Alex (e)k Eneko Azedo(r)en Iraileko zazpi egun liburuaren kritika egin du (Ateko bandan, #68)
Intriga eta misterioa
4 izar
Ongi! Oso-oso emaitza txukuna iruditu zait. Agian ez da nire estilokoa, baina liburuaz ezin da ezer txarrik esan. Testua arina da. Intriga du. Amaierara oso ongi iristen da eta zapore ona uzten du. Han hemen historia-zipristinak, gainera. Narrazioa lineala da. Horrek gauza onak eta txarrak ditu: irakurterrazagoa egiten du, baina aukera gutxiago uzten du testuari bestelako matizerik emateko.
Gustura irakurri dut, 4-5 ekinalditan.
Spoiler: irakurri duzue Albert Sánchez Piñol idazlea katalanaren Larrua Hotz liburua? Ez dakit ondo zergatik baina horren kutsua hartu diot, hainbat pasartetan.