Iraileko zazpi egun

, #68

Paperback, 151 pages

Euskara language

Published by Elkar.

ISBN:
978-84-1360-459-6
Copied ISBN!
4 stars (6 reviews)

Protagonista (emakume gazte bat), bere birraitonak egindako etxera doa bizitzera, Getxo eta Plentzia bitarteko kostan itsaso aurrean eraikitako etxe bakarti bat. Urtetan hutsik egondako etxe hori txukuntzen eta bertako txokoak ezagutzen hasiko da, aldi berean herria ezagutzen, eta birraitonaren paper zaharrak irakurtzen (tartean, birramamari gerra garaian idatzitako gutunak). Apurka, gauza arraroak hasten da sumatzen han eta hemen, eta gertaera misteriotsu horiek lotura harrigarri bat dutela bere aitonak ia 90 urte lehenago deskribatutako zenbait fenomenorekin.

1 edition

reviewed Iraileko zazpi egun by Eneko Azedo (Ateko bandan, #68)

Liburu arina

4 stars

Eleberri askotan (beste hizkuntzetan ez dakit, baina euskaraz sarritan) hausnarketa hiper -inteligenteak sartzen dituzte egileek. Batzuetan ematen du istorioa aitzakia ere badela, gauza horiek esateko. Eta horrelako liburuak/egileak asko baloratu ohi dira. Kontxo, esan hori egunkariko zutabe batean edo deitu saiakera zure liburuari!

Liburu hau, ordea, arina da eta eskertu dut. Oso lineala da, ematen du bideojoko bateko pertsonaia ikusten ari zarela: leku batera joan, objektu bat aurkitu, oraindik ez dakit zertarako den baina geroago ikusiko da...

Oso ondo etorri zait irakurketa hau, iraileko 7 egun erabili ditut irakurtzeko. Egun bakoitzean kapitulu bat, idazleak horixe egiteko proposatu baitzuen sare sozialetan.

Irakurle gazteei gomendatzeko modukoa da, baina zaharrago batek behintzat gozatu du!

reviewed Iraileko zazpi egun by Eneko Azedo (Ateko bandan, #68)

Iraileko zazpi egun erronkan gozatua

5 stars

Izenburuak dioen bezala, #IrailekoZazpiEgun liburuko kontakizuna iraileko lehen zazpi egunetan gertatzen da, atal bat eguneko. Modu berean irakurriz liburua denbora errealean bizitzeko erronka bota zuen @adurjokoa@mastodon.eus idazleak, bere mezua bultzatzen zutenen artean hiru liburu zozketatuz: mastodon.eus/@adurjokoa/115044912482695753

Esperientzia polita izan da. Liburua gozatu dut eta plazera izan da egunero beste irakurleen iruzkinak irakurtzea Fedibertsoan.

Iruzkin horietan behin baino gehiagotan aipatu nuen bezala liburuak momentu askotan "point and click" estiloko abentura grafikoak ekarri dizkit gogora. Horrelako bideo-joko bat garatzeko material egokia iruditzen zait.

reviewed Iraileko zazpi egun by Eneko Azedo (Ateko bandan, #68)

Intriga eta misterioa

4 stars

Ongi! Oso-oso emaitza txukuna iruditu zait. Agian ez da nire estilokoa, baina liburuaz ezin da ezer txarrik esan. Testua arina da. Intriga du. Amaierara oso ongi iristen da eta zapore ona uzten du. Han hemen historia-zipristinak, gainera. Narrazioa lineala da. Horrek gauza onak eta txarrak ditu: irakurterrazagoa egiten du, baina aukera gutxiago uzten du testuari bestelako matizerik emateko.

Gustura irakurri dut, 4-5 ekinalditan.

Spoiler: irakurri duzue Albert Sánchez Piñol idazlea katalanaren Larrua Hotz liburua? Ez dakit ondo zergatik baina horren kutsua hartu diot, hainbat pasartetan.

avatar for bixerdo

rated it

4 stars
avatar for Izenbe

rated it

4 stars