Erabiltzailearen profila

Alex Blokeatutako kontua

Alex@paperjale.eus

duela  urte 1, 11 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Alex(r)en liburuak

2025 urteko irakurketa-helburua

45% osatuta! Alex(e)k 20 liburutik 9 irakurri ditu.

(e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da liburuaren kritika egin du

Xabier Mendiguren Elizegi: Oso latza izan da (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa …

Oso latza, benetan

5 izar

Kronika ala nobela?

Kronika periodistikoak idazleak berak bizitakoak kontatu ohi ditu; pentsatzekoa da argazki zehatzagoa emango duela, eta litekeena dela idazlearen begirada subjektiboa izatea. #OsoLatzaIzanDa nobela bat da, baina asko du kronikatik. Joxe Arregirenarekin batera, garai bertsuan gertatu zien bestelako gertaerak ere kontatzen ditu: istorioa denboran kontestualizatzen laguntzen dute.

Pertsonaiak

Neurri batean nobela korala da, baina esango nuke hiru protagonista nabarmentzen direla: Joxe Arregi bera, Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bixente Ameztoi. Hirurak oso ezberdinak. Egin ez baduzue... wikipedian kontsultatu bakoitzaren istorioa. Nonbait irakurri dut, eleberrigintzaren estrategia ohikoa dela: pertsonai oso ezberdinak hautatu, kontraste horretan gehiago nabarmentzeko bakoitzaren ezaugarriak.

Itziarren seme-alabak

Liburua Itziarren seme-alaba guztiei dago dedikatua: tortura jasan duten guztiei. Zenbat aldiz ez ote dugu "Itziarren semeak" abestia kantatu! Abesti matxista dela entzun izan dut, emakumearen rol mendekoa erabat nagusitzen delako. Eta halaxe da... bere garaiko kumea da kantua. Niri, dena den, are ederragoa (eta ARE LATZAGOA) iruditzen zait Anje …

(e)k Andrea Camilleri(r)en Gauaren usaina liburuaren kritika egin du

Andrea Camilleri, Josu Zabaleta Kortaberria (Itzultzailea): Gauaren usaina (Paperback, Euskara language, 2011, Erein) 5 izar

Udazkena iritsi da eta Mimi Augello, Salvo Montalbano detektibearen laguntzaile fidela, ezkontzekotan da. Baina denbora …

GAUAREN USAINA: hainbat bitxikeria

Baloraziorik ez

Aurtengo udan Montalbanoren istoriei lotuta ibili naiz tarteka. Gogoa nuen bere liburu bat euskaraz irakurtzeko. Gustura irakurri dut GAUAREN USAINA.

Gogoetatxo batzuk:

  • Istorio poliziakoen eskema klasikoak ondo funtzionatzen du Montalbo komisarioaren nobeletan. Istorioak lehengo pausoak eman ondoren, irakurleak bere hipotesiak egingo ditu, gerora aldatu, eraldatu eta azken kapituluetan erabat zapuztu egingo direnak. Edo ustez zerikusirik ez dute bi istorio txirikordatuko dira, kasu bera dela ohartu arte.
  • Montalbanoren liburuak serie baten moduan irakurri behar direla iruditzen zait. Ez dago arazorik liburuak solte irakurtzeko, baina nabardurak galtzeko arriskua dago. GAUAREN USAINA liburuan, esate baterako, François mutikoa ageri da, aurreko kasu bateko protagonista. Agian nahi izango duzue istorio hori ere irakurri/ikusi, nobelan sakontzeko. EL LADRON DE MERIENDAS du izenburua.
  • Gustatu zait liburuaren amaieraren eta Faulkerren ARROSA BAT EMYLIRENTZAT ipuinaren arteako lotura. Merezi du ipuin horri buruz wikipedian zerbait bilatzea... edo ipuina irakurtzea, euskaratuta dago eta: andima.armiarma.eus/ttut/ttut0308.htm Bitxia da: Miranderen ERESI KANTARI ipuina ekarri …

(e)k Anjel Lertxundi(r)en Ihes betea liburuaren kritika egin du

Anjel Lertxundi: Ihes betea (Paperback, Euskara language, 2018, Alberdania) 5 izar

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere …

Ihes betea... zilegi balitz

Baloraziorik ez

Gogoan dut Anjel Lertxundiren aspaldiko liburuak irakurri izana, baita, beranduago, "Otto Pette" irakurri izana ere; baina ez dut horietaz aparteko oroitzapenik gordetzen. Halere, betidanik iruditu zait idazle bete-betea dela. Entsaiogile edo zutabegile bezala estimatu izan dut, nobelagile gisa baino gehiago. "Gogoan zubi" entsaio bikaina da. "Eskarmentuaren paperak", ederra; "Basamortuan behatxulo bat", inspiratzailea; eta Berria egunkariko zutabeak, urre gorria.

