Canta Irlanda

Un viaje por la isla esmeralda

Spanish hizkuntza

2014ko ira. 7a(e)an Plaza & Janés(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-01-34687-3
ISBN-a kopiatu!

OpenLibraryn ikusi

4 izar (2 berrikuspen)

Edizio 1

(e)k Javier Martínez Reverte(r)en Canta Irlanda liburuaren kritika egin du

Irlanda ezagutzeko gida-edo

Baloraziorik ez

Astebete eman dugu oporretan Irlanda. Liburua horregatik aukeratu nuen. Bertara joateko asmorik baduzue oso gida interesgarria izan daiteke (baina ez bakarra).

(a) Historia. Irlandako historia lantzen du labur-labur: zelten eta normandoen garaia; Armada Invencibleren porrota, irlandarrak laguntzera joan zenean; irlandar pobreen (eta katolikoen) zapalkuntza; Pazkoako altxamendua eta geroko gerra; irla bi zatietan nola zatitu zen eta geroko gerra zibila…Agian komeni da beste erreferentzia batzuk izatea, historiaz sakontzeko. Nik neuk “El Abrazo del Oso” podcastaren 2 kapitulu erabili ditut horretarako (5 ordu kasik). Oso didaktikoak iruditu zaizkit.

(b) Literatura. Zenbat nobel sari irabazi dute idazle irlandarrek? 4 bat? Horretaz ere luze jardun du liburuan. Irlandak bere idazleak maite ditu. Baten bat nabarmentzekotan 3 aipatuko nituzte nik: Yeats, James Joyce eta Brendan Behan. Yeats-i buruz ezer gutxi nekien, Joseba Sarrionandiak itzulitako poema batzuk besterik ez. Susak badu poema-bilduma bat euskaratua. Pendienteen zerrenda sartu dut. James Joyceren Ulises liburuari buruz broman egin ohi …