Itzuli

(e)k Kattalin Miner Perez(r)en Turista klasea liburuaren kritika egin du

Kattalin Miner Perez: Turista klasea (Euskara language, Susa) 4 izar

Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke …

Labur bezain sakon

4 izar

Goizean esnatu, Parisera joan, laguna kartzelan bisitatu eta berriro buelta... 20 ordu eta hainbat burutazio.

Euskal gatazka eta LGTBI borroka: protagonista taberna bateko komunean gora (T)ETA pintada eraldatzen ari zenean ezagutu zuten elkar berak eta lagunak. Gerora laguna kartzelan sartu eta bisitatzen hasi zen. Euskal gatazka feminismo gehiago behar zela aldarrikatu nahi zuen (baina niri beste hau etorri zait akordura: www.youtube.com/watch?v=UnWn-_qRMwM)

Klase borroka eta LGTBI borroka: LGTBI kolektiboko errefuxiatu txiletarrak ezagutu ditu... Euren arazoak ere kontatzen ditu. Zaila da "proletario eta marika" izatea! Zeharka intersekzionalitateaz ere hitz egiten du liburuak.

Liburuak orohar oso gogoeta politak ditu. Ezlekuan bizi diren pertsonek osatzen dute liburua... beren lekua aurkitzen ez duen jendea.

Lehen kapitulua gustatu zait... bidaia nola prestatzen duen eta beren maniak. Idenfikatuta sentitu naiz ;-) Mania horietako batzuk nik neuk ere partekatzen ditut.