela baten barruan. Metaliteratura. Ez omen da joko berria. Ikerle bat galdutako liburu baten bila... Baietz argumento bera duten dozena erdi bat izenburu bota, denbora laburrean. Jon Alonsok berak dio litekeena dela argumento anakroniko samarra izatea, modaz pasatakoa. Eta niri, ordea, oso originala iruditu zait, eta oso ondo garatua. Nola idatzi Carvalho protagonista izango duen istorio bat, Carvalhoren jatorrizko liburuei traiziorik egin gabe?
Bi nobelak bereizteko Alonsok erabiltzen duen estilo-aldaketa da, ziur aski, azpimagarriena. Mastodon-en horretaz komentario bat baino gehiago irakurri dut (Oierrenak, esate baterako): Alonsok Lanbasen nobelaren estilo astundu egin al du, Carvalhoren istorioa nabarmentzeko? Ez dakit. Carvahlo eta Lanbas ongi ezagutzen dutenek hobeto jakingo dute zenbateraino hurbildu edo urrundu den bien jatorrizko estilotik. Distantziatik emaitza ederra ematen du, ondo garatua.
Gustatu zaizkit Carvalhoren nobelari sinisgarritasuna emateko erabili dituen trikimailuak: bi testuen arteko estilo-ezberdintasunak nabarmendu, Montalbanen estiloa imitatu... Ezaguna da Montalbanen istorioetan Carvalhok liburuak erretzeko …
Gustatu zait. Nobela bat nobela baten barruan. Metaliteratura. Ez omen da joko berria. Ikerle bat galdutako liburu baten bila... Baietz argumento bera duten dozena erdi bat izenburu bota, denbora laburrean. Jon Alonsok berak dio litekeena dela argumento anakroniko samarra izatea, modaz pasatakoa. Eta niri, ordea, oso originala iruditu zait, eta oso ondo garatua. Nola idatzi Carvalho protagonista izango duen istorio bat, Carvalhoren jatorrizko liburuei traiziorik egin gabe?
Bi nobelak bereizteko Alonsok erabiltzen duen estilo-aldaketa da, ziur aski, azpimagarriena. Mastodon-en horretaz komentario bat baino gehiago irakurri dut (Oierrenak, esate baterako): Alonsok Lanbasen nobelaren estilo astundu egin al du, Carvalhoren istorioa nabarmentzeko? Ez dakit. Carvahlo eta Lanbas ongi ezagutzen dutenek hobeto jakingo dute zenbateraino hurbildu edo urrundu den bien jatorrizko estilotik. Distantziatik emaitza ederra ematen du, ondo garatua.
Gustatu zaizkit Carvalhoren nobelari sinisgarritasuna emateko erabili dituen trikimailuak: bi testuen arteko estilo-ezberdintasunak nabarmendu, Montalbanen estiloa imitatu... Ezaguna da Montalbanen istorioetan Carvalhok liburuak erretzeko duen mania. Irreberentzia puntu bat adierazten du. Grazia egin dit liburuan Carvalhok Atxagaren liburuak erretzeak!
Carvalho, Montalbanen liburuetan, esaera sasi-filosofikoen zalea da. Gehienak ziniko samarrak. Horietako bat behin baino gehiago agertzen da liburuan: "Zer da, azken batean, bizitza? Fakturak pagatzea eta hildakoak lurperatzea!" Horrelako gehiago badira: "Iraunkortasunik gabe eta fideltasunik gabe ez dago politika egiterik"; "Hogei urte dituenean iraultzailea ez denak ez dauka bihotzik; berrogeietan iraultzaile segitzen duenak ez dauka bururik"; "Els catalans, de las pedres en fan pans"; "Alde batetik irabazten dena, beste batetik galtzen da". Ez dakit zein diren jatorriz Carvahlorenak eta zein ez... baina berdin dio.
Alonsok pertsonaia guzti-guztiak asmatuak direla dio, paralelismorik ez egiteko... Ados... Baina nor izan ote zitekeen nobelan "masa-erakunde" bateko egoitzan ageri den Otxoa hori: "Otxoak jertse soil bat erabiltzen zuen, bere kastakoen estereotipo uniformedunetik urrun. Gehiago zirudien historiako ekilibrista bat politikari profesional bat baino. Janzkera hura funtzionala zen, praktikoa, berdin balio behar zuena hala transatlantikoari noranzkoa aldatzen ahalegintzeko nola presondegiz presondegi eroso salto egiteko". Norbait pasatu zaizue burutik?