Liburua izugarri gustatu zait. Istorioa ondo josita dago. Pertsonaiak ondo. Erritmo bizia du. Eta Anjel Lertxundiren idazkeraren freskotasuna erabat gordetzen du. Ustekabe ederra bat izan da: "deskubrimendu" bat. Badut, beraz, etxeko lana: Anjel Lertxundi nobelagilea berriro deskubritzea.

Oso deigarri egin zait erreferente geografikoak eta erreferente historikoak nola erabiltzen dituen. Italian kokatzen diren kapituluetan dira bereziki nabarmenak, baina egongo dira niri eskapatu zaizkidan beste batzuk.

--- Anjel Lertxundik ikasle garaiak Italian bizi izan zituen, 60ko hamarkadan. 2004 urtean Berria egunkariak hara bidaiatzea proposatu zion, eta bidaia horren kronika argitaratzea. Horrela sortu zuen "Italia, …

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Komunista.com liburuaren kritika egin du

Joan Mari Irigoien: Komunista.com (Paperback, 2005, Elkar) 4 izar

Borrokalari sutsua izan da beti amona Kontxi, zalantzen artean bizi izan da bere alaba Teresa, …

komunista.com

4 izar

Joan Mari Irigoiren hainbat liburu irakurri ditut, baina aspaldi samar. Gogoan dut "Lur bat haratago" gustatu zitzaidala. Besteetaz ezer gutxi gogoratzen du. Komunista-k despistatu egin nau erabat... Zertaz doa? Zaila da esatea. Seme-alaben heziketaz hitz egiten du, militantziaz, belaunaldien arteko talkaz, mikromatxismoez, emakumeen aurkako biolentziaz, yogaren esoterismoaz, tertulien banalizazioaz, hipokresiaz, inkluso erotismo puntutto bat ere badu... Gai asko berrehun orri exkasean sartzeko. Jakina denez, ez du gaietan sakontzen, zertzelada batzuk ematen ditu eta hurrengora pasatu. Emaitza interegarria da. Ez da kriston liburua, baina gustura irakurtzen da. Zapore ona uzten du.

Hiru apunte

(1) Lehen atala oso potentea iruditu zait: ume bat nola hezi, gure balioak izan ditzan, adoktrinazioan erori gabe? Iruditzen zait badela gure belaunaldiaren kexka bat. Euskararen aferarekin antzeko zerbait gertatzen da... nola transmititu gure atxikimendua?

(2) Zergatik liburu bat gazte literaturaren atalean sailkatu? Zeintzuk ezaugarri behar ditu? Gaia? Idazkera? Ideiarik ez...

(3) Ataltxo bat oso bitxia egin zait... …

(e)k Jose Antonio Loidi(r)en Hamabost egun Urgainen liburuaren kritika egin du

Jose Antonio Loidi: Hamabost egun Urgainen (Paperback, Euskara language, Erein) 4 izar

Urgain bezalako herri baketsuetan ere gertatzen dira gauza ikaragarriak. Galde diezaiotela, bestela, Txomini, kanposantuko arduradunari: …

Garai bateko zaporea

4 izar

Liburu bitxia iruditu zait. "Lehen Euskal Nobela Beltza". Ziur aski, horregatik izan ez balitz ez nukeen liburu hau irakurriko.

Hainbat ideia:

  • Agatha Christieren istorioen antza duela irakurri dut. Litekeena. Aspaldian ez dut bere istoriorik irakurri. Agian amaierako eszena? Susmagarri guztiak gela batean bildu eta istorio oso-osorik argitu. Akordatzen zarete txikitan ikusten genuen Colombo detektibearen telesailez. Nik horren antza hartu diot ;-)

  • Idazkerari buruz zer esan? Ez zait erosoa egin (harridura marka gehiegi, narradorea presenteegia...); baina ez dut ukatuko hizkera horrek zapore "añejoa" ematen diola liburuari. Xabier Gereñoaren liburuak ekarri dizkit gogora.

  • Gaur egun nola idatziko genuke istorio hori? Ez dakit... ziur aski pertsonajeak apurtxo bat gehixeago landuko genituzke. Nahiko "planoak" iruditu zaizkit, baina garaiko estiloagatik izango da.

  • Gustatu zait Jon Alonsoren hitzaurrea. Egia da: euskaldunok arazotxo bat dugu detektibe istorioekin. Detektibe euskaldunak ez dira sinisgarriak... pelikula amerikar baten itzulpen kaxkarra dirudite. Polizia edo goardia zibil bat euskaraz? Mesedez... hori ez! …