Istorioaren amaiera... bikaina. Pena ezin komentatzea spoilerrik egin gabe ;-)
@Mendilarre
Irakurria dut "La playa de los ahogados". Filma ikusita ere bai.
Aurten oporretan "El último barco" irakurri eta flipatu dut.
Agian animatuko naiz honekin ere bai.
Orduan... galegoz irakurtzea gomendatzen duzu? ;-)
Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, …
'Horma' liburuari buruzko apunteak
Baloraziorik ez
Hasierako premisa interesgarria iruditzen zait. Ez da spoiler; editoreek ere hasiera-hasieratik ematen dute horren berri: bat-batean horma ikustezin (baina ukigarri) bat sortu da, Alpeetako bailara txikia mundutik isolatu duena. Protagonistak eginahalak egin behar ditu bizirik irauteko.
Liburuaren parterik handiena horretara doa: eginahal horiek kontatu, naturaren deskripzioa egin, protagonistaren gogoetak, oroitzapenak, gorabeherak, kezkak, sentimenduak,amets gaiztoak... Beste pertsonarik ezean, protagonistak animaliak hartzen ditu laguntzat eta haiekiko harremana kontatzen du. Neurri batean esan daiteke zaintza dela argumentuaren parte handi bat: zaintza eta natura. Distantziak distantzia, zati batzuetan, Robinson Crusoe ekarri dit gogora.
Deigarria egin zait liburuan "betibetikoa" hitza irakurri dudan lehen aldian. Gerora hitz hori zenbat aldiz ageri den? Kontua galdu dut. Agian hori da istorioaren beste gako bat... errutina, monotonia.
Amaiera oso bat-batean gertatzen da, istorioak aldez aurretik zertxobait iragartzen badu ere. Istorioa ongi borobiltzen du. Ez du zapore txarrik uzten, tristeziatik asko badu ere... Erdiko partea laburragoa izan balitz, istorio arinagoa …
Hasierako premisa interesgarria iruditzen zait. Ez da spoiler; editoreek ere hasiera-hasieratik ematen dute horren berri: bat-batean horma ikustezin (baina ukigarri) bat sortu da, Alpeetako bailara txikia mundutik isolatu duena. Protagonistak eginahalak egin behar ditu bizirik irauteko.
Liburuaren parterik handiena horretara doa: eginahal horiek kontatu, naturaren deskripzioa egin, protagonistaren gogoetak, oroitzapenak, gorabeherak, kezkak, sentimenduak,amets gaiztoak... Beste pertsonarik ezean, protagonistak animaliak hartzen ditu laguntzat eta haiekiko harremana kontatzen du. Neurri batean esan daiteke zaintza dela argumentuaren parte handi bat: zaintza eta natura. Distantziak distantzia, zati batzuetan, Robinson Crusoe ekarri dit gogora.
Deigarria egin zait liburuan "betibetikoa" hitza irakurri dudan lehen aldian. Gerora hitz hori zenbat aldiz ageri den? Kontua galdu dut. Agian hori da istorioaren beste gako bat... errutina, monotonia.
Amaiera oso bat-batean gertatzen da, istorioak aldez aurretik zertxobait iragartzen badu ere. Istorioa ongi borobiltzen du. Ez du zapore txarrik uzten, tristeziatik asko badu ere... Erdiko partea laburragoa izan balitz, istorio arinagoa zatekeen... baina nor naiz ni hori esateko?
Beste bitxikeria bat. Deskripzioetan sarritan aipatzen du foehn-haizea. Wikipedian begiratu behar izan nuen. Bi gauza omen dira, biak lotuta: foehn-haizea eta foehn-efektua. Foehn-efektuaz hitz egiten duenean, haize beroaren eraginez beste aldera igaro gabe mendietan itsatsita geratzen diren hodei horietaz ari da. Foehn-haizea fenomeno hori eragiten duen haizea da, sotabentotik datorrena. Wikipediak oso ongi azaltzen du fenomeno hori. Orduña aldean sarri gertatzen da, eta oker ez banago han "el bollo" deitzen diote (euskaraz ez dakit). Elgea mendilerroan ere ikusi izan dut; ziur bertakoek ere izenen bat emango ziotela. Enteratuko naiz.
Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, eta bakarrik utzi dute etxean. …
@Saioanaiz Berdin gertatzen ari zait niri. Gustura hasi naiz baina, erdia pasata, trabatzen ari naiz.... Idazkera goxoa da (eskerrak). Ahalegintxo bat egin beharko da amaitzeko ;-)
Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, eta bakarrik utzi dute etxean. …
Euskal Herria kontatu. Ahots anitzek kontatu. Batak besteari kontatu. Lokaletik unibertsalera kontatu. Herriz herri kontatu. …
Hamarreko bitxia
Baloraziorik ez
Deigarria egin zait Udalbiltzak antolatzen duen GURETIK SORTUA proiektuaren ideia: "Dena delako herri horretara joan. Hango jendearekin egon. Bertako ezaugarriak, ikustekoak, istorioak, kezkak, mitoak, gertaerak, bizipenak eta bizipozak... konta diezazkizutela. Gero, horrekin guztiarekin, istorio bat osatu... Ipuin bat izan daiteke, komiki bat, film labur bat... nahi duzuna!"
Horixe da "Hamarreko Bitxia" ipuin-liburuaren oinarria: hamar istorio, hamar herriren "nortasuna" ezagutzera emateko.
Interesgarria litzateke prozesua zein izan den ezagutzea... Idazle bakoitzak zeintzuk "input" jaso dituen, eduki horiek nola "destilatu" dituen eta nola iritsi da iritsi den lekura. Halakorik kontatzen ez dutenez, hori guztia imajinatea tokatzen zaigu.
Hamar ipuinak orohar ongi... Are hobeki horko erreferentziak ezagunak eta horko lekuak gertukoak sentitzen dituzunean... Halaxe gertatu zait, esate baterako, Jon Abrilek Atharratzeri buruz idatzi duen istorioarekin: banandu berri diren bi neska, herriaz hizketan; batak (bertakoak) ez dio Xiberoari etorkizunik ikusten; besteak (Lyonetik etorria) bertako herrigintza-giroarekin maiteminduta. Huraxe gustatu zait bereziki, agian neu ere Atharratzeri nahiko …
Deigarria egin zait Udalbiltzak antolatzen duen GURETIK SORTUA proiektuaren ideia: "Dena delako herri horretara joan. Hango jendearekin egon. Bertako ezaugarriak, ikustekoak, istorioak, kezkak, mitoak, gertaerak, bizipenak eta bizipozak... konta diezazkizutela. Gero, horrekin guztiarekin, istorio bat osatu... Ipuin bat izan daiteke, komiki bat, film labur bat... nahi duzuna!"
Horixe da "Hamarreko Bitxia" ipuin-liburuaren oinarria: hamar istorio, hamar herriren "nortasuna" ezagutzera emateko.
Interesgarria litzateke prozesua zein izan den ezagutzea... Idazle bakoitzak zeintzuk "input" jaso dituen, eduki horiek nola "destilatu" dituen eta nola iritsi da iritsi den lekura. Halakorik kontatzen ez dutenez, hori guztia imajinatea tokatzen zaigu.
Hamar ipuinak orohar ongi... Are hobeki horko erreferentziak ezagunak eta horko lekuak gertukoak sentitzen dituzunean... Halaxe gertatu zait, esate baterako, Jon Abrilek Atharratzeri buruz idatzi duen istorioarekin: banandu berri diren bi neska, herriaz hizketan; batak (bertakoak) ez dio Xiberoari etorkizunik ikusten; besteak (Lyonetik etorria) bertako herrigintza-giroarekin maiteminduta. Huraxe gustatu zait bereziki, agian neu ere Atharratzeri nahiko atxikia nagoelako... Baina besteak ere ongi e! Ez pentsa!
Garai batean ipuin laburren oso zalea izan naiz; gaur egun gutxixeago... orain nobelak nahiago ditut. Susa argitaletxeak ateratzen zituen ipuin-bildumak gogoratzen ditut: "Urte guztiak dira diferenteak" (1984), "Aurten ere diferentea izanen da" (1985)... Akordatzen naiz lilura berezi bat zutela, enkanto berezi bat, freskura. Ez dakit ongi azaltzen, baina esango nuke liburu honek ere baduela halako zerbait.
Euskal Herria kontatu. Ahots anitzek kontatu. Batak besteari kontatu. Lokaletik unibertsalera kontatu. Herriz herri kontatu. Tokian tokiko iragana, oraina eta